artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Txillida/Balentziaga. Forma tolesten' erakusketa ireki dute Balentziagan

Eskultorearen eta diseinatzailearen berrogei lanetik gora elkartu dituzte —Txillidak Balentziagaren omenez egindako pieza barne—, eta biak lotzen dituzten oinarri biografiko, filosofiko eta artistikoetan arreta jarri. Urtarrilera arte egongo da ikusgai.

txillida-balentziaga-forma-tolesten-erakusketa-ireki-dute-balentziagan
Balentziagaren obra bat eta Txillidaren beste bat, Getariako Balentziaga museoan. Arg/ JON URBE / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 23 de Marzo 2024

Eduardo Txillidak Escritos (Idatziak) liburuan jasotako gogoetetako bat da: "Zer dira tolesak? Agian, ehun batek bere ezaugarriak adierazteko duen modua. Argia eta grabitatea hartzeko duen modua, estaltzen duenari egokitzeko duen modua. Beso bat estaltzen badu, besoaren egituraren mugimenduen ondoriozko tolesak sortzen ditu. Toles horiek ez dira inoiz berdinak, bizitzaren mugimenduak ere ez baitira berdinak. Erantzunen aberastasun hori izan liteke tolesek artista batentzat dituzten erakargarritasunetako bat". Eskulturaren mundutik begiratu zien horiei Txillidak, eta jantzigintzatik egin zuen Cristobal Balentziagak. Baina bi-biak izan zituzten presente euren lanetan argia, grabitatea, espazioa, hutsunea eta gisako beste ardatz batzuk, eta horiek bistaratunahi ditu orain Txillida/Balentziaga. Forma tolesten erakusketak. Balentziaga museoan ireki dute, Getarian (Gipuzkoa), eta luze egongo da bertan, urtarrilaren 5era arte.

Txillidaren mendeurrenaren harira heldu da erakusketa. 1924an jaio zen Txillida, aurten duela ehun urte, Donostian, eta hiru hamarkada atzerago jaio zen Balentziaga handik hurbil, Getarian, 1895ean. "Sustraiek" batzen dituzte, bada, baita funtsezko bi urratsek ere: Paristik igaro izana, batetik —biak izan ziren Aime eta Marguerite Maeghten zirkuluaren parte gerraosteko Parisen—, eta ondoren Euskal Herrira itzuli izana, bestetik. Alderdi biografiko hori izan daiteke, lehen begi-kolpean, bien arteko elkargune agerikoena, eta badu garrantzia erakusketan. Baina bestelakoak ere badira loturak, Igor Uriaren, hau da, Balentziaga museoko bilduma zuzendariaren eta erakusketako komisarioaren esanetan, eta horietan jarri izan dute, batik bat, indarra.

Guztira, bi sortzaileen berrogei lan baino gehiago bildu dituzte —Txillidaren 27 pieza eta Balentziagaren hamabost—, eta, denen artetik, leku berezia gorde diote bati: Txillidak 1990ean egindako Balentziagari omenaldiaobrari. Bi metro eta erdi garai da,eta lau tona eta erdiko pisua du, Cortez altzairuz eginda dago, eta miresten zituen artista eta pentsalariei eskainitako sail baten barruan sortu zuen eskultoreak. Txillida Lekuko zelaian egon ohi da normalean, eta Balentziaga museoko atarian jarri dute orain. Miren Vives Almandoz Balentziaga museoko zuzendariaren esanetan, Txillidari ordainetan egindako omenaldi bat da orain hura Getariara eraman izana.

Ilunpetan jiraka

Erakusketako pieza nabarmen hori ez beste guztiak areto bakarrean bildu dituzte —duela gutxi, museoko ibilbidea berrantolatu dute, eta ibilbide berri horren barruko geraleku bat da orain Txillidaren obrak hartu dituena—. Diseinatzailearen lanen artetik, jantzi zuri-beltzak soilik hautatu dituzte, askotariko materialez jositakoak, eta irizpide berbera erabili dute Txillidaren lanekin ere; haren lan grafikoak eta eskulturak bildu dituzte, material ugariz egindakoak horiek ere.

