artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak
Erakusketan parte hartu duten komisarioak eta artistetako bi, bizkarrez, mostraren inaugurazioaren ondorenean. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Sabaietatik zintzilik, hormetan bermatuta eta are zolan utziak diren artelanei bakarrik ez, ikusgaiez den horren arrastoari ere begiratzeko gonbita da Iruñeko Ziudadelako Arma aretoko erakusketa berria. Ez da kasualitatea izenburuan bertan ere absentziaren ideiarekin jostatu izana:Hemen ez den nonbait. Jone Rubiok eta Elena Olabek komisariatu dute, Iruñeko Topaketen programazioaren parte da, eta hamabost artistaren piezak jasota daude guztira.Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bildumatik hautatutako lanak dira, batetik; eta, bestetik, gorabidean diren hiru euskal artistarenak: Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite. Batik bat, haien guztien arteko "elkarrizketa" bisitariei helarazteko bokazioa du proposamenak, eta, orobat, pieza horiek guztiak non diren, jendeak horri erreparatzea ere nahi lukete komisarioek. Isilka izanik ere inguruko arkitektura osatzen duten harriek kontatzen duten horri guztiari. Zehatzago esanda: biolentziaz kargaturiko memoriari.

Izan ere, Ziudadelako murruek antzinazeukaten funtzio militarrari "ez ikusiarena" egitea ezinezkoa izan zitzaielanabarmendu dute orain Rubiok eta Olabek. Erakusketaren aurkezpenean, gogora ekarri dute Espainiako Felipe II.a erregearen aginduz eraiki zela Ziudadela, XVI. mendean, erasoetatik babesteko, eta, are, 1936ko gerran frankismoaren kontra jarduten ziren ehunka herritar fusilatu zituztela bertantxe. "Frankismoaren azken urteetan, une batetik bestera, indarkeriaz kargatutako toki hau gozamenerako, hausnarketarako eta esperimentaziorako leku bihurtu zen", azaldu du Rubiok. Eta zera aitortu dute mostrari buruzko liburukian: "Kontraesan horretaz kontziente izanda komisariatu dugu erakusketa hau".

Historiaren karga politikoa eta memoria dira, hain justu, erakusketa alderik alde josten duten harietako bi. Izatez, Georges Didi-Huberman pentsalari eta arte historialariaren esaldi bat ere ekarri dute gogora hori nabarmentzeko: "Toujours, devant l'image, nous sommes devant du temps(Irudi baten aurrean gaudenean, denboraren aurrean gaude beti)".

Baina hori guztia nola gelditzen da bistara artelanetan? Komisarioen iritziz, bada mostrako artelan guztiek daukaten eta memoriaren pisuarekin estuki lotua den abiapuntu bat. Diotenez, "errealitatearen gaineko muntaketa edo fikzioa ariketak" dira guztiak, "fikzioa memoria ariketen ondorioz gertatzen den heinean, eta alderantziz".

Intimitate batzuk besteekin

Aretoan ez dago lan bakoitzaren izenburua eta egilearen izen-abizenak adierazteko inolako markarik, eta, era berean, piezak aurrez ezagutu ezean, bisitariak ezin du bestela bezala jakin zein diren Iruñeko Udalaren bildumatik atereak eta zein Lakuntzarenak, Apeztegiarenak edo Txibiterenak. Eta horrek are eta libreagoa egiten du behaketa, iradoki dutenez.

Elba MartinezenNo un sitio sino el sitio(2003) eta Mariana VassilevarenJournal(2005) ikus-entzunezko lanek zabaltzen eta ixten dute mostra, aretoaren ertz banatan, eta "intimitateetan" —ez bakarrean, baizik hainbatetan— barneratzeko leiho gisara ere funtzionatzen dute, orobat. Izan ere, besteak beste, Txibitek bere lagunei ateratako argazkiak dira bistara ondotik, eta antzera, adiskideen kariñoa helarazten du, hurbil kokatuta, Iranzu Antona artistarenAmigasinstalazioak. Azken hori zurezko bi mahai txikik osatzen dute nagusiki, eta argazkitarako marko huts bat ere bada tartean.

