artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Zirkuluaren zerumuga

Agustina Otero

2024ko Ekainaren 20etik
2024ko Azaroaren 24ra

zirkuluaren-zerumuga

Oteiza Museoak eta Iruñeko UdalakAgustina Oteroren "Zirkuluaren zerumuga" proiektua aurkezten dute.Bi esposizio osagarritan dago bildurikartistak buruari buruz eginiko azterketa formal eta estrukturala.

Giza buruaren azterketa formala eta estrukturala funtsezko gaia da arte klasiko eta modernoarenhistorian, eta etengabeko kezka gisa ageri da Agustina Otero artistaren ikerketa plastikoan.Bustoa da "Zirkuluaren zerumuga" erakusketa- eta argitalpen-proiektuaren protagonista,irudikatzeko forma, materia, egitura eta elementu kultural eta sinboliko gisa. "Zirkuluarenzerumuga" bi erakusketa osagarritan egonen da ikusgai hurrengo hilabeteetan: batetik, OteizaMuseoan eta, bestetik, Iruñeko Ziudadelako Bolborategian.

Formatu desberdineko 42 eskulturaz osaturik dago,eta ikerketa plastiko horrekin lotutako lau marrazki ere biltzen ditu. Harria, burdina, buztina,igeltsua eta, oro har, lurretik datozen materialak eskultorikoki tratatzeak artikulatzen du artistareniruditeria plastikoa. Keinu eskultorikoaren bidez, beste esanahi-maila batzuetara iristen da Otero,eta, hala, material naturalak objektu artistiko seinalatu bihurtzea lortzen du.

zirkuluaren-zerumuga

Oteiza Museoa | La Cuesta karrika, 7, Altzuza - Uharte (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 15:00
Larunbata: 11:00 - 19:00
Igandea: 11:00 - 15:00


agustina-oteroren-akupuntura-espaziala-bistaratzen-duen-erakusketa-zabaldu-du-oteiza-museoak
Agustina Otero artista, Oteiza museoan. Arg/ IDOIA ZABALETA - FOKU

Agustina Oteroren "akupuntura espaziala" bistaratzen duen erakusketa zabaldu du Oteiza museoak

Eka. 22 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Artistak materiaren eta espazioaren arteko loturari buruz hausnartu du urteetan, bustoak baliatuz batik bat, eta 'Zirkuluaren zerumuga' proiektua aurkeztu du ideiok plazaratzeko. 42 eskultura daude bilduta Altzuzako museoan.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.