artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte Ederren Bilboko Museoak Adelina Moya Valgañónen idazkien aukeraketa bildu du liburu batean

Museoak argitaratua, "Con el tiempo" (Denborarekin) liburuak Adelina Moya Valgañón (Kordoba, espainia, 1944) historialari, ikertzaile eta irakaslearen orain arte, hainbat katalogotan, aldizkaritan eta monografiatan sakabanatuta zeuden arteari buruzko idazki ekartzen ditu.

arte-ederren-bilboko-museoak-adelina-moya-valganonen-idazkien-aukeraketa-bildu-du-liburu-batean

| 13 de Junio 2025

Egileak Aimar Arriola ikertzaile eta editorearekin lankidetza estuan aukeratutako hedadura eta tipologia askotako 34 testuak 1980ko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera bitartekoak dira. Testuek hartzen duten kronologia zabalari esker, Adelina Moyaren ibilbide profesionalaren une desberdinak islatzen dira, bai eta artearen ezagutzari, Nicolás de Lekuona bezalako artisten berreskurapenari eta historiografia garaikidearen alderdien zabalkundeari egindako ekarpen nabarmena ere. Argazkigintza edo emakumeek egindako artea, esaterako, estu lotuta egon dira irakasle eta erakusketen komisario gisa egin duen ibilbidearekin.

Liburua osatzen dute artista jakin batzuei buruzko azterketa sakonek, hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik sortutako artearen alderdi garrantzitsuen ikerketek, artista garaikideei buruzko testu kritikoek eta jardunean dauden artistekin izandako elkarrizketek edo/eta hizketaldiek.

Izaera bereko testuak hiru epigrafetan antolatu dira –Ikerketak, Azterlanak eta Hizketaldiak/Iruzkinak–, jatorrizko data, lekua eta argitaratzailea goiburukoan ipinita dituztela.

Aparteko kasu bat "Aprendiendo (a mirar) con Ángel Bados" da. Haren jatorria Adelina Moyak 2022an San Telmo Museoan (Donostia) emandako hitzaldi batean kokatzen da, eta orain lehen aldiz argitaratzen da.

Con el tiempo (Denborarekin), Ikerketak, azterlanak eta bestelako idatziak

Liburuaren ardatz tematikoetako batean, joan den mendeko hogeita hamarreko hamarkadan kokatutako artista eta gertakari artistiko zehatzen bidez, euskal eta nazioarteko artearen abangoardiaren harrera eta ezarpena islatzen duten testuak daude.

Aipatzekoak dira José María Ucelayri buruzko testua eta, batez ere, Adelina Moyaren funtsezko ekarpena Nicolás de Lekuona berreskuratzeko. 1979an hasi zen hura ikertzen. Gainera, artistaren lanaren katalogazioa egin zuen, eta Iberirar penintsulako abangoardiako pertsonarik originalenetako bat bezala kokatu duten erakusketa ugariren komisarioa izan da. Arte Ederren Bilboko Museoak 1982an eta 1983an Adelina Moyak komisariatutako bi erakusketekin partekatu zuen lan-ildo hori. 2003an, Artiumek erakusketa bat antolatu zuen. Ondoren, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museora eraman zen, eta haren katalogoan liburuan jasotako testua argitaratu zen.

Ohar berezia merezi du argazkiak eta ingurune piktorikoarekin duen harremanak, Lekuona, José Alemany, Dario Villalba, Mark Klett edo/eta Patxi Cobori buruzko artikuluekin. Alderdi hori Adelina Moyaren lan akademikoarekin eta laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean Euskal Herriko Unibertsitatean Argazkilaritza eta Artea irakasgaia, bere ekimenez, sortu izanarekin lotzen da.

Abangoardiarako beste artista garrantzitsuenetako bat Jorge Oteiza izan zen. Haren lana 2010eko bi testutan aztertzen da: lehena Jorge Oteiza Nazioarteko I. Kongresuan argitaratu zen hitzaldi gisa, eta bigarrena, Altzuzako (Nafarroa) Oteiza Museo Fundazioak argitaratua, Alberto Sánchez eskultorearekin izandako harremanari buruzkoa da.