Olaberen esanetan, Antonaren eta Txibiteren artelanek ez ezik, erakusketan jasotako beste askok ere—esaterako, Pilar Soberonenak, Elena Urdazirenak eta Mireya Masorenak; udalaren bildumakoak dira hirurok— garbi iradokitzen dituzte "bizitakoarekin bestela erlazionatzeko espazio intimoak". "Denbora makinak balira bezala, beste dimentsio sentikor batera mugiarazten gaituzte", azaldu du, zehazki, eta adibide gehiago ere eman du argudio hori indartzearren: Txaro FontalbarenCarta de amor(2007) eta Carmen MarcosenArqueología de una tristeza(1995) eskulturak, besteak beste.

Arma aretoan, bi-biok ematen dute atentzioa, irudikatzen dituzten formengatik batik bat. Fontalbaren pieza somier gorri bat da, baina koltxoiari eusteko malgukiak kizkurtuta daude, hitzak eta, haiekin, bata bestearen segidan, "gutun" bat osa dezaten; Marcosena, aldiz, brontzezko kulero bat da. Olabe: "Lanotan, helarazten zaiguna da objektuak eta afektuak harremanean existitzen direla, eta elkar modulatzen dutela, eta zentzua ematen diotela batak besteari".

Bestalde, Eulalia ValldoserarenLa espera(Still Life series #8)argazkiak hartzen du salaren hormetako baten erdia. 1999an atera zuen artistak; logela bat da, eta maindire zimurrez estalitako ohe batek du protagonismo handiena hartan; horrek eta gainean soilik eguzkiaren argiak argitzen duen ohearen ertz batean antzeman daitekeen sabelalde batek. Kurioski, Valldoseraren obra hau bigarrenez heldu da Arma aretora urtebeteko epean; iaz, Juan Zapaterarte kritikariak komisariatutakoEtorkizun ezeztatuaerakusketaren parteizan baitzen han bertan.

Eta halere, ezin uka Iruñeko Udaleko bildumako obrek baino are eta atentzio handiagoa ematen dutela Apeztegiaren, Lakuntzaren eta Txibiteren lanek. Ez alferrik. "Gaur egun Euskal Herriko artearen esparruan egiten ari diren hautuen eta jarduteko modu baten eredu dira hirurak", nabarmendu du Olabek aurkezpenean. Salaren alde batean Lakuntzak eta Apeztegiak konpartitu duten gunea da horren adibide; Apeztegiarenkolore biziko argazki eta laminek, batetik, eta Lakuntzaren ispilu itxurako pieza zapal distiratsuek, bestetik. Batzuk zein besteak zolan jarrita daude, baina, hain dira deigarriak, ezen nabarmen betetzen dute espazio osoa hala eta guztiz.

Gainera, Lakuntzaren piezetan indarrez egiten du dirdira argiak, paretetan ere islatzen da dirdaia, eta agerikoa da ur putzuekin daukaten antza. Kasik ematen du sabaian itaxurak daudelako heldu direla hara.

Idatzi eta dantza

Erakusketa urtarrilaren 31ra bitarte izanen da ikusgai Ziudadelan, eta, gainera, beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte mostraren osagarri gisa, Iruñeko Udalaren babesarekin: bi idazketa eskola eta kontzertu bat.

Azaroaren 7an, Iñigo SatrustegikOroimena orri zuri bat daizeneko idazketa lantegia gidatuko du. 11:00etan eginen dute, eta kontakizunaren eta oroimenaren arteko loturan arakatzea izanen da xedea. Arma aretoan bertan eginen dute, eta ezinbestekoa da aurrez izen ematea;cultura@pamplona.eshelbidera idatzi behar da horretarako.

Abenduaren 12an, Carmen Rodriguez ConesakCarmasutraizeneko kontzertua eskainiko du, 18:00etan hasita.

Eta 2027an sarturik dagoeneko, urtarrilaren 16an zehazki, eta 11:00etan hori ere, preseski Ainhoa Apeztegiak eta Nagore Txibitek gidatutako tailerra izanen da areto berean:Ingurua izendatuz gerorako lur bat malgutuzdu izena.Ane Zubeldia Magriña idazleakKontrapoema bilduman jasotako aipu bati tiraka eman diote izenburua lantegiari, eta, hain zuzen, beste autore batzuen lanei begira eginen dute tailerra bera ere. Nabarmendu dutenez, mostrako irudiak beren testuekin eta beste idazle batzuenekin hartu-emanean jarriko dituzte Apeztegiak eta Txibitek, eta, hala, asmoa da "kolektibotik eta taldeka" lantzeanarratiba propioak.


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Octubre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).