artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka
Quimbaya zibilizazioaren eskultura batzuk, Kolonbian. Arg/ Hasey JDBS CC BY-SA 4.0

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Joan den abenduaren 23an, Jon Hernandez Sumar alderdiko Eusko Legebiltzarreko kideak Eusko Jaurlaritzari idatziz galdegin zion ea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako museoetan badauden kolonialismoari loturiko obraketa ba ote den horri buruzko lanketarik martxan emateko asmorik. Aurtengo urtarrilean ezezkoa erantzun zion Kultura sailburu eta lehendakariorde Ibone Bengoetxeak. "Euskal museoetako funtsek ez dute kolonizazioari lotutako elementu esanguratsurik, ezta irakurketa kolonial nabarmenik ere, edo behintzat horiek ez dira esanguratsuak". Baina adituak ez dira halako baieztapen borobilik egitera ausartzen. Haien hitzetan, Euskal Herrian ere, behin xerkatuz gero, gauza anitz lot daitezkeelako kolonialismoari, eta euskal museoetan ere badirelako obra kolonialak.

Espainian piztu da debatea, eta, neurri batean, hari oihartzun eginez helduzenHernandezen galderaEusko Legebiltzarrera.Espainiako Kultura Ministerioak "deskolonizazio" prozesu bat abiatu duMadrilgo bi museotan: EspainiakoAntropologia Museo Nazionalean eta AmerikakoMuseoan.Bi museoen diskurtsoetan "eurozentrismotik haratago" doan ikuspegia txertatu nahi du Madrilek, eta, hori lortzeko, hainbat lan batzordeere sortu ditu. Azaldu dute "herri indigenak" ere kontuan hartuko dituztela. Konkretuki, 9,2 milioi euroko aitzinkontua dute Amerikako Museoko gelakberrantolatzeko, eta 4,4 miloi euro Antropologia museoan prozesu bera egiteko. 2028rako finitu nahi dituzte lanak. Baina Espainian ez ezik, Europa osoko museoetan ere igar daiteke antzeko proiekturik.

Frantzian ere gai horixe izan dute mahai gainean hilabeteotan. 1815 eta 1972 bitarte espoliaturiko obren itzulera errazteko legea onartu zuten joan den maiatzean, eta aldaketa dakar horrek. Orain arte herrialde batek obrak galdegiten zituelarik, hura eremu publikotik ateratzeko lege bat egin behar zen, jabari publikoa besterenzina baita Frantzian. Oraingoan, berriz, ondasun kultural espoliatuen esparru legeak salbuespen orokor bat plantan ematen du obrak itzultzeko tenorean, obra bakoitzarendako lege bat sortu ordez. Eta, hortaz, itzulketa prozesua erraztea da helburua.

9,2 milioi euroko aitzinkontua dute Amerikako Museoko gelak berrantolatzeko, eta 4,4 miloi euro Antropologia museoan prozesu bera egiteko


Data hautaketa ez da debaldekoa. Frantziako bigarren inperio kolonialaren hastapenetan mugarria izan zen 1815. urtea, eta 1972. urtean, berriz, Unescok ondasun kulturalen joan-etorria arautu zuen. Eta data horiek hautatzeak berak sortu du debatea, legeak 1815. urtea baino lehen espoliaturiko obrak ez baititu kontuan hartzen. Bertzalde, legean ez da nehondik ere kolonizazio hitza jartzen, eta horrek menderatze sistema jakin baten onarpena leun dezake. Legea berriki onartua izan denez, denbora beharko du bere bidea egiteko, baina konkretuki kontseilu zientifiko misto bat eratuko lukete obra espoliatuaren jatorria ikertzeko, eta, Kultura Ministerioak oniritzia eman ondotik, Estatu Kontseiluak dekretu bidez erabakiko luke ondasun kulturalaren lekualdatzea haren jatorrizko herrialdera.

Begi onez ikusi du legea Hegoa Ibazeta kultura arloko zuzenbideko adituak. Iritzi dio eremu publikoaren desjabetzearekin gauza "asko" posible direla. Nabarmendu du obra espoliatuak jatorrizko herrialdeetara igortzeko "borondate politikoa" eskas dela anitzetan.Herrialde bakoitzak onartutako legeetan ere antzematen da hori, dioenez.

Artelanak itzultzeko legedia Europako Batasunak eta nazioarteko araudietatik dator nagusiki. Unescoren 1970eko lege batek legez kontrako inportazioak eta esportazioak kontrolatzen ditu, eta Unidroiteren 1995eko lege batek aratua du lapurturiko ondare kulturalaren itzultzea. Ibazetaren arabera, Espainiak legea berretsi zuen, baina Frantziak ez zuen hala egin.

