Atzerabegirakoa
Isabel Herguera
2024ko Irailaren 13tik
2025eko Urtarrilaren 06ra
Isabel Herguera. Atzerabegirakoa Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista eta zinemagilearen Atzerabegirakoan haren ibilbide artistikoaren errepasoa egingo da eta lau hamarkadatan egindako lana aurkeztuko da: hau da, 1983an hasi zenetik 2024. urtea arte. Urte horretan atera da argitara, hain zuzen, haren ekoizpenaren antolamendua, katalogazioa eta digitalizazioa.
Hergueraren sormen-lana hainbat arlotan dibertsifikatu da gaur egun arte: marrazkigintza, bideo-instalazioak, ikus-entzunezko formatuak. Horietan guztietan ageri da artistak animazioagatik duen zaletasuna. Kontzeptuan eta teknikan oinarritzen da, eta biek, elkarren osagarri, helburu bera dute: narrazioa zabaltzea.
Erakusketa
Erakusketa honetan, Nekane Aramburu kuradorearen eskutik, proposatzen zaigu 80ko hamarraldian bideo-arteak izandako hastapenetara hurbiltzea, Euskal Herriaren testuinguruan ikus-entzunezko jarduerek izandako bilakaera historikoa eta nazioartera izandako hedapena ezagutzea, animazioaren esparruak azken urteetan izandako aukeren bitartez, jardun global deslokalizatua bihurturik.
Pintura eta narrazioa lantzeak bideo-artera eta bideo-instalaziora eraman zuen ezinbestean Isabel Herguera. Jaioterriak, Donostiak, eragin handia izan zen artistarengan, non giro sozial eta kultural berezia izan baitzen nagusi 60ko eta 70eko hamarraldietan. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, Bilbon; hura izan zen, hain zuzen ere, ikus-entzunezkoen espezialitatea abian jarri zuen lehengo zentroa (1981ean).
Komisarioa: Nekane Aramburu
Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Isabel Hergueraren 40 urteko lana bildu dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan
Ira. 16 | Garazi Karrera Lopetegi [BERRIA.eus]
Artista eta zinemagilearen ibilbide artistikoa biltzen du erakusketak, lau hamarkadatan banatua, eta haren lanaren izaera "aitzindaria" nabarmendu dute. Bihar irekiko ditu ateak erakusketak, urtarrilaren 4ra arte. Proiekzioak ere izango dira.