artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak Tsai Ming-Liang zinemagilearen Walker erakusketa inauguratu du

Dust, Walker ("Ibiltaria") saileko azken filmaketa, 2025eko udan Donostian Tabakaleraren laguntzarekin egindakoa, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko da.

tabakalerak-tsai-ming-liang-zinemagilearen-walker-erakusketa-inauguratu-du
Tsai Ming Liang. Arg/ Tabakalera

| 17 de Septiembre 2026

Tsai Ming-Liang taiwandar zinemagile txalotuak (Sarawak, Malaysia, 1957) Tabakalerarako berariaz sortutako erakusketa da Walker. Ikus-entzunezko hiru pieza biltzen ditu, eta Donostia Zinemaldiarekin batera ekoitzia izan da.

Proiektuak 2011n du abiapuntua. Urte hartan, zuzendariak Lee Kang-Sheng aktorearekin elkarlanean jardun zuen Only You antzezlanean. Aktorea urrats geldoz ibiltzen zen sekuentzia batek liluratuta, Tsai Ming-Liang zinemagileak gorputz erritmo hori pantailara eramatea erabaki zuen, gorputza munduko hainbat lekutan zehar dabilen behatzaile bihurtuz.

Tsai Ming-Liangen geldotasunaren bilaketa hori Xuanzang monje txinatarraren irudiarekin lotuta dago. Txinako zibilizazioaren Urrezko Arotzat hartzen den Tang dinastiaren garaian (VII. mendetik X. mendera bitartean), monjeak milaka kilometro egin zituen Indiaraino, eskritura budisten bila. Lee Kang-Sheng monje horren bertsio garaikidea da: ilea larru-arras moztuta, oinutsik eta tunika gorri bat jantzita, pertsonaia hiriko paisaian barrena dabil erabateko introspekzio-ariketa batean.

2012tik, Walker ("Ibiltaria") saila handitu egin da, eta hamar hiritan —besteak beste, Taipei, Hong Kong, Marseilla, Tokio, Paris, Washington DC eta Donostian— filmatutako hamabi lan gehitu zaizkio. Dust da saileko azken filmazioa, 2025eko udan Donostian Tabakaleraren laguntzarekin egindakoa, eta 2026ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko da, Veneziako Zinemaldian estreinatu ondoren.

Erakusketa honetarako hautatutako saileko hiru piezen bidez —No Form (2012), Walker (2012) eta Journey to the West (2014)—, Tsai Ming-Liangek Hong Kongeko, Taipeiko eta Marseillako kaleak begirada neurtu batetik zeharkatzera gonbidatzen gaitu. Geldotasuna bertute bihurtzean, zinemagileak bizitzari aurre egiteko eta ingurua behatzeko modu desberdin bat erakusten digu.

Erakusketa Tabakalerak arte garaikidearen eta zinemaren arteko elkargunea arakatzeko duen erakusketa-lerroaren barruan kokatzen da. Bihar, ostirala, hasi eta abenduaren 6ra arte egongo da zabalik.

Zine-zikloa eta jarduera paraleloak

Erakusketa osatzeko jarduera-egitarauaren barruan, Tabakalerak zuzendari taiwandarraren filmografia biltzen duen zine-ziklo bat antolatu du. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da, eta Vive l'amour (1994) filma proiektatuko da. Aurkezpena Javier H. Estradak, SEMINCIko zuzendarikidea eta zikloaren komisarioa denak, egingo du.

Gainera, jardueren egitaraua osatzeko, irailaren 24an, urriaren 22an eta azaroaren 19an bisita solasaldiak egingo dira, eta urriaren 24an, berriz, arte-tailer bat familientzat.

Tsai Ming-Liang

Tsai Ming-Liang Malaysian jaio zen 1957an, eta 1992ko Berlinalean estreinatu zuen bere lehen lana, Rebels or the Neon God. Bere bigarren film luzea Vive l'amour (1994) izan zen, eta Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Zinemaldian. The River (1996) filmak, berriz, Epaimahaiaren Saria jaso zuen Berlinen, modu horretan zinema garaikideko zuzendari nabarmenenen artean zuen lekua sendotuz.

2009an, Face Le Louvre s'offre aux cineastes programaren barruan sortutako eta Louvreko Museoaren bilduman sartutako lehen filma izan zen. 2023an, Pardo Alla Carriera saria (Ohorezko Lehoinabarra) jaso zuen Locarnoko Zinemaldian, zinemaren munduan egindako ibilbide bikainagatik.

2026an, Tsai Ming-Liang Veneziako Bienalaren 61. edizioan parte hartu duen artistetako bat izan da.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 06 de Diciembre 2026


maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).