"1893an Maria Kristina erreginari egindako oparia dela argudiatzen dute, eta horrek erakusten du legediaren muga. Espainiako Kultura Ondare Historikoaren Legeak esportazioak ongi bideratzeko markoa zehazten du, baina ez da inondik ere obren itzultzea aipatzen"

HEGOA IBAZETA Kultura arloko zuzenbideko aditua

Orain arteko kolonizazioari loturiko obra gehienak estatuen arteko kooperazioari esker entregatu dira. Adibide franko zerrendatu ditu Ibazetak. Bat, erraterako: "Bartzelonako museo etnologikoan zeuden Ekuatore Gineako zazpi garezur itzuli zituzten 1982an, eta erabaki diplomatikoa izan zen". Edota beste bat: "2000n, Botswanako Errepublikari Molawa VIII estatua entregatu zion Banyolesko Darder museoak Unesco eta Afrikako Batasunerako Erakundeak tratu bat egin ondotik". Baina badira erantzunik gabe gelditu diren eskaerak. 2024tik Kolonbiak Madrilgo Amerikako Museoan dagoen Quimbaya altxorra eskatzen du, eta, nahiz eta behin eta berriz galdegin, Madrilen dagoobraoraindik. "1893an Maria Kristina erreginari egindako oparia dela argudiatzen dute, eta horrek erakusten du legediaren muga. Espainiako Kultura Ondare Historikoaren Legeak esportazioak ongi bideratzeko markoa zehazten du, baina ez da inondik ere obren itzultzea aipatzen".

Eta Euskal Herrian zer?

Euskal Herria ez da kolonizazio prozesuetarik kanpo izan, Haizea Barcenilla ikerlari eta museologia adituaren ustez. Zehaztu duenez, gai "konplexua eta orotariko ertzetakoa" da, baina bi atal handi bereizi ditu. Haren ustez, deskolonizazioaz mintzatzean, kontuan hartu behar lirateke arpilatutako edo testuinguru kolonial batean erosiriko obrak, etaazpimarratu du, pieza horien itzultzearen auziaz gain, museoek duten diskurtsoa ere egokitu behar dela.

Nahiz eta Euskal Herriko museoetan ez dagoen kolonizazioari lotu obra "nagusirik", zehatz begiratu orduko gauza "asko" topa daitezkeela kontatu du. "Zer jotzen dugu obra kolonialtzat? Niretzat, Katalina Erausoren erretratua obra kolonial bat da. Espainiako Koroarekin amerindiarrak sarraskitzen ibili zen".

Hariak ikerketa taldearekin gaia lantzen ari da Barcenilla. Hemendik urte batzuetara deskolonizazioaz erakusketa egin nahi lukete, etaEuskal Herriko ondarea aztertzen hasi dira horregatik. "Azpeitiko Soreasu elizako kapera batean, Atahualpa enperadorearen urrea lapurtzeko egin zioten tranparen eszena irudikatzenda. Azpeitiar batek parte hartu zuen horretan, eta diru horrekin eraiki zuen kapera, eta egin zuen sarraski hori irudikatzen du obrak. Hori ez ote da obra kolonial bat?".

"Zer jotzen dugu obra kolonialtzat? Niretzat, Katalina Erausoren erretratua obra kolonial bat da. Espainiako Koroarekin amerindiarrak sarraskitzen ibili zen"

HAIZEA BARCENILLA Ikerlaria

Eta ez da ikuspegi hori darabilen bakarra. Barcenillak erran duenez, haren lankide Sergio Escribanok ere balearen arrantzarekin gertatutakoa aztertzen du, eta prozesu kolonialtzat jo du, bertako populazioaren baliabideen ustiaketa bat izan zelako. Horren karietara, azpimarratu du objektu "pila bat" Euskal Herrira ekarriak izan zirela. "Balearen arrantzari dagokionez, badirudi Ternuan ez zela inor bizi, eta badago horrelako diskurtso bat, zeinak justifikatzen duen zientziaren eta deskubrimenduaren izenean egin zirela bidaia horiek".

Diskurtsoaren aldetik "asko" dago egiteko, Barcenillaren ustez, eta,Euskal Herriari dagokionez,aipatu du San Telmo museoan eta itsas museoetan dauden objektu asko balearen arrantzarentestuinguruan ekarriak izan direla. "Objektu asko berriz interpretatu behar lirateke Euskal Herrian. Eta museo anitzek lanketa hori ez dute egin".

