artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Itziar Okarizek, Beatriz Olabarrietak eta Kampai guneak jaso dituzte Gure Artea sariak

Lanen kalitatea ez ezik, euskal sare artistikoan izan duen eragina ere aitortu dio epaimahaiak Okarizi. Bilboko Kampai guneko kideek, aitortza eskertu, eta gogora ekarri dute eurena bezalako gune alternatiboen egoera larria.

itziar-okarizek-beatriz-olabarrietak-eta-kampai-guneak-jaso-dituzte-gure-artea-sariak
Gure Artea sariak iragartzeko prentsaurrekoa, gaur, Gasteizeko Artium museoan. EUSKO JAURLARITZA

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 20 de Octubre 2026

Euskal artearen sisteman izen zentrala da Itziar Okariz artistarena. Duela ia lau hamarkada hasi zuen ibilbidea, eta performanceak, bideoak eta testu piezak landu ditu geroztik. Tartean, baita ikoniko bilakatu diren hainbat obra ere. Ezaguna da, esate baterako, ilea arras moztuta, buruan munduko mapa irudikatuz osatutakoVariations sur la même t'aime pieza, baita irrintzia oinarri hartuta egindako hamaika performanceak ere, eta 2000. urteaz geroztik garatutako Espazio publiko eta pribatuetan pixa egiteaperformance seriea ere. Bilboko Arte Ederren Museoak, esaterako, haren Arnasketa transozeanikoasoinu pieza hautatu du euskal arte garaikideari eskainitako aretoko lehen erakusketarako, eta ez dira gutxi nazioarteko puntako hainbat museotan ikus daitezkeen haren lanak. Horrez gainera, besteak beste, Kalostra eta Jardun Artistikoen Institutua (JAI)proiektuen sustatzaileetako bat ere izan da, eta erreferentziazko izena da euskal testuinguru artistikoan horregatik guztiagatik. Eta, hain zuzen, horregatik guztiagatik eman diote ibilbide artistikoa aitortzen duen Gure Artea saria.

Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen ditu Gure Artea sariak. Eta Okariz ez ezik, Beatriz Olabarrieta artista eta Bilboko Kampai gunea ere saritu dituzte aurten. Zehazki, sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea saria eman diote Olabarrietari; eta arte plastikoen eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana aitortzekoa, berriz, Kampaikoei. 30.000 euro jasoko ditu Okarizek, eta 25.000 eurona Olabarrietak eta Kampaiko kideek.Urriaren 28an egingo dute sariak banatzeko ekitaldia, Donostiako Tabakaleran.

> Ikusi: "Zentzuak irekiak eta porotsuak izatea da artearen natura"


Donostian jaio zen Okariz, 1965ean. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen arte ikasketak, eta Artelekun ere izan zen gerora. Batez ere, performance lanengatik da ezaguna, baina instalazioak, hizkuntza oinarri duten piezak eta bideoak ere sortu izan ditu, etaepaimahaiakargudiatu du lengoaia propioaeratu duelalanez lan. Alderdi performatiboa eta kontzeptuala integratzeko duen gaitasuna eta haren lanaren kalitate artistikoa ere goretsidituzte, eta bilaketa artistikoarekin duen konpromisoa laudatu. "Dagoeneko finkatuta dauden formuletara moldatu beharrean, proiektu berriak garatzen eta bere praktikari ekiteko modu berriak esploratzen jarraitzen du, arriskuak hartzeko gaitasunari eutsita".

Baina, artelanez gainera, hurrengo belaunaldiengan izan duen eragina ere nabarmendu du epaimahaiak. Gogoan hartu dute parte hartu duela, Kalostra eta Jai proiektuetan ez ezik, Elias Kerejeta Zine Eskolako eta New Yorkeko Cooper Unioneko hainbat irakaskuntza programatan ere. Nazioartean haren obrak duen harrera beroa ere aipatu dute, eta gogorazi Europan, Amerikan eta Asian erreferentziazko erakunde eta zentroetan daudela haren lanak ikusgai, baita Veneziako 58. Biurtekoan parte hartu zuela ere.

