artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Abian da Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoen Basque Artist Program ekimenaren edizio berria

Basque Artist Program ekimenaren edizio berri honetan bi izango dira New Yorken lau astez aritzeko aukera izango duten EAEko artista hasiberriak.

abian-da-bilboko-eta-new-yorkeko-guggenheim-museoen-basque-artist-program-ekimenaren-edizio-berria

| 23 de Mayo 2026

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek abian jarri dute EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko programaren hamargarren deialdia. Egonaldia urrian eta azaroan gauzatuko da, eta hautagaitzak Museoaren webgunearen bitartez aurkeztu ahalko dira gaurtik hasi eta datorren ekainaren 26ra bitartean. Hurrengo fasean, aurkeztutako hautagaitza eta material guztiak aztertuko dituzte museo bietako arte-ardura taldeek.

Basque Artist Program ekimenaren edizio berri honetan bi izango dira New Yorken lau astez aritzeko aukera izango duten EAEko artista hasiberriak. Han gertutik ezagutu ahal izango dute hiriko arte-giroa, eta beren gaitasunak indartzeko eta helburuak finkatzeko aukera ere izango dute. Partaideek New Yorkeko arte-munduan murgilduta dauden artisten, arte-arduradunen eta erakundeen jardunaren berri ikasiko dute Solomon R. Guggenheim Museum-eko profesionalen eskutik. Aste horietako mantenu-gastuei aurre egin ahal izateko, hautatutako artista bakoitzak 4.000 dolarretako diru-laguntza jasoko du.

Gaurdaino 22 izan dira Basque Artist Program ekimenean parte hartu duten artista gazteak: Karla Tobar eta Alain Urrutia (2015); Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco (2016); Gala Knörr eta Maite Pinto (2017); Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi (2018); Raquel Asensi eta Jon Gorospe (2019); Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Amaia Molinet, Beñat Krolem eta Fabro Tranchida (2022); Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo (2023); Amaya Suberviola eta Irati Santos (2024); Sara Berasaluce eta Eduardo Valls (2025).

Artista hasiberrientzako egonaldi-programa hau, baita Museoak urtero EAEko ikasleentzat abian jartzen duen beka-programa ere, Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin 2014ko abenduan sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira; berritze horrek bi erakundeen arteko lankidetza sakontzen du hainbat proiekturen bidez.

Interesdunek oinarriak ikusteko eta ekainaren 26ra bitarte izena emateko aukera dute hemen: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/enplegua-eta-praktikak/basque-artist-program


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 23 de Junio 2026
Al 06 de Septiembre 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).