artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Budapesteko paper gaineko maisulanak

2025eko Otsailaren 28tik
2025eko Maiatzaren 25era

budapesteko-paper-gaineko-maisulanak
Iris Schomaker (1973), Bainuontzia / zoru berdea, 2021 © 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Erakusketan, zazpi mendetan zehar egindako marrazki eta estanpei buruzko ikuspegi zabala eskaintzen da, XV. mendetik hasi eta gaur egunera arte, eta artista handien lanak biltzen dira, besteak beste honako hauenak: Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco de Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnár, Judit Reigl, Dóra Maurer, Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richter.

Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa–Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzari esker antolatu da. Izen handiko erakundea da azken hori, Antzinarotik XXI. mendera arteko nazioarteko arte-altxorrak dituena, eta haren marrazki eta estanparik preziatuenen nazioarteko aurkezpena da honakoa. 150 maisulan inguru aukeratu dira mende luzeetako marrazketa- eta estanpa-tradizioen erakusle, eta hautaketak agerian jartzen du teknika horien etengabeko berrikuntza-nahia, baita haien aniztasun teknikoa, ezaugarri nagusiak eta efektu estetiko bereizgarriak ere.

budapesteko-paper-gaineko-maisulanak
Iris Schomaker (1973), Bainuontzia / zoru berdea, 2021 © 2025 Museum of Fine Arts, Budapest

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


paper-gaineko-artelanen-budapesteko-altxortegia-hartu-du-bilboko-guggenheim-museoak
Bisitari bat Duererren lan bati argazkia ateratzen. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Paper gaineko artelanen Budapesteko altxortegia hartu du Bilboko Guggenheim museoak

Mar. 01 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Budapesteko Arte Ederren Museoko bildumaren parte diren 150 artelan jarri dituzte ikusgai. XIV. mendetik hasi eta gaur egunera arteko hamaika artelan bikain daude tartean; Da Vinci, Duerer, Van Gogh, Rembrandt eta hungariar artistenak barne.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.