artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Harri erre, 'malpaís'

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

harri-erre-malpais
Borja Gomezen lan bat, Bilboko Narata gunean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

"Dena zarakar, lugorri, herri erre, malpaís" dio erakusketako eskuorriak. Errauts gorri batez ari da testua, suaz, isuri den labaz eta hautsitako haitzez.

Naratan ikusgai dagoen Borja Gomez (Sestao, Bizkaia, 1993) artistaren erakusketak erliebe mota baten izena hartzen du: malpaís. Erliebe mota hau, besteak beste, Kanariauharteetan existitzen da eta eskuorrian Lanzaroteko Los Volcanes parke naturaleko eremu mota honen deskribapena ageri da: sumenditik isurtzen den laba izatetik, lehortu eta paisaia harritsu eta irregular bilakatzen den arte.

Iradokitzailea da Gomezek erakusketarako prestatutako testuan erliebe mota honen formazioaren eta artelan bat gauzatzeak dakarren lanaren artean egiten duen alderaketa. Honela dio: laba sumenditik maldan behera isurtzen da, "koladak nahastu egiten dira, bata bestearekin korapilatu, mosaiko konplexu bat osatu arte". Isuriak, haien jatorri diren sumendietatik urrundu ahala, solido bilakatzen dira eta malgutasuna galtzen dute. Ondoren, gainazala lehortu egiten da eta lehortasun horren ondorioz azala zartatu egin ohi da, eta horrek barneko gasak irtetea ahalbidetzen du. Zatiketa horren ondorioz, hondar itxurako erliebea sortzen da, "zati irregular solteek osatutako gainazal kaotikoa". Azalpen honen ondoren Gomezen eta irakurlearen arteko elkarrizketa bat irekitzen da testuan, "ezkutu-ezkutuan eta goxo-goxo", eta zera galdetzen dio irakurtzen duen horri: ez al da harrigarria honek geure jardunarekin duen lotura?

Testua irakurri ondoren joan nintzen Naratara, eta, hasiera batean, irakurritako horrek erakusketan dauden hainbat lauza margotuetara eraman ninduen zuzenean. Leihoak balira bezala ageri dira, amestutako tokietara garamatzate buztin gainean pintatutako paisaiak aurkezten dizkigutelarik. Haietako batzuk lauza bakar batean margotutako leiho txikiak dira, beste batzuk handiagoak, lauza desberdinak gehituz osatutako begiratokiak. Paisaiak iruditzen zaizkit, eta paisaia hauek gauez basamortuetan eta basoetan izandako gertakizun isilak kontatzen dituzte: itzalez, lurrazpiko mugimendu ikusezinez, txorien hegaldi bakartiez eta xomorroen mugimendu isilez osatutakoak. Gaueko paisaia hauetan, gizakia ageri da batzuetan, baina giza figura itzal bat dela iruditzen zait. Presentzia hau mamu bat balitz bezala ageri da, naturak protagonismo osoa hartzen duelarik.

Mota honetako piezen artean bada bat 40 lauzaz osatua. Lan hau erakusketan ikus dezakegun handiena da eta lur kolore gorrixkaz soilik dago margotuta. Bere sinpletasunean ederra da Gomezek proposatzen duen paisaia hau; lerro gutxi batzuez osatuta dago eta begirada infinitura gidatzen du. Hondotik datorren argiak antolatzen du espazioa, sentsazio atmosferiko sakon bat emanez.

Lauzez gain, Gomezen lanean ohikoak diren beste material batzuekin egindako hainbat lan ere ikus ditzakegu erakusketan: paper gaineko pintura eta marrazkiak. Erraz egin dezakegu bi lan moten arteko paralelismoa. Izan ere, marrazkietako atmosfera ere antzekoa da, lur, zeru eta izaki gautarrez osatua. Paper gainean egindako lanen artean, gehienak monokromoak dira, markoztatuta dauden bi pieza txiki izan ezik.

Erakustokiari dagokionez, Narata ez da erakusketa areto ohikoa; izan ere, Ainara Barañano barne-diseinatzaileak eta Aristide Stornelli artistak sortutako denda-estudioa da. Bertan, erakusketak egiteaz gain, altzariak saldu eta barne-diseinuari lotutako proiektuak egiten dituzte. Denda zabaldu zutenetik (2010ean) Euskal Herrian lan egiten duten hiru artista belaunaldiren lanak erakutsi dituzte Naratan, eta batez ere artista gazteen erakusleiho izan da. Stornellik azaldu digun bezala, ez da galeria arrunt bat, erakusketetako piezak dendan saltzen diren sofa, kuxin edo ispiluen ondoan erakusten dira eta. Hori horrela, bisitariak objektuen artean topatu behar ditu Gomezen piezak. Batzuk hasiera-hasieratik aurkituko ditu; beste batzuk, ordea, altxor txikiak balira bezala, bat-batean agertuko zaizkio.

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Octubre 2026
Al 07 de Noviembre 2026


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).