artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko Arte Ederren Museoak Txomin Badiolaren lan multzo bat zaharberritu du

Badiolaren obrez gainera, Hermen Anglada Camarasarenak, Jose Antonio Sistiagarenak eta Julio Gonzalezenak ere egokitu dituzte.

bilboko-arte-ederren-museoak-txomin-badiolaren-lan-multzo-bat-zaharberritu-du
Txomin Badiola artistaren 'Karratu solidoa, 2. zenb.' lana, Bilboko Arte Ederren museoan.

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 29 Mars 2023

2013tik, hainbat garai eta teknika artistikotako artelanak hautatzen dituzte Bilboko Arte Ederren Museoko Ikerketa, Kontserbazio eta Zaharberritze adituek, eta, Iberdrola enpresaren laguntzarekin, haien egoera hobetzeko beharrezko tratamenduak aplikatzen dizkiete. Aurten, museoaren bildumako hainbat obra tratatu dituzte: Txomin Badiolaren artelan multzo bat, Hermen Anglada Camarasaren margolan bat, Jose Antonio Sistiagaren beste bat, eta Julio Gonzalezek paperean egindako bost marrazki. Gaur goizean aurkeztu dituzte.

Bereziki aipagarria da Badiolaren Karratu solidoa, 2. zenb. instalazioa: hamar taulak eta bederatzi marrazkik osatzen dute. Eta horixe da, hain zuzen ere, artistak minimalismoaren eta arte kontzeptualaren esparruan egin zuen lehenengo lana. Horrez gainera, baina, ikusgai daude artistak dohaintzan eman dituen beste lau eskultura eta hemezortzi marrazki ere. Lau eskultura horietatik bi zaharberritu egin dituzte —Izenbururik gabea eta Serie beltza 5. zenb.—, eta beste biak, berriz, berrargitaratu —Arkitekturak eta Serie beltza 8. zenb.—. Paper gaineko marrazkien multzoari dagokionez, zaharberritze lan espezifikoa egin zaie.

Nolanahi ere, museoan badaude beste egile batzuen lanak ere ikusgai. Tartean, Hermen Anglada Camarasaren Biluzia mahastiaren azpian, Julio Gonzalezen Nekazarien eta beste emakume irudi batzuen marrazkiak eta Jose Antonio Sistiagaren Bizi-ekintza. Omenaldia gure arbasoei.

Prozesu luzea

Azken helburura heltzeko, museoko zaharberritzaileen gidalerroak aletu ditu Maria Jesus Ruiz-Ozaita Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko buruak. Haren hitzetan, dokumentuak aztertuz eta analisi zientifikoko teknikak aplikatuz, obra horietako bakoitzaren historia materialari buruzko informazioa lor daiteke. Esate baterako, argi ultramoreak gainazalari buruzko datuak ematen ditu; erreflektografia infragorria pintura geruzaren maila sakonetara iristen da; erradiografiak egitura eta eraikuntza bistaratzen ditu; eta azterketa estratigrafikoak pintura materiaren ezagutzan sakontzen du.

Informazio horri guztiari esker, zaharberritzaileek aukera dute obrak nola kontserbatuta dauden ebaluatzeko eta tratamendu egokiak aplikatzeko, baita artistaren jarduteko modura hurbiltzeko ere. Besteak beste, artelanetako batzuetan gainazaleko geruza ezabatu behar izan dute, herdoildutako berniz batek jatorrizko koloreak desitxuratzen zituelako; eta, horrez gainera, zenbait kasutan, kolpeak, deformazioak eta urraketak ere konpondu dituzte.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).