artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isabel Hergueraren 40 urteko lana bildu dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan

Artista eta zinemagilearen ibilbide artistikoa biltzen du erakusketak, lau hamarkadatan banatua, eta haren lanaren izaera "aitzindaria" nabarmendu dute. Bihar irekiko ditu ateak erakusketak, urtarrilaren 4ra arte. Proiekzioak ere izango dira.

isabel-hergueraren-40-urteko-lana-bildu-dute-donostiako-kutxa-kubo-aretoan
Isabel Herguera 'Atzerabegirakoa' erakusketan, Donostian. JON URBE / FOKU

2024ko Irailaren 16a | Garazi Karrera Lopetegi [BERRIA.eus]

"Aitzindari" gisa aurkeztu dute beste behin Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista eta zinemagilea; izan ere, euskal esparruaren barruan, aurrenetakoa izan zen animazioa lantzen, eta orain, lehenbizikoz, mugimenduan dagoen irudiaren aurkikuntzekin lotutako euskal artista bati eskaini diote atzera begirakoa. Halaxe azaldu du Nekane Aranburu komisarioak: "Aitzindaria da, zentzu guztietan. Euskal Herrian egin den lehen bideo instalazioa eta bideo eskultura berak egin zuen, Mikel Artzerekin batera, gelako ariketa batean, eta, orain, estreinakoz, euskal artista baten atzera begirakoa aurkezten ari gara".

Erakusketa antolatzea aukera "ezin hobea" iruditu zaio Herguerari bere burua "topatzeko", eta, horretarako ez ezik, iraganarekin "adiskidetzeko" ere baliatu du: "Sarritan, zerbait amaitzean, hura itxi eta hurrengo proiektuari heltzen diot, egindakoari erreparatu gabe, eta aitortu behar dut ariketa hau bikaina izan dela, zeren eta hemen ikusiko duzuen guztia ia desagertzear baitzegoen, oso baldintza txarretan. Kaxa hezeetan sartuta zegoen dena, pilatuta eta galtzear. Baina, hau guztia martxan jartzean, neure burua beste modu batera ikusteko aukera izan dut, eta orain arte egin dudanaren inguruan hausnartzeko balio izan dit".

Atzerabegirakoa izeneko erakusketan, Hergueraren sormen lanak lau hamarkadatan banatuta daude, 1983tik gaur egunera arte: horien artean dira marrazkiak, bideo instalazioak eta ikus-entzunezko zenbait formatu. 80ko hamarkadako bideo artearen hastapenetatik abiatzen da erakusketaren ibilbidea. Orobat, ikus-entzunezko praktikek Euskal Herriko testuinguruan izandako bilakaera historikoa du aztergai; baita azken 30 urteetako jarduera global deskolonizatuek animazioaren esparruan izan duten eragina ere. Bihar irekiko ditu ateak, Kursaaleko Kubo aretoan, Donostian, eta urtarrilaren 4ra bitarte izango da ikusgai.

Bilboko Arte Ederretatik Alemaniara

Erakusketako lehen aretoan, artistaren hasierak eta Euskal Herriko bideo artearen historiaren bilakaerak bat egiten dutela azaldu du Aranburuk. Herguera Bilboko Arte Ederretako Fakultatean hasi zen lehen pausoak ematen, eta, horren ondotik, ikus-entzunezkoen arte garaikidean murgiltzen hasi zen, horren aukerak ikasten.

Lehen areto horretan, badira garai hartako instalazio proposamenak, artista gazteak eskura zituen baliabideak erabilita sortutakoak: argazkiak, eskema ebakigarriak, fotokopiak, bideo grabagailuak eta mikro performanceak. Halaber, Hergueraren lehen proiektuak ikus daitezke bertan; esaterako, bertan dira Mikel Artzerekin lankidetzan sortutako El lavabo (1983) eta Lavomatic (1985) bideo instalazioak.

Horren ondoren, Alemaniara joan zen master ikasketak egitera, Dusseldorfeko Kunstakademie ikastetxera. Bost urte igaro zituen han, eta, artistak berak adierazi duenez, han ezagututako Nam June Paik irakasleak eta Wolf Vostell artistak "izugarrizko" eragina izan dute bere lanean. Hain zuzen, 1968an Ich grabe ein Loch eta Spiegeleier bideo instalazioak egin zituen, eta proiektu horien jatorrizko argazkiak eta eduki dokumentalak aurki daitezke erakusketan.

Aranbururen hitzetan, Herguera teknologiaren bilakaerara egokituz joan da azken hamarkadetan: "Sare digitalen demokratizazioak sekulako iraultza eragin du ikus-entzunezko bitartekoetan. Hala, aukera berriak sortuz joan dira mugimenduzko irudiak sortzeko orduan, eta Isabelek oso ongi jakin du nola egokitu bere jarduera profesionala garapen teknologikora".

Artistaren ibilbidearen azken uneetan, gero eta ohikoagoak izan dira talde lanetatik abiatutako lanak. Izan ere, mundu zabalean ibili da ikasten eta irakasten, eta lankidetza proiektuak finkatu ditu nazioarteko beste erakundeekin eta eskolekin. Aranbururen arabera, metodologia mota horretan sakondu ahala, mehartuz joan da Hergueraren ariketa pedagogikoaren eta haren obraren sorreraren arteko lerroa. Aldi horretan sortu zituen artistak Cartas de la selva (2018) eta Diaries of Confinement (2020). Aranburu: "Garrantzitsua da taldean sortutako ekoizpenetatik harago joatea, beste estilo eta ideia batzuk barne hartzen dituzten kontzeptualizazio parte-hartzaileen mesedetan".

Azkenik, El sueño de la sultana (2023) filma izan dute hizpide, "mugarria". Narrazio "trinko" bat, elkar gurutzatutako kontakizunez osatua eta partaidetza bidez garatua. Aranburu: "Hainbat irakurketa maila eta geruza biltzen dituen erakusketa bat osatu dugu, lau hamarkadatan zehar garatutako sorkuntza lan bizi baterako hurbilketa historiko, dokumental eta esperimentalari bide emanez".

Bisita gidatuak eta lantegia

Larunbatetan izango dira bisita gidatuak, 17:30ean euskaraz, eta 18:30ean gaztelaniaz. Herguerak ere gidatuko ditu hizketaldi batzuk, irailaren 15ean, 17an, 19an eta 22an. Horiek 18:30ean izango dira, gazteleraz.

Bestalde, Laura Ibañezek Multiplanoko animazioa, argiak, kamera eta animazioa! lantegia emango du sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat —bost euro ordaindu beharko dira haur bakoitzeko—. Hergueraren ibilbide artistikoa osatzeko, Atzerabegirakoa saioa antolatu dute, eta artistaren zortzi film labur pantailaratuko dituzte Tabakaleran, azaroaren 14an.

atzerabegirakoa

Atzerabegirakoa

Isabel Herguera

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2024ko Irailaren 13tik
2025eko Urtarrilaren 06ra

ura

Ura

Isabel Muñoz

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Martxoaren 18tik
2026ko Maiatzaren 24ra

lurraren-arteak

Lurraren arteak

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Maiatzaren 03ra

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 2026ko Martxoaren 21a

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

Mar. 12 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

Mar. 12 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

Mar. 06 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.