Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat
Peeter Sion
2025eko Otsailaren 20etik
2025eko Irailaren 14ra

Barrokoko margolari flamenkoa izan zen bere jaioterriko San Lucas gremioko maisu eta dekanoa. Erakunde profesional horrek artisten ikasketak eta karrerak eta artearen merkatua arautzen zituen.
Arte industria garrantzitsu horren ekoizpenaren zati handi bat Espainiako merkatura eta bertako Amerikako kolonietara bideratu zen, Sevillako eta Cadizko portuetan ezarritako arte merkatarien bitartez. Izan ere, Espainian daude margolari horren lan ezagun gehienak, Malaga eta Valladolideko katedraletan, edota Nafarroan ere, Iruñeko Nafarroako Jauregian.
Erakusketa honek Arabako Arte Ederren Museoko Judit eta Holofernesen Historiaren ziklo osoa aurkezten du, Celaya Letamendi Fundaziotik datorrena. Itun Zaharrean oinarritutako Bibliako kontakizuna da, zein artistak sei olio pinturatan garatzen duen, kobrezko xaflen euskarri baten gainean.

Arabako Arte Ederren Museoa | Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8 - Gasteiz (Araba)

Itun Zaharra trazu bidez
Mar. 28 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
Peeter Sionen 'Judit eta Holofernesen historia bat' erakusketa antolatu du Arabako Arte Ederren Museoak. Flandriar eskolako margolari hark kobrezko xaflen gainean egindako sei margolan dira. Erakusketa irailaren 14ra arte egongo da zabalik.