Berdeari Itsu
Virginia Santos
2025eko Maiatzaren 09tik
2025eko Uztailaren 03ra

"Hirian egiten ditugun hamaika joan-etorrietan, ikusezinak zaizkigu inguruan ditugun hainbat eta hainbat landare. Hiri-lorategiak, zuhaixkak, eta zoladuraren pitzaduren artean, harresietan, txokoetan jaiotzen diren belarrak eta kimu txikiak.
Landare horiek guztiak hutsalak zaizkigu. Ikusezinak.
Baina apur batean begira geratu besterik ez da egin behar ikusi ahal izateko. Zer erraza eta zer zaila aldi berean.
Patxadaz begiratuz, landareen hazkundeak berezko duen geldotasuna besarkatuz, hala ernatu da grafitozko lorategi hau, inguruan ditugun landareenganako arreta pizteko.
Ezinezko kolore frisa du lorategiak, eta berdea aditzeko gaitasuna galdu izan bagenu bezala inguratzen gaitu, Naturaren edertasuna biltzeko xedez hiri-ingurunean aurkitutako natura apurren nahasketa arbitrarioa ardatz hartuta eraikia da lorategia.
Landareak maitatzeko beharra daukagu, haiei entzutekoa, haiek sentitzeko eta haingandik ikasteko beharra, BERDEARI ITSU bizi garela jabetu behar dugu."
— Virginia Santos Itoiz

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30