artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Argentinan higiezinen iragarki batean aurkitutako margolana laster itzuliko dute

Gerra garaian konfiskatu eta 2025ean nazi kargudun baten alabaren etxean aurkitutako margolana Marei von Saherri itzultzea berretsi du Argentinako justiziak.

argentinan-higiezinen-iragarki-batean-aurkitutako-margolana-laster-itzuliko-dute
G. Ghislandiren Colleoni kodesaren erretratua higiezin iragarkiarekin zetorren argazkian. © Robles Casa & Campos

| 9 Septembre 2026

Harrigarriki bezain ezustean berriro agertu eta urtebetera, Jacques Goudstikkerren bildumako Emakume baten erretratua lana bere oinordekoari itzuli ahal izango diote. Irailaren 4an, Argentinako epaile federal batek akordioa balidatu du; akordio hori fiskaltzak, Marei von Saherrek (herbeheretar merkatariaren errain eta oinordeko bakarrak) eta Argentinan margolana zuten Patricia Kadgienek nahiz bere senar Juan Carlos Cortegosok sinatu dute. Azken horiek "espresuki eta atzeraezinez" uko egin diote lanaren gaineko edozein eskubide edo errekurtsori. Erabaki honek margolana AEBetan bizi den Marei von Saherri itzultzeko bideari atea zabaltzen dio.

Kasua ohikoak ez den testuinguru batean argitaratu zen, Le Journal des Arts agerkariak 2025eko abuztuaren 28an azaldu zuen bezala. Algemeen Dagblad Herbehereetako egunkariko kazetari batzuek, Friedrich Kadgien —dibisetaz, metal preziatuez eta konfiskatutako ondasunaz arduratzen zen buruzagi nazi ohia— ikertzen ari zirela, margolana higiezinen iragarki batean identifikatu zuten. Patricia Kadgien bere alaba batek Mar del Platan salgai jarritako etxe batean zegoen zintzilikatuta. Artelana bilatzen zortzi hamarkada zeramaten.

Egun batzuk geroago Argentinako Polizia Federalak etxearen miaketa egin zuenean, margolana desagertuta zegoen eta tapiz bat zegoen haren lekuan. Familiarekin lotutako beste hainbat helbide ere miatu zituzten orduan. Patricia Kadgienek eta Juan Carlos Cortegosok azkenean epaitegiaren esku utzi zuten lana 2025eko irailaren hasieran. Bikotea auzi bidea jarri zuten jabetza ezkutatze larriagotua egotzita, eta Marei von Saherrek obra berreskuratzeko izapideei ekin zien.

Auziaren amaiera judiziala urtebete beranduago iritsi da. Margolanari uko egitearen truke, Patricia Kadgienek eta Juan Carlos Cortegosok epaiketaren suspenditzea lortu dute hogei eta lau hilabeteko proba-aldiarekin. Epe horretan, justiziak ezarritako hainbat betebehar errespetatu beharko dituzte eta bakoitzak 2,4 milioi peso argentinar (1.500 euro) ordaindu beharko dizkio Mar del Platako haur-ospital bati laguntzen dion elkarte bati. Hortaz, ez da absoluzio bat: zigor-prozedura baldintzapean eten egin da.

Ikerketak, gainera, margolanaren beraren historia aldatu du. Berriz aurkitu zutenean, Emakume baten erretratua Giuseppe Vittore Ghislandi (Fra Galgario deitua, 1655-1743) Bergamoko pintoreari egotzi zitzaion. Argentinako Arte Ederren Akademia Nazionalak agindutako eta egindako azterketa batek ondorioztatu du haren garaikide zen Giacomo Antonio Melchiorre Ceruti (Il Pitocchetto deitua, 1698-1767) artistaren lana dela. Espezialistek margolana Goudstikker bildumako artxiboetan agertzen zena dela egiaztatu dute ere bai. Gaur egun 250.000 euro inguruko balioa ematen diote.

Jacques Goudstikker gerra aurretik Amsterdameko koadro zaharren merkatari nagusietako bat zen. 1940ko maiatzean Alemaniak Herbehereak inbaditu ondoren, bere emaztearekin eta semearekin ihes egin zuen, baina istripuz hil zen Ingalaterraranzko bidean. Haren galeria eta mila lan baino gehiagoko bilduma buruzagi nazien artean banatu zuten ondoren, Hermann Göring barne. Friedrich Kadgien, Göringen finantza-aholkularia, artxiboetan agertzen da Emakume baten erretratua bere esku izan zuela erakutsiz. Gerra ostean Europa utzi eta azkenean Argentinan finkatu zen. Goudstikker familiak hamarkadak daramatza itzultze prozeduretan; 2006an, adibidez, Herbehereek 202 koadro itzuli zizkioten Marei von Saherri.

Margolanak, hala ere, ez luke berehala Argentina utzi behar. Marei von Saherren ordezkariek justiziari adierazi diotenez, azken honek bertan behin-behinean geratzea nahi du jendaurrean erakutsi ahal izateko, behin betiko entregatu aurretik. Erakusketa honen xehetasunak zehazteke daude oraindik.

—JdA-tik ekarria.


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).