artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte Galerien Elkarteak eta Tabakalerak irekiak gallery weekend ekimena maiatzera aurreratu dute

IREKIAK Gallery Weekend antolatu dute 6. aldikotz, maiatzaren 29tik 31ra. DAGGE, Tabakalera eta Donostia Kulturak antolatuta, San Telmo Museoa eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, ekimenak erakusketa eta bisita gidatuen egitarau zabala eskainiko du.

arte-galerien-elkarteak-eta-tabakalerak-irekiak-gallery-weekend-ekimena-maiatzera-aurreratu-dute

| 22 de Mayo 2026

IREKIAK Gallery Weekend Donostia ekimenaren seigarren edizioa egingo da aurten maiatzaren 29tik 31ra; lehenengo aldiz, irailean izan ohi diren datak aldatu egingo dira. Egun horietan, Donostiako hainbat espazio artistikotan egingo diren erakusketa eta jarduerek programazio anitz eta erakargarria eskainiko dute. Ekimenaren egunak maiatzera aldatuta, hirian bereziki dinamikoa den unean kokatu nahi izan da ekitaldia: turismo-denboraldiaren eta udaren hasiera da, eta tokiko zein nazioarteko ikusleak elkartzeko garai ezin hobea. Hala, arte garaikidearen ikusgarritasuna eta galerien eta erakundeen arteko lana sendotuko dira, hiriko kultura-ehuna indartuz.

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE) ateak ireki ditu berriro, herritarrak sorkuntza garaikide berriena sustatzen eta erakusten duten guneetara hurbildu daitezen. DAGGEk, Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatu eta koordinatuta, IREKIAK Gallery Weekend Donostia urteko ezinbesteko hitzordua da hiriko arte, kultura eta turismoaren panoraman, eta arte garaikideari eskainitako nazioarteko beste topaketa batzuen bideari jarraitzen dio.

Jaialdiaren ardatz nagusietako bat, aurten ere, bisita gidatuak izango dira. Ekimenean parte hartzen duten galerietan zehar ibilbide inspiratzaileak proposatuko dira, artisten, galeristen eta ikusle mota ezberdinen arteko topaketa sustatzeko. Ibilbide horien bidez, IREKIAK ekimenaren helburua da arte garaikidea ikusle berriengana hurbiltzea, eta sortzaileek diziplina eta lengoaia anitzetatik egindako lanaren garrantzia nabarmentzea.

Instalazioak, performanceak, argazkigintza, eskultura, pintura, marrazketa, arte digitala edo proiekzioak izango dira IREKIAK 2026 edizio berri honen programazioaren parte; sei galeriatan egingo dira, hiriko hainbat txokotan banatuta: Cibrián galeria, La Central Art Gallery eta Arteko Gallery, Grosen; Ekain arte lanak, Parte Zaharrean; Arteztu galeria, Antiguan; eta Sakana Gallery, Egian.

AGENDA

Ostirala, maiatzak 29

  • 17:30 - 21:00 | Galerietako erakusketen irekiera

Larunbata, maiatzak 30

11:30 | Bisita gidatuak

  • Euskaraz: ARTEKO eta CIBRIÁN galeriak
  • Gaztelaniaz: La CENTRAL eta SAKANA galeriak

17:00 | Bisita gidatuak

  • Euskaraz: ARTEZTU eta EKAIN galeriak
  • Gaztelaniaz: ARTEKO eta CIBRIÁN galeriak

Igandea, maiatzak 31

11:30 | Bisita gidatuak

  • Euskaraz: La CENTRAL eta SAKANA galeriak
  • Gaztelaniaz: ARTEZTU eta EKAIN galeriak

ORDUTEGIAK

Galeriak

  • Ostirala, maiatzak 29: inaugurazioa 17:30 - 21:00
  • Larunbata, maiatzak 30: 11:00 - 20:00
  • Igandea, maiatzak 31: 11:00 - 14:00

Tabakalera

  • Ostiraletik igandera: 11:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00.





hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).