"Berriz ere euskal testuinguruarekin harremanetan jartzeko balio dit sari honek"

BEATRIZ OLABARRIETA Artista

Beatriz Olabarrieta artistaren(Bilbo, 1979) lana ere nabarmendu nahi izan dute. Hari eman diote sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea saria. Epaimahaiaren hitzetan, "hurbilketa intuitiboa eta erlazionala" du lanaren ezaugarri nagusitako bat, eta, horri esker, gai da testuinguru bakoitzaren berezitasunei erantzuteko. Arte jardunean maiz esku hartze txikiak egiten dituela azaldu dute, eta "sotilak" izan ohi direla horien bidez eragiten dituen eraldaketak. Ordea, haiei esker, "pertzepzioak aldatzeko eta esperientzia forma berriak sortzeko" mekanismo bihurtzen dira eraldatutako objektu horiek. Epaimahaiaren ustez, hain zuzen ere, irekitasun eta egokitzeko gaitasun horretan datza haren lanaren berezitasun nagusietako bat.

Euskal Herrian hazia da, baina Londresen ere bizi da Olabarrieta 2002az geroztik, eta horri esker eraiki ahal izan dituen zubiak aipatu ditu epaimahaiak. Esker ona adierazi du sortzaileak sariagatik: "Berriz ere euskal testuinguruarekin harremanetan jartzeko balio dit sari honek", onartu du, eta, horrez gainera, bere lanarekiko ardura "handiagoa" hartzen lagunduko diola gehitu du.

Sariak eta isunak

2022an abiatu zuten Kampai, Bilboko Rekalde auzoan, eta gune autogestionatua da. Antzerki eta performance arteei lotutako proposamenak sortzeko, entseatzeko eta erakusteko gune bat da, betiere arte garaikidearen eta praktika esperimentalaren testuinguruan kokatuta. Tripak konpainiako kideek kudeatzen dute, kanpoko beste hainbat kideren laguntzarekin. Bada, Gure Artea sariko epaimahaiak hari eman dio arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria.

"Sariaeskertzen dugu, baina udalak babesik gabe uzten ditu gu bezala gune alternatiboak direnak"

NATALIA SUAREZ Kampai guneko kidea

Proiektuak sorkuntza garaikidearen alde egiten duen lana aitortu nahi izan dute horrela. Topagune garrantzitsua ere badela nabarmendu dute, eta sortzaile berriei ematen dizkien garapen eta ikusgarritasun aukerak ere aipatu dituzte saria hari emateko motiboen artean. Natalia Suarez Tripak kolektiboko eta Kampai guneko kideak esker ona adierazi du jasotako aitortzagatik. Gogoratu duenez, hasieran lanak sortzeko eta elkarbizitza sustatzeko jarri zuten abian proiektua, baina gaur egun hainbat saio ere programatzen dituzte. "Gure arteko laguntasunak eta gure arteko konplizitate sendoak eragin handia izan du espazioaren nortasunean".

Kampai Bilboko gune alternatiboek osatutako sare zabalagoaren parte ere badela gogorarazi du Suarezek, eta halako guneek, gaur egun, "zailtasunak" dituztela aurrera egiten jarraitu ahal izateko. "Egoera kritikoan gaude. Alde batetik, agerikoa delakobizi dugun prekaritatea;bertan aritzen garen gehienok beste lan batekin batera egin behar izaten dugu gune horietako lana ere. Baina isunak eta espazioak husteko abisuak ere jasotzen ditugu, edo aurre egin behar diegu gero eta ezinezkoagoak diren alokairuei". Ohartarazi duenez, Kampai bera ere urte batzuk barru etxeak egiteko botako duten eraikin batean dago orain. "Saria asko eskertzen dugu, baina, era berean, udalak babesik gabe uzten gaitu, eta hori Bilbon eta beste hiri guztietan ere gertatzen da".

Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordeak eman du gaur sarituen berri. Haren hitzetan, Euskal Herrian dagoen talentuari "aitortza eta ikusgarritasuna ematea" da Gure Artea sarien helburu nagusia. Sari horien garrantzia nabarmentzeaz gainera, aurtengo sarituek "tokiko ekosistema artistikoa indartzeko" egiten duen lana ere goraipatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du sorkuntza, ikerketa eta kultura eragileen lana babesten jarraitzeko.

Gasteizeko Artium museoan egin dute prentsaurrekoa, eta bertan izan dira epaimahaiaren parte izan direnetako batzuk ere. Hain justu, aurten honako bost kide hauek osatu dute epaimahaia: Catalina Lozano Moreno komisario eta ikertzailea, Ane Abalde Amezaga arte aditua, Jon Mikel Euba Arrue artista, Josu Bilbao Ugalde artista eta Miriam Alzuri Milanes Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbazio arduraduna.


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).