artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Prezioa eta balioa

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

prezioa-eta-balioa
Barbara Kruger. Erosten dut beraz banaiz. Arg/ Barbara Kruger

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 de Mayo 2026

Ez okertu: Guggenheim ez da inguruko museorik maitatuena, garestiena baizik. 18 euroko sarrera du, turismoaz elikatuko ez balitz mantentzen ezinezkoa litzatekeen prezioa. Izan ere, turismoak Prezioekiko Neurritasun Galeraren Sindromea martxan jartzen du (ez bilatu AAn, oraintxe asmatu dut), alegia, bere hirian museo batengatik bost euro ordaintzeko prest ez dagoen euskal lagunak bi aldiz pentsatu gabe ordaintzen dituela Louvrera sartzeko eskatzen dituzten 22ak, 44 bikotekidearekin badoa (umeak eta ikasleak, zorionez, doan sartzen dira). Izan ere, behin Parisen, ez zara Louvre ikusi gabe geratuko, ezta? Aldiz, ez da ezer gertatzen arabarra izanik Artium sekula bisitatu ez baduzu. Bada, kanpotik Guggenheimera datozen turisten buruan sindrome berberak eragiten du.

Guggenheimek, gainera, ez du astean doako egun bat eskaintzen, beste museo askok bezala. Hori horrela, ez da harritzekoa artea maite duten lagunek Museoen Egunak eskaintzen duen aukera baliatzea, eta beste edozein egunetan joatea doan diren Bilboko areto eta museo ugarietara (Rekalde, Azkuna zentroa, Uribitarte 40 edo, obretan dagoen bitartean, Arte Ederren Museoa). Ondorioa: Guggenheim garestiegia da.

Ondorio zuzena al da hori, ordea? Zeren aldean dira museoak garestiegiak? Asteburu berean egin den Bad Gyalen kontzerturako sarrerek 44,50 eta 89 euro artean balio zuten; Fitorenak, 50 euro; Athleticek Celtaren kontrako partidarenak, 30. Disneyland Parisko sarrerak 111 eta 130 euro artean balio du, eta, hor bai, umeek ederki ordaintzen dute. Eta Munduko Futbol Txapelketan Qatarren eta Suitzaren arteko lehia ikustera doazenek 140 eta 265 dolar artean ordainduko dute. Pentsa finalaren prezioak.


Nahita ari naiz adibideotan kultura eta entretenimendua nahasten. Izan ere, jende askorentzat bien arteko aldea zenbat ordaintzeko prest dagoen da: asko aisiagatik, gutxi kulturagatik. Bad Gyal ikusteko 89 euro gastatzen dituen batek agian ez ditu herriko talde bat entzuteko hamar ordainduko. Ildo berean, pozten nau Bilbon doako museo eta aretougari egoteak, kultura eskuragarria izan behar dela uste dudalako, baina larritzen nau jende askok 40 euro lasai ordaintzeak afari normaltxo batengatik, eta ez 18 Guggenheim bisitatzeagatik. Beldur naiz museoen sarrerak ordaintzean muturra okertzen duten askorentzat arazoa ez dela kultura ez dela denengana iristeko moduan jartzen, baizik eta haien ustez kulturak ez duela baliorik.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 16 de Octubre 2026

essence

Essence

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).