artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zirudiena ez zen, eta ez da

Rene Magritte jaio zenetik 125 urte bete ziren atzo. Surrealismo belgikarraren erreferente nagusia izan zen artista. Ikuslearen pertzepzioa zirikatzea zuen tema, irudiekin eta hitzekin jostalari.

zirudiena-ez-zen-eta-ez-da
Rene Magritten jaiotzaren 125. urteurrenaren harira Bruselako kale batean pintatutako horma irudia. Arg/ EDURNE MOLINERO

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 22 de Noviembre 2023

Irudipenaren eta egiazko izatearen tartean eta artean aritu zen erosoen Rene Magritte (Lessines, Belgika, 1898 - Brusela, 1967). Surrealismoarekin eta errealismo magikoarekin ia etenik gabeko maite jolasean, artistak behin eta berriz aldarrikatu zuen gauzak inoiz gutxi direla diruditen hori. Are: ideia bat ezin dela begiz ikusi, ezpada, gehienez ere, ideia horren irudikapena. Asmamenez, eta konposizio estrainioak sortuz, ikuslearen pertzepzioa zirikatu zalea izan zen Magritte. Margolariaren jaiotzatik 125 urte bete dira gaur, eta urtarriletik ari dira ekitaldiak antolatzen. Bruselako zenbait kale artistaren obra sonatuenetan oinarrituz eginiko horma irudiz apainduta daude udatik, urtarrilaren 7ra bitarte.

Haurra zelarik hasi zen pintatzen Magritte, baita marrazketa eta pintura eskolak hartzen ere. Chateleten hartu zituen lehenbiziko eskolok, eta Bruselako Arte Ederren eskolan aritu zen gero, 1916tik 1918ra. Garai hartan, lan inpresionistak eta orfistak ondu zituen batez ere. Bruselako Artearen Zentroan ireki zuen bere lehenbiziko erakusketa, 1920an, Pierre-Louis Flouquetekin. Baina Magrittek laster egin zuen topo surrealismoarekin, bestela bezala. Lagun batek Giorgio de Chirico artistaren Maitasun kanta obra erakutsi zion 1922an, eta, urteetara, Magrittek aitortu zuen lan horrek inoiz ez bezalako sentipen bat piztu ziola barrenean. "Nire begiek pentsamendua ikusi zuten lehenbiziko aldiz". Orduz geroztik, kasik salbuespenik gabe izan zitzaion leial surrealismoari, hark ematen zizkion aukerek txoratuta. "Surrealismoa iraultzailea da, mundua egungo baldintza lazgarrietan atxikia duten balio burgesen etsai menderaezina delako".

Publizitaterako eta ilustrazio lanetarako jarduten zuen bitartean, Magritte segituan bihurtu zen surrealismo belgikarraren erreferente handi. Ordea, propio eta bakarrik osatutako lehenbiziko erakusketak ez zuen batere harrera onik izan —1927an ireki zuen, Bruselako Zentauro galerian—, eta, ondorioz, Frantziara mugitu zen, han bide hobe bat aurkituko zuelakoan. Asmatu zuen, nonbait. Izan ere, han bai, arrakasta handia lortu zuen, baita surrealismoaren bueltako hainbat artistarekin harremanak ehuntzea ere. Parisen ezagutu zituen, adibidez, Andre Breton, Paul Eluard, Salvador Dali, Max Ernst eta Joan Miro. Dena dela, Magrittek ez zuen luze iraun Frantziako mugimendu surrealistan. Batik bat Bretonekin zituen desadostasunak tarteko, Bruselara bueltatu zen 1930ean, eta han segitu zuen pintatzen.

Gozamena pinturan

Bigarren Mundu Gerrak erdiz erdi oztopatu zuen Magritten jarduera artistikoa aldi batez. Ordea, pintura ez beste diziplina batzuetan tinko aritu zen orduan, eta 1939an Arte burgesaren kontratua liburua idatzi zuen, Louis Scutenairerekin batera. Lan horretan, besteak beste, gogor kritikatu zuen "hipokrisia kapitalista", argudiatuz injustizia soziala ukatu besterik ez zuela egiten. Halaber, gerraz geroztik bere obran bistaratu ziren zenbait aldaketa ere esplikatu zituen lan horretan. "Niretzat, plazerak eta lilura adieraztea da artea. Gerraren aurretik, nire lanek antsietatea islatzen zuten. Orain, gatazka eta gerraren sufrimendua ezagututa, gozamena ospatzea da gehien inporta zaidana, begientzat eta buruarentzat. Askoz errazagoa baita izutzea, liluratzea baino. Errutinaren itsustasunagatik, gure mundua ez da batere atsegingarria, eta horregatik da nire pintura bataila bat, kontraeraso bat. Mundua hain da estrainioa, inoiz lortuko dugu guztiz ezagutzea?".

Mundu erreala antzemateko bere manera utzi zuen agerian Magrittek pinturaren bitartez, eta, jardun horretan, artistak urteetan izan zuen teman, adibidez, objektuen eta hitzezko lengoaiaren arteko harremanari buruzko gogoeta. Erne egin zion so hari, eta jostetarako bide izan zuen sarri, gainera. Alderdi hori aise erakusten du Irudien traizioa izeneko serieak. Bilduma horretan, lan bat da sonatua, batik bat: Ceci n'est pas une pipe (Hau ez da pipa bat) esaldia idatzia duena. Obra hori 1929koa da. Harridura handia sortu zuen garaian, eta sarri erantzun zion Magrittek erreakzio hari. Beti antzeko: "Pipa famatua. Zenbat aurpegiratzen didaten haren kontura! Baina, bistan da. Pipa hori bete al daiteke?À¢Â€ÂˆEz, irudikapen bat besterik ez da! Ezta? Pipa bat dela esanen banu, gezurretan ariko nintzateke!". Hala, beste objektuetara ere hedatzen zuen hausnarketa, gauzen izendapenak dudan jartzeraino. "Ezein objektu ez da hitz bati hain loturik, beste hitz batek hobeki ordezkatu dezakeela ukatzeko beste".

Zeru argiak gauez

Hitz idatzirik gabeko obren bidez ere jakin zuen irudien "traizioak eta "ezin ulertuak" ikusarazten. Biziki ezagunak dira margolanetan hainbatetan irudikatu zituen kapeluak, sagarrak —aurpegiak estaltzeko erabili izan zituen askotan, Gizonaren semea (1964) izeneko obran kasurako—, edo zeru arraroak. Ezagun dira, adibidez, Argiaren inperioa bilduman margotu zituenak. Artistak hala esplikatu zuen obra, 1956an Guggenheim saria irabazi berritan eginiko elkarrizketa batean: "Gaueko paisaia bat, eta soilik egunez ikus genezakeen zeru baten tankerakoa gainean. Paisaiak gauari egiten dio dei, eta egunari ere bai. Botere horri honela deitzen diot nik: poesia".

Bada sarri errepikatu zuen beste elementu bat: aurpegia oihalez estalita ageri diren pertsonak. Maitaleak (1928) da lan horien artean ezagunena; hain justu, koadro hori oinarri duen murala da egun Bruselako horma irudietan daudenetako bat. Hainbat adituk iritzi diote elementu horrek artistaren amaren heriotzarekin duela zerikusia. Magritten amak bere buruaz beste egin zuen hark 14 urte zituenean, ibai batean itota, eta ohe atorrak aurpegia estaltzen ziola aurkitu ei zuten. Dena dela, artistak inoiz ez zuen baieztatu irudi horretan inspiratu zenik.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 17 de Enero 2027

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).