artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Bigarren bidea. Zeru bat, hamaika bide.

2021eko Martxoaren 05etik
2023ko Otsailaren 12ra

bigarren-bidea-zeru-bat-hamaika-bide
Argazkia: Gert Voor int' Holt

Artista hauek artearen bigarren bide hori jorratzen hasi ziren, iruditeria berriak sortuz eta artearen erakundea zalantzan jarriz

Bere jatorri ilustratutik hasita, feminismoa internazionalismoa izan da beti. 1975ean, feminismoaren hirugarren olatu handia, hirurogeiko hamarkadatik aurrera Atlantikoaren bi aldeetan garatuz zihoana, mugarri batera iritsi zen Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatzearekin eta Nazio Batuen Erakundeak babestutako Emakumeari buruzko lehen Mundu Konferentzia Mexikon ospatzearekin. Olatu horrek berak, lehen aldiz artearen eremura ere iritsiz, praktika artistikoa eta teorikoa sortu zituen artearen eta feminismoaren arteko elkargunean, oihartzuna nazioartera zabalduz.

Mugimendu antifrankistekin batera, mugimendu feminista hasiberria, artistak ere partaide zituena, emakumeen diskriminazioaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren aurka hasi zen lanean Euskal Herrian. Hala, 1977an, Euskal Herriko Emakumeen Lehen Jardunaldiak egin ziren Leioan, eta mugimendu feminista, emakume artistak arte-erakundeetatik baztertzen zirelako kezkatuta, erakusketak antolatzen hasi zen, esate baterako, Emakumeok Gaur Bilbon (1981, 1983, 1989). Erakusketa horietan parte hartu zutenen artean Juana Cima, Itziar Elejalde eta Juncal Ballestín aipa daitezke; haiek artearen bigarren bide hori jorratzen hasi ziren, iruditeria berriak sortuz eta artearen erakundea zalantzan jarriz. Artista horiek ekoitzi zuten, era berean, mugimenduaren ikonografiaren zati handi bat ere: kartelak, liburuxkak, eranskailuak, etab.

Zeru bat, hamaika bidek eszenatoki horri erreparatzen dio Bigarren Bidearekin, artelanetan eta egileetan zeharko ibilbide bat, Garazi Ansak komisariatutako Hemen dira hutsunean igeri egindakoak laneko hurbilketaren ildoari jarraituz. Museoko bildumaren erakusketaren esparruan, ibilbide berri hori marrazten duten lanen artean erosketa eta gordailu berriak daude, hala nola Juana Cima, Gema Intxausti, Lucía Onzain, Elena Mendizabal, Estibaliz Sádaba eta Azucena Vieites artistenak, esate baterako. Haien izenak erakusketan aurretik bazeuden beste batzuei gehitu zaizkie —Ana Laura Aláez, Miren Arenzana, Esther Ferrer, María Luisa Fernández, Cristina Iglesias, Gabriela Kraviez eta Itziar Okariz, besteak beste—.

bigarren-bidea-zeru-bat-hamaika-bide
Argazkia: Gert Voor int' Holt

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


artium-museoak-bigarren-bidea-aurkeztu-du-bildumaren-zeru-bat-hamaika-bide-erakusketaren-esparruan-eta-gainera-euskal-emakume-artisten-dokumentazio-zentroa
Argazkia: Gert Voor int' Holt

Artium museoak bigarren bidea aurkeztu du bildumaren zeru bat, hamaika bide erakusketaren esparruan, eta, gainera, euskal emakume artisten dokumentazio zentroa

| Mar. 05

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau berezia antolatu du Artiumek, emakumeek praktika artistikoan duten presentziaren auziarekin loturiko hainbat alderdiri buruz gogoeta sustatzeko; emakumeek artean duten presentzia baita, hain zuzen ere, Museoaren proiektuaren zeharlerroetako bat, haren lan eta ikerketa-esparru guztiak ukitzen dituena. Hala, Bigarren bidea irekiko zaio publikoari.

irudi galeria

argazkia-gert-voor-int-holt
argazkia-gert-voor-int-holt

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.