2024ko Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzen programa
Erakusketa kolektiboa
2025eko Maiatzaren 22tik
2025eko Ekainaren 29ra

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoak maiatzaren 22tik irailaren 14ra bitartean hartuko du 2024ko Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programaren ekoizpen modalitatean garatutako proiektuen erakusketa.
Erakusketan Nafarroako zortzi artisten lanak biltzen dira: Iñigo Zubikoa, Oskia Paternain, Ignacio Navas, Javier Ozkoidi, Idoia Leache Olagüe, Iker Serrano Robles, Marisa Mantxola eta Mikel Usetxi. Guztiak izan dira aurten ekoizpen modalitatean hautatuak. Proiektuak ebaluazio batzorde baten bidez hautatuak izan dira eta honako hauek osatu dute: Celia Martín Larumbe, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren izenean Museoen Ataleko burua; María Ptqk, komisarioa, kritikari eta kultura-ikertzailea; Mikel Onandia, irakaslea eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, batzordeko idazkari gisa aritu dena, boza izan arren botorik gabe.
Erakusketa hau Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren, Museoen Zerbitzuaren bitartez, emandako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, komunitatean ikerketa, sorkuntza, hedapena eta ibilbide artistikoen sendotzea sustatzeko helburuz. Aurtengo edizioan, gainera, erakusketak Iruñeko Udaleko Kultura, Jaiak, Hezkuntza eta Kirol Arloaren lankidetza jaso du, eta horri esker garatu ahal izango da Ziudadelan.
Erakusketa zabalik dagoen bitartean, publiko desberdinei zuzendutako bisita gidatuak antolatuko dira, Uharte Zentroko hezkuntza-taldearen eskutik.
Aurten aurkezten diren proiektuek ikuspegi eta lengoai aniztasun handia biltzen dute. Idoia LeacherenTake me onproiektuak industria-prozesuetatik eratorritako objektuen aukerak estetikoak ikertzen ditu, hala nola ibilgailu-osagaiak edo aireztapen-hodiak, testuinguru berrian kokatuz irakurketa berriak eragiteko. Javier OzkoidirenRusheslanak aurreko proiektuetan sortutako hondakinak eta akatsak berrerabiltzen ditu, berrerabilpenaren ahalmen sortzaileaz eta metatutako esanahiez gogoeta egiteko. Ignacio NavasenKlickflipproiektuak bideojoko moduan aurkezten den argazki-sorta bat da, eta nerabe talde baten ikuspegitik Tudelako hiri-paisaia berreraikitzen du, eskola-porrota eta identitatea bezalako gaiak jorratuz. Iker SerranorenLatir vegetalproiektuan, artistak zuzeneko esku-hartzeak egiten ditu paisaia naturalean, eta gizakiaren eraginaren aurrean inguruneak nola erantzuten duen aztertzen du, landareen hizkuntza hobeto ulertzeko helburuarekin. Marisa Mantxola eta Mikel UsetxirenEl Atractor. Propaganda luminosaproiektuak gaur egungo propagandaren mekanismoak aztertzen ditu eta manipulaziorik gabeko emozioan oinarritutako komunikazio-modu berriak proposatzen ditu, publizitatearen kode bisual klasikoak berrerabiliz. Azkenik, Oskia Paternain eta Iñigo ZubikoarenRe(konstruyendo) memoriasproiektuak josteko makina batean du abiapuntua, sinbolismo handikoa eta carlismoarekin eta memoria historikoarekin lotua, eta emakume errepresaliatuen oroimena ikusarazteko soinu-instalazio bihurtzen da, justizia sinbolikoaren eta memoria kolektiboaren ekintza gisa.
Erakusketa-zikloan zehar argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak ere aurkeztuko dira: Gorka BeunzarenPegasoenea, Paula EslavarenUna piedra cae en el aliviadero, Katixa Goldarazena AzpirotzenImagen y hueso tiempo-párpadoeta Lara MolinarenErraiak__arte_kidetzak_afinidades.

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30

Sei bidaia artistikoren fotogramak
Mai. 28 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
Sei proiektu artistiko ikusgai jarri dituzte Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan. Iker Serrano, Idoia Leatxe, Javier Ozkoidi, Ignacio Navas, Marisa Mantxola eta Mikel Usetxi, Oskia Paternain eta Iñigo Zubikoa artistenak dira lanak.