Errate baterako, Museotik webgunean fitexko aurki daitezke testuinguru kolonial bati lotu obrak. Barcenillak lehen adibide gisaBilboko Euskal Museoan dagoen artelan bat aipatu du: Bartolome Maura Montanerren 1892ko Amerika aurkitu izanaren laugarren mendeurrena domina. Eta badira gehiago: DonostiakoSan Telmo museoko Francisco Perezen Francisco Balmis jaunaren espedizioa Amerikara obra."Objektu horiei dagokienez, zientziareneta espedizioaren argudioa erabiltzen dute berriro, eta ez dute berriz aztertzen artelan horiek erakusteko manera".

Eta nola ari dira museoak gaia lantzen? BERRIA hainbat erakunderekin jarri da harremanetan hori jakin nahian —tartean baita Barcenillak espresuki aipatutako San Telmo museoarekin ere—, baina edo ez du erantzunik ukan, edo gaia zein zen jakitean uko egin diote erantzuteari. Bonnat Helleu museoko zuzendaria izan da salbuespena, elkarrizketa proposamena onartuta.

Galdera etiko bat pausatudu Barcenillak debatearen hondoan. "Zergatik erabaki behar dugu europarrok, mendebaldekook, objektu batek zer bizitza izan behar duen?Egiptoko momiak berez ezin dira beren hilobietatik atera, eta zergatik ez genituzke berriz hantxe lurperatu beharko? Zergatik erabaki behar dugu guk erakusleiho batean eman behar ditugula?".

Museo "post-etnografikoa"

Clementine Deliss arte kontserbatzaileak esperientzialuzea du dekolonialismoari buruzko debatean.Frankfurteko Weltkulturen museoko zuzendari izanikoa da, eta, hain zuzen ere, bertako bildumarekin izan esperientzia teorizatu zuenMetabolic museum (Museo Metabolikoa) liburuan. Pentsalari eta artista garaikideen parte hartzearen bidez, erakundea "organismo bizi" bilakatzea izan zen Delissen helburua. Etnografikoki eztabaidagai diren bildumak berrinterpretatzeko parada zabaltzen zuen horrek, bai eta obra horiei buruzko esanahi berriak sortzeko ere. Eta jarrera hori defendatu du Delissek orain ere, BERRIAri telefono bidez onartutako solasaldian. Haren hitzetan, bai,azaleratu egin behar delakoEuropako museoenhistoriaren alde "beltza" eta, bai, itzuli egin behar direlakoobrak, baina, haren ustez, bien bitartean, badago lanerako beste biderik ere."Obren itzuleraren aldeko eta kontrako argumentuak hor daude, baina uste dut Europako erreserbetandauzkagun bildumekin lan egiteko manera aldatu behar dela".

Haren hitzetan, ordea, bestelakoa da museo frankoren jarrera. Beren iragan koloniala garbitu, eta beren marka apaindu besterik ez baitute egiten. Museoetan aldaketa sakonak egin behar direla iritzi dio. Ez du ukatzen erakustoki bat izan behar direnik,baina uste du museoa esperimentazio artistikoa, poetikoa eta intelektuala egiteko lekua ereizan behar lukeela. Hori egiten saiatu zenWeltkulturen."Frankfurten museoak eta laborategiak espazio bera dute, eta biak dedikatuak dira ikerketari eta kontserbazioari, bildumaren alde organikoa aitzinean emateko ahalegina eginez".

"Obren itzuleraren aldeko eta kontrako argumentuak hor daude, baina uste dut Europako erreserbetan dauzkagun bildumekin lan egiteko manera aldatu behar dela"

CLEMENTINE DELISS Kontserbatzailea

Europako museoek erakusteko eta kontserbatzeko dituzten manerak auzitan ematen ditu Delissek, eta egungo erakustokiak kritikatzen. "Egungo museoak higienistak dira. Beren iragan kutsatua garbitzen eta desinfektatzen dute. Batez ere, esklabotzari, kolonialismoari eta Holokaustoari loturiko oroitzapenak erakutsi nahi dituzte beren jatorri legitimoa ez delarik frogatzen ahal".

Museoa "elkargune" moduan ikusten du berak. Adibide zehatzak aipatu ditu, gainera. Frankfurten egindakoak.2013an, Perks and Mini diseinu egileei harrera egin zien beren sorkuntzaren eta Papua Ginea Berriko oihal batzuen arteko erakusketa "hibrido" bat egiteko. Bildumen hurbilpen "organikoa" deitzen dio horri, eta erreserbetan zeuden obrak berriz interpretatzen ditu artista batzuekin batera. Gainera, sorturiko obra horiek erakustokian integratu ohi ditu, neurri batean merkatuko arte obren logikari "bizkar eginez".

Deskolonizazioaren debatea Europa osoko museoetara iritsi da, eta Euskal Herrian ere oihartzuna du gaiak.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).