My House is your House
Chiharu Shiota
2025eko Maiatzaren 27tik
2025eko Irailaren 28ra

Artista japoniarrak, munduko arte garaikideko figurarik nabarmenetako bat denak, Euskal Herrian egindako lehen erakusketa monografikoa da. Ezaguna da artilez ehundutako instalazio monumentalengatik, instalazio horien bilbadurek mundu poetiko eta oniriko batean murgiltzera gonbidatzen baikaituzte.
Denbora, mugimendua, ametsak eta memoria dira Chiharu Shiotaren esku-hartzeen gai nagusiak. Eguneroko bizitzako elementuetatik, oroitzapenetatik eta aurkitutako edo erabiltzen ez diren objektuetatik abiatuta sortzen du bere obra. Bere ikuspegi subjektiboa eta esperientzia dira abiapuntua murgiltzera gonbidatzen duten bere lanak sortzeko; eta giza existentziaren dimentsio espirituala jorratzen du haietan, etxea, migrazioa, bizitza, heriotza eta antzeko gaiekin. Jantziak, altzariak eta beste objektu batzuk dira obretako protagonistak, eta narratiba argia eta unibertsala osatzen dute, pertsona bakoitzaren hizkuntza, nazionalitatea, erlijioa edo oinarri kulturala edozein dela ere.
Tereza de Arruda arte-historialariak komisariatutako "Nire etxea zurea ere bada" / "My House is your House" erakusketan, kolore gorriak eta eskala monumentalak Erakusketa Aretoarekin lotzen dute Ataria, hasieratik sekula erakutsi gabeko azken instalazioetaraino doan ibilbidean.

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00

Chiharu Shiotak etxea eta gorputza hari gorriz batu ditu Bilbon
Mai. 30 | Leire Rodero Ares [BERRIA.eus]
Artista japoniarrak Bilboko Azkuna zentrorako espresuki sortu du 'The Inside and Outside' instalazioa. Irailaren 28ra arte egongo da ikusgai.