artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oroitzeak berekin dakarrena

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

oroitzeak-berekin-dakarrena
Aurtengo Mapamunditarrak proiektuaren erakusketako irudi bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Hala, aurtengoan transmisioa eta genealogiak jarri ditu erdigunean Alex Bauresek. Oraina eraikitzean oroimenak berekin dakarrenaz dihardu, beraz, aurtengo edizio honek. Bide horretan, mostra konposatzen duten lanak denboraren materialtasunarekin jolasten dira, etaaditzera ematen dute memoria eraldatzen ari den materia bizi bat dela.

Ehuntzen den soka azpitituluarekin, Ziudadelako Mistoen Aretoak Laurita Silesen, Pauline Cholieren, Alba de la Portillaren, Odolkien Komunitatea kolektiboaren, Iratxe Jaioren eta Victor Forniesen piezak biltzen ditu. Guztiek genealogien arteko loturaren inguruan josten dituzten euren konposizioak, eta ikusleak oso era argian deszifratzen ditu.

Bada, ezin da ukatu espazioaren egituraren zailtasunak agerikoak direla. Mistoen Aretoa bezalako eraikin historiko baten berezitasun arkitektonikoek zenbaitetan ibilbidea mugatzen baitute. Ondorioz, faktore horiek instalazio bakoitzari espazioan egokitzeko ahalegin gehigarri bat eskatzen diote elkarrizketa bisuala galdu ez dadin. Dena dela, muga fisiko horien gainetik obrek beren bidea egiten dute beren barne diskurtsoen bitartez.

Espazioan barneratu orduko, lehenengo gelan, Laurita Silesen lanek egingo digute harrera. Pieza horiek artilezko ehunak transmititzen duen xamurtasunarekin konektatzeko ahalegina egiten dute, artistak landa eremuko iruditeria hori bere familiaren ibilbide historikoarekin estuki lotzen baitu. Artelanetan forma, hitz eta irudi ezberdinak josten dira, familiaren aniztasun identitarioari erreferentzia eginez —frankismo garaian Tangerrera erbesteratu eta 80ko hamarkadara arte han bizi izandakoaren ondorio dena—. Hala, historia familiarra eta artxibo pertsonala uztartuz, bizitzaren memoria mapa bat aurkezten digu egileak.

Oroitzapenaren zirrikitu ezkutatuetan barneratzen gaitu baita ibilbidearen hurrengo geldialdiak ere. Eta hor, nahi gabe ere, jolasa azaleratzen zaigu. Jolasa eta begirada afektiboa. Pauline Cholierren bideoa agertzen baita, artista bera bere aitonarekin elkarrizketan ikusten dugularik. Aitonak gazta egitekopautak azaltzen dizkio bilobari haren Korsikako etxaldean dauden bitartean.

Haren alboan, Alba de la Portillaren esku hartzea kokatzen da. Kasu honetan ere, artistaren aitonarekiko lotura da lanaren abiapuntua, hura zurgina baitzen. Piezara gerturatzean, ibilbidea zeharkatzen duen zurezko egitura luze batekin egingo dugu topo. Aitonaren egiteko moduen transmisio horri eutsita, artistak iraganeko zenbait objektu ezkutatu ditu bertan; hala, ikusleakegituraren zirrikituetara hurbildu eta bertan geratzen denean soilikdeskubritzen ditu haren misterioak. Begiraden dialektika horretan artistaren eta ikuslearen arteko joko bat sortzen da.

Jolasa ere argi eta garbi sumatzen da goiko solairua betetzen duten pinturetan, pertzepzioaren eraldatzearen erakusleiho ezin hobe gisa. Lan horiek Odolkideen Komunitatea kolektiboak ondu ditu, hots, gurasoek eta seme-alabek osatutako taldeak. Hamar urtez, behin eta berriz habitatu duten Mediterraneoko ingurune naturalaren eraldaketa irudikatu dute beren margoetan. Izan ere, paisaia hori margotzeko ekintza urtez urte errepikatzean, agerian geratzen da lekuaren beraren mutazioa ez ezik, begiratzen duen egilearen pertzepzioaren eta begiradaren eraldaketa ere. Dena isurtzen da.

Erakusketak aurrera egin ahala, garrantzi berezia hartzen du belaunaldi zaharrenen oroitzapenei eusteko ahaleginak. Iratxe Jaioren pelikulan, adibidez, oroimena galtzen ari den aita da protagonista. Ihes egiten dion memoria horri heltzea da lanaren asmo nagusia; artistak argi erakusten digu nola zerbait izendatzea haren existentzia bermatzeko bidea den, euskara ahanzturari aurre egiteko eta transmisiorako tresna bihurtuta. Bide kolaboratibo horri jarraikiz, Víctor Forniések prozesu parte-hartzaileak bultzatzen ditu, bere pieza Zaragozako Unibertsitateko Filosofia fakultateko ikasle gazteekin eraikiz. Belaunaldi ezberdinak elkarrizketan jartzen ditu, norberaren irudiari eta izateari buruzko gogoeta sakona egiteko.

Lan horiek guztiek agerian uzten dute sormen prozesu oro dela, ezinbestean, prozesu kolaboratibo baten emaitza. Halatan, erakusketa honetan ikusten dugu konposatzen duten piezak ez direla hutsetik jaiotako ekintza isolatuak, artistek beren ingurukoekin, beren iraganarekin eta belaunaldi ezberdinekin duten harreman afektiboetatik abiatzen diren sareak baizik.


mariano-royo

Mariano Royo

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 06 de Noviembre 2026
Al 10 de Enero 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

martzel-do-nascimento

Martzel do Nascimento

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 29 de Octubre 2026
Al 04 de Diciembre 2026

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).