artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Maider Lópezen orain arteko bakarkako erakusketarik handiena aurkeztu dute

Artistaren 25 proiektu biltzen ditu erakusketak, horietako asko oraindik gurean ikusi ez direnak, eta nazioarteko lanaren azken hamarkada barne hartzen du. Erakusketaren izenburuak artistak lan egiten duen testuinguruak ukitu eta eraldatzeko ahalmenari egiten dio erreferentzia, baita artearen alderdi afektiboari ere.

maider-lopezen-orain-arteko-bakarkako-erakusketarik-handiena-aurkeztu-dute

| 24 Octobre 2025

Kutxa Fundazioa Kuboren 25. urteurrena eta Tabakaleraren 10. urteurrena dela eta, bi erakundeek Ukitu erakusketa aurkeztu dute, Maider López artista donostiarrak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena; aldi berean egongo da ikusgai bi egoitzetan. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kuboren 25. urteurrena eta Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu da, bi erakundeen arteko lankidetza berritzaile gisa. Erakusketak 25 proiektu biltzen ditu, artistaren nazioarteko lanaren azken hamarkadakoak, eta aurreko lanak ere berreskuratzen ditu, testuingurua emateko eta lotura berriak sortzeko. Proiektu horietako batzuk lehenengo aldiz erakutsiko dira.

Hiri- eta natura-inguruneetan —eraikinak, plazak, mendiak, hondartzak edo ibaiak— esku hartzearen bidez garatzen du lana Maider Lópezek; ekintza batzuk eskala handikoak dira eta beste batzuk sotilagoak. Besteekin eta ingurunearekin dugun harremana aldatzera gonbidatzen gaituzten obrak dira, maiz ikuslearen parte-hartzea behar dutenak: kolektibitateak sortzen dituzten ekintza publikoetatik hasi eta artistak behatu eta erregistratzen dituen egoeretaraino.

Erakusketaren izenburuak, Ukitu, ukitzeko eta ukitua izateko gaitasunari eta artearen dimentsio afektiboari egiten die erreferentzia, baita artistak esku hartzen duen testuinguruen eraldaketari ere. Pertzepzio-, interakzio- eta kolektibitate-maila desberdinak lotzen dituen ekosistema gisa funtzionatzen du erakusketak.

Tabakalerako eta Kutxa Fundazioa Kuboko erakusketaren bi zatiak osagarriak dira, eta, elkarrekin, ekosistema bakarra osatzen dute; besteei eta elkarri eragiteko maila ezberdinak lotzen ditu.

Egitarau publikoa eta argitalpena

Erakusketa osatzeko, jarduera-programa publiko bat antolatu da: bisita solasaldiak eta gidatuak, familientzako saioak (Inés Bermejok zuzenduta) eta arte lantegiak, eta arte garaikideko saio bat Tabakalerako erakusketa-aretoan bertan, Juntura kooperatibaren eskutik. Horrez gain, Aimar Arriola komisarioak gidatutako bisita bat egingo da erakusketaren bi egoitzetan barrena.

Era berean, artistaren azken hamarkadako lana dokumentatzen duen argitalpena ere izango du erakusketak, Dalpinek argitaratua. Aimar Arriolaren saiakera bat eta Maider López eta Hans Ulrich Obrist arte kritikari eta nazioarteko komisarioaren arteko solasaldia barne hartzen ditu.

Biografia

Maider Lópezek (Donostia, 1975) nazioarteko ibilbidea du: Veneziako Bienaletan (2005), Istanbulen (2013) eta Sharjah-n (2009) parte hartu du, baita bakarkako erakusketetan ere, hala nola hauetan: Tocar el Museu (Museu Museu d'Art Modern, Tarragona, 2024), Arnasa (Bilboko Arte Ederren Museoa, 2022), Art is Happening (Statens Konstrad, Suedia, 2019), eta Polder Cup (Skor and Witte de With, Herbehereak, 2010). Bere lanak, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoa, Artium, Kutxa Fundazioa, Koç Foundation eta Towada Art Centerreko bildumetan daude.

Webgune ofiziala: https://www.maiderlopez.com

ukitu

Ukitu

Maider López

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 24 Octobre 2025
Au 07 Février 2026


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).