artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Indésirables

Erakusketa kolektiboa

2022ko Urriaren 29tik
2023ko Urtarrilaren 29ra

indesirables

Komisarioa: Piedad Solans

Indésirables erakusketak indarkeria eta diskriminazio politiko eta arraziala, gerrak eta bonbardaketak, erbesteratuen edo deportatuen garraioak, eta populazioaren zati bat barneratzeko, kontzentratzeko edo sarraskitzeko esparruetan kontrolatzearen gaiak jorratzen ditu, nazioarteko hamabost artisten diziplina anitzeko obraren, Goyaren Gerraren hondamendiak saileko akuaforteen (San Telmo Museoa Bilduma), Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich) eta IAACC Pablo Serrano (Zaragoza) zentroetatik datozen marrazki eta "landa"-koadernoen, argazki-liburuen (Gabriela Cendoya Bergareche Collection), eta Akitaniako Museotik (Bordele), eta Sammlung KLR-S (Berlin) eta ACHAC (Paris) zentroetatik bideratutako dokumentazio historikoaren bidez.

Artistak: Alexandra Ranner, Bani Abidi, Cristina Lucas, Emily Jacir, Esther Ferrer, Eugenio Ampudia, Halil Altinder, Iñaki Gracenea, Joseph DeLappe, Langlands & Bell, Marcos ÀƒÂvila Forero, Mona Hatoum, Peggy Ahwesh, Pilar Millán, Regina José Galindo, Rogelio López Cuenca & Elo Vega.

Bisita gidatuak

Publiko orokorrarentzat programatutako asteko bisitak. Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez.

  • astearteetan: 10:30 (gazteleraz), 18:00 (euskaraz)
  • larunbatetan: 10:30 (euskaraz), 18:00 (gazteleraz)
indesirables

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


indesirables-orainaldi-ere-baden-iragana
The door of no return À‚©Langlands Bell

'Indésirables', orainaldi ere baden iragana

Aza. 04 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Erbestea, kontzentrazio esparruak eta gerra hizpide dituzten obrak erakusketa batean bildu ditu Donostiako San Telmo museoak.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.