artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

72 artelan batu dituzte Rafael Ruiz Balerdiren bilakaera artistikoa ezagutarazteko

Bilboko Arte Ederren Museoak 'Lerro infinitua' aurkeztu du, artista donostiarraren sormen ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa. Museoa berriz irekitzeko inaugurazio egitarauaren parte da haren margolanen esposizioa.

72-artelan-batu-dituzte-rafael-ruiz-balerdiren-bilakaera-artistikoa-ezagutarazteko
Miguel Zugaza, Hilde Koch, Guillermo Barandiaran eta Mikel Lertxundi, erakusketan, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Paula Marques Sanchez [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Bilboko Arte Ederren Museoak Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarraren sormen ibilbidea laburbildu du haren margolanen bitartez: Lerro infinitua erakusketa aurkeztu du, museoa berriz zabaltzeko inaugurazio egitarauaren barruan.

Balerdiren eskuetatik pasatzen zen guztiak hasierako forma galtzen zuen, eta Lerro infinitua erakusketak aukera emango du margolariaren sormen ibilbidean murgiltzeko. Artistaren 72 artelan bildu dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan, marrazkien, abstrakzioaren eta zinemaren arteko loturak ageri dituztenak. Horri buruz aritu dira Miguel Zugaza museoko zuzendaria, Mikel Lertxundi erakusketaren komisarioa,Hilde Koch Balerdiren oinordekoa eta Guillermo Barandiaran, Gondra Barandiaran Fundazioko presidentea.

Erakusketak aukera ematen du Balerdiren pentsamendu sortzailearen bilakabidean zehar ibiltzeko. Izan ere, Mikel Lertxundi komisarioak azaldu duenez, artistak zenbait mugimendu landu zituen 50eko hamarkadan ekinez geroztik. "Oso sortzailea eta berezia zen; zenbait mugimendu artistikotatan aritu zen, baina beti berezko ahotsa izanik". Izan ere, irudi eta itxura errealetatik abiatzen zen, eta haien forma aldatzen zuen. Irudi abstraktu horietatik abiatuta, zinematografian oinarritutako lanak ere egin zituen.

Objektuen desitxuraketa

Zaila da asmatzea zein izan zen artistaren obra bakoitzeko abiapuntua. Izan ere, Balerdik beste artista batzuen obrak hartzen zituen, eta, zirriborro batetik abiatuta, formak eraldatzen zituen. Teknika bera erabiltzen zuen eguneroko objektuetan oinarritutako margolanak egiteko. "Sintesi eta abstrakzio geometriko batera heldu zen deseraikitze prozesu obsesibo baten bidez. Objektu edo gai jakin bat hartzen zuen oinarri moduan, adibidez aulkiak", azaldu du Lertxundik. Erakusketan ikus daitezke aulkien deskonposizioa irudikatzen duten marrazki horiek. Deseraikitze eta desitxuratze prozesu horren emaitza dira haren marrazki gehienetan dauden forma arrotz edo irrealak.

Hala ere, marrazki estatikoez haratago joan nahi izan zuen artistak, eta, horregatik, bere margotze praktika eremu zinematografikora eramatea erabaki zuen. Marrazki abstraktuak egiten jarraitzen zuen, baina fotograma moduan erabiltzen zituen. Hau da, bata bestearen atzetik segidan jartzen zituen, mugitzen eta eraldatzen ari ziren irudipena emateko. Esposizioan dago horren adibide den proiekzioa: Tarzanen omenaldia. "Pieza fotogramaz fotograma marraztutako pelikula bat da", esplikatu du Lertxundik. Fotograma bakoitza film zatietatik abiatuta marraztu zuen, eszenak trazu eta dentsitate ugarien bidez eraldatuz eta estilizatuz. Horrela, marrazkiak pasatuz doazen heinean, pertsonak, animaliak eta paisaiak forma dinamiko bihurtzen eta desegiten dira.

"Oso sortzailea eta berezia zen; zenbait mugimendu artistikotan aritu zen, baina beti berezko ahotsa izanik"

MIKEL LERTXUNDI Erakusketaren komisarioa

Lan egiteko teknika eta materialguztiak erakusketan ikusdaitezke, fotogrametatik hasi eta hainbat margo motaz egindako marrazkietaraino. Margolan gehienak oso materiak arruntekin eginda daude. Besteak beste, tinta, boligrafoak, koloretako arkatzak eta argizariak ageri dira material horien artean. Halakoak, gainera, ez zituen mihiseetan erabili: koadernoen orriak edo biltzeko paperaren gainean margotzen zuen Balerdik. Dena dela, obrak ez dira materialak bezain sinpleak. Badaude batzuk urrunetik ikusita argazki kamera batekin ateratako objektu abstraktu diruditenak; esaterako, Gorputz flotatzailea eta Burua. Agertzen dena zer den asmatzeko hurbiltzean, argi ikusten da ez dela kamerarik erabili; boligrafoaren trazua ageri da.

Artistaren ibilbide eta teknikak biltzen dituzten 72 artelanak aukeratzea ez da erraza izan. Lertxundi: "5.000 obra baino gehiago kontsultatu behar izan ditut". Haietatik 2.424 obraren jabe da museoa, eta gordailuan hartuak ditu beste 3.028 obra. Obra horietako asko Hilde Kochek eman zituen, Balerdiren oinordekoak. "Balerdiren aldi guztiak batzen dituen donazio hori oso eskuzabala da, eta museoari aukera ematen dio artistaren ibilbidearen ikuspegi fidela erakusteko", azaldu du Lertxundik. Horregatik, aurkeztutako obra gehienak museoarenak dira, baina badaude Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako hiru eta bilduma partikularretatik ateratako sei. Komisarioaren arabera, azken horiek beharrezkoak ziren Balerdiren ibilbidea irudikatzeko.

Erakusketa museoaren berriz irekitzeko inaugurazio egitarauaren parte izango da, eta Kabinetea erakusketa eremu berrian jarriko den lehena izango da. Bertan, hiru erakusketa egingo dira urtero, museoaren bildumaren "aberastasuna eta diziplina horien berezitasuna" erakusteko. Beren bildumez gain, beste museo batzuetako eta nazioarteko bilduma garrantzitsu batzuk ere ekarriko dituzte.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

essence

Essence

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).