Ilunpetan ikusiko ditu denak bisitariak, eta ardatz birakarien inguruan jiraka topatuko ditu ia obra guztiak. "Hutsaren eta mugimenduaren arkitektoak izan ziren, eta uste dugu bai argi-ilun atlantikoak eta bai mugimendu birakariak edertasuna eta beste perspektiba bat gehitzen dizkiotela proposamenari", azaldu du Uriak. Elkarrizketa zabalago baten barruko elkarrizketa zehatzagoak balira bezala, bi-hiruko multzo txikietan antolatu dituzte piezak, eta horiek behatzeko "leku jakin bat" topatzera gonbidatu bisitariak.

Bistaratu daitezkeen lotura posibleen artetan, bi azpimarratu ditu komisarioak. Lehena, biek materialari zioten errespetua. "Piezen taupada propioa entzuten zekiten materialena. Pieza bakoitzaren ezaugarriak ulertzen zekiten, eta horrek eraman zituen beren diziplinen mugak ikertzera eta berritzaile izatera; ia-ia formak haien desiretara tolestu zitezen lortu arte". Eta bigarrena, ezabapenak biengan izan zuen garrantzia. "Balentziagaren adierazpen oso gutxi heldu zaizkigu, baina'elegantzia ezabapenean datza' da horietako bat. Bai harentzat eta bai Txillidarentzat, funtsezkoa izan zen kentze lana, formen depurazioa".

Txillidaren grabitazioak eta Balentziagaren soinekoak"inguratzaileak" direla aipatu du Uriak adibide argitzat. "Begiratuz gero, ohartuko gara argiak eta espazioak oso modu harmoniatsuanparte hartzen dutela bien lanetan".

Lotura biografikoak agerian uzten dituen aparteko txoko bat ere badago aretoan. Txillida familiak Balentziagarekin izan zuen harremana amaren aldeko amonarekin hasi zen, Juana Egurenekin; hark jantzi zituen Balentziagaren jantziak lehenengo, eta eskultorearen emazte Pilar Belzunzeere izan zen ondoren diseinatzailearen bezero. Balentziagak hari jositako soineko bat eta Txillidak egindako bi erretratu elkartu dituzte orain. Uria: "Txillidak esaten zuen argiak habitatzen duela masa. Gauza bera gertatzen da jantziekin: argirik ezean,ez zen posible izango soinekoaren gorpuztasunik".

"Bi izen handi"

Txillida Lekuk eta Balentziaga museoak elkarlanean eta instituzioen babesarekin antolatu dute erakusketa, eta ordezkari ugari bildu dira, hala, aurkezpenean. "Bi izen handiren arteko topaketa bat" dela esan du Miren Vives Almandoz Balentziaga museoko zuzendariak, eta antzera hitz egin dute Mireia Massague Txillida Lekuko zuzendariak, Mikel Txillida Eduardo Txillida-Pilar Belzunze fundazioko kideak eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak ere. "Molde berekoak izan ziren haien jardunak:oso zintzoak eta zorrotzak izan ziren egin zuten artearekin, eta haien obra, gainera, mundu guztian dago, eta Euskal Herria ere badago haien obretan. Omenaldia egingodiegu, beraz, bi sortzaile handiri", esan du Zupiriak.

Datozen hilabeteetan, musika, dantza, haurrentzako ekitaldiak eta beste hartuko dituen programa bat ere izango da,erakusketaren osagarri, eta, bestalde, eskaintza berezia izango dute bai Txillida Leku eta bai Balentziaga museoabisitatu nahi dituzten herritarrek.


natura-harmonia-poesia

Natura Harmonia Poesia

Mikel Lertxundi

Okendo Kultur Etxea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 26 de Junio 2026
Al 29 de Agosto 2026

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 23 de Junio 2026
Al 06 de Septiembre 2026

bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 30 de Agosto 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).