artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isabel Coixet zinemagileak azken hamabost urteotan egindako collageak bildu dituzte San Telmo museoan

Azaroaren 1era bitarte ikusi ahal izango da Coixeten 'Kaosaren diziplina' erakusketa, San Telmo museoaren Laborategia aretoan, doan. Collage bidez sorturiko 66 obra biltzen ditu, zeinak zinemagileak "pentsatzeari uzten" dioneko emaitza diren.

isabel-coixet-zinemagileak-azken-hamabost-urteotan-egindako-collageak-bildu-dituzte-san-telmo-museoan
Isabel Coixet 'Kaosaren diziplina' erakusketaren aurkezpenean, irailaren 11n. GORKA RUBIO / FOKU

Odile Bourguignon Goñi [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Kaosa ere ordenatu daiteke. Geruzaz geruza aletu, eta bueltan antolatu, zatiak itsatsi eta desitsatsi, harik eta koadro itxuroso bat osatu arte. Halako 66 collage obra egin ditu Isabel Coixet zinemagile katalanak azken hamabost urtean, eta Donostiako San Telmo museoak aurkeztu berri dituKaosaren diziplina izeneko erakusketan. Collage aukeraketa hori azaroaren 1era bitarte ikusi ahal izango da, doan, museoaren Laborategia aretoan. Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan antolatu dute mostra.

Marrazten ez jakitearen "traumak" bultzatu zuen Coixet zinema egitera, baita collageak sortzera ere: "Orain marraztenhasi naiz, baina paper zatitxo eta halakoekintapatzen dut egindakoa". Horren emaitza da iazMadrilgo Thyssen-Bornemisza museoaninauguratu zuen erakusketa. Baina hamasei obra gehitu dizkio Donostian aurkeztu berri duenari, etatartean dago orain arteko lanik handiena, duela aste batzuk amaitu zuena, gainera.Bizitoki izandako hiru leku izan ditu ardatz zinemagileak: New York, Erroma eta Montlieu (Frantzia). "Oso modu desberdinean tratatu nauten hiru hiri dira", azaldu du Coixetek.

"Sinpleki, obra hauek pentsatzeari utzi eta mozten, berregiten, berrantolatzen eta esanahi berriak topatzen jarri nintzeneko emaitza besterik ez dira"

ISABEL COIXETZinemagilea

Museoak, erakusketarekin batera, Coixeten, Laura Ferrasen eta Estrella de Diegoren testuak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu du. Hala dio bertan zinemagileak: "Moztea indarkeria ekintza bat da, baina oso kontrolatua. Oso zibilizatua. Munduan sobera duzun hori ebakitzen duzu, eta berriro itsasten, baina ez aurretik zegoen ordena berean. Horixe da, beharbada, beti, edozein ingurunetan, egin ohi dudanari buruzko definizio zorrotzena". Sortzen dituen filmen antzera berecollageek ere "osagarri literario" handia dutela azaldu du zinemagileak, ez baitu obra bat amaitutzat jotzen obrak berak lagun izango duen esaldi egokia topatu arte.

Eta sortzeko bidean bi inspirazio iturri aipatu ditu: Claude Cahun eta Robert Motherwell. Gainera, Cahun artistari buruzko film bat egitea gehitu dio egitekoen zerrendari. Baina Coixetek bereizi egin ditu bere obra zinematografikoak eta plastikoak; izan ere, zinemaren kasuan ez bezala, pretentsiorik gabeko koadroak sortzen ditu, haren arabera: "Zintzoak dira, nire gauza gutxi diren moduan: ez dut asmo berezirik, ez dute bigarren aktorik, ez dute inoren onespena xede. Sinpleki, obra hauek pentsatzeari utzi eta mozten, berregiten, berrantolatzen eta esanahi berriak topatzen jarri nintzeneko emaitza besterik ez dira".

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).