Euskal testuinguruari buruzko ikerketek, gertakari esanguratsuei arreta jarrita, beste eduki-ardatz bat osatzen dute: Gipuzkoako Artista Nobelen Lehiaketa, zenbait ediziotan; Stvdio Aretoa –museoak 2008an erakusketa bat (berak komisariatua) eta katalogoa (zeinaren testua erantsi den) eskaini zizkion– eta Hermes aldizkaria, Ismael Manterolaren lankidetzarekin, Bilboko Bidebarrietako liburutegiko aldizkariarentzat argitaratua.

Idazki gehienak hirurogeiko, laurogeiko eta laurogeita hamarreko belaunaldietako artisten kasu zehatzei dagozkie: Isabel Baquedano (Bilboko museoko Isabel Baquedano: de la belleza y lo sagrado 2019ko erakusketaren katalogorako testu batekin), Carlos Sanz, Txomin Badiola, Miren Arenzana, José Antonio Lastra, Juan Pérez Agirregoikoa edo duela gutxiko Damaris Pan.

Adelina Moyaren ibilbidean, nabarmentzekoa da emakume artisten lanari eskainitako arreta, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean aipatutako unibertsitatean sortu zuen Artea eta Emakumea irakasgaiaren interesekin lotuta: María Paz Jiménezi eskainitako testu luzea, eta hedadura desberdineko beste batzuk artista hauei: Mari Puri Herrero, Ana Isabel Román, Elena Mendizabal, Carmen López Castillo, María José Díez, María Franciska Dapena, Sophie Calle, Elssie Ansareo eta Gentz del Valle. Beste testu batzuek ikuspegi feministatik berrikusten dituzte historiografia artistikoaren gai nagusiak, hala nola autoerretratua.

Azkenik, jada aipatutako Angel Badosi buruzko idazkietan eta Juan Manuel Bonet historialariarekin eta Alberto Peral artistarekin izandako elkarrizketetan erabilitako hizketaldiaren metodologia nabarmentzen da.

Adelina Moya Valgañón (Kordoba, 1944)

Augusto Moya errepublikano errepresaliatuaren eta María Luisa Valgañón Lehen Hezkuntzako inspektorearen alaba da. Zaragozako Unibertsitatean Historian doktorea (1984), 1984. eta 2007. urteen artean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle titularra izan zen, eta 90eko hamarkadaren erdialdean bi irakasgai aitzindari sortu zituen: Argazkilaritza eta Artea eta, batez ere, Artea eta Emakumea, zeinak emakumeek egindako arteari ikusgarritasuna eman zion. 2013an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen arte bisualei egindako ekarpenagatik.

Katalogoak, liburuak eta artikuluak argitaratu ditu, bereziki euskal arteari buruzkoak, eta emakume artisten lana eta ibilbidea ikertu ditu, besteak beste, María Paz Jiménez, Claude Cahun eta Isabel Baquedanorena. 1992an eta 1994. eta 1995. urteen artean Zehar aldizkariko, alegia, Arteleku (Donostia) arte zentroaren buletineko erredakzio-batzordeko kide izan zen.

Erakusketen komisarioa izan da honako hauentzat: San Telmo Museoa (Donostia), Fundació Joan Miró (Bartzelona), Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril), Artium (Gasteiz), Arte Ederren Bilboko Museoa, Instituto Valenciano de Arte Moderno (IVAM) eta Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia).

Bere ekarpen historiografiko garrantzitsuenen artean, Nicolás de Lekuona margolari, argazkilari eta diseinatzailearen (Ordizia, Gipuzkoa, 1913-Fruiz, Bizkaia, 1937) lanaren aitorpena eta hedapena dago.

Parte hartu du Gure Artea sariko epaimahaietan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Artista Berrien Lehiaketan eta Ertibil Bizkaian, bai eta sorkuntza artistikorako Juan eta Pablo de Otaola beketan ere. "Jorge Oteiza eta Modernitatearen Krisia" Nazioarteko 1. Kongresua (2008) eta "Beyond Guernica and the Guggenheim. Relations between Art and Politics" (2013) sinposioa antolatu zituzten batzorde zientifikoetan parte hartu zuen. 2012. eta 2013. urteetan Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko (Reno, AEB) William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar beka jaso zuen.

2015. eta 2020. urteen artean, Jesús Arpalekin batera, Sajazarrako Liburutegia (Errioxa) bultzatu zuen. Liburutegi hori sortzeko eta garatzeko, mila liburu inguru eman zituzten, eta hitzaldi, kontzertu eta poesia-errezitaldi ugari programatu zituzten. 2020an, Sra Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) garatutako Jakintsuen Kontseilua (Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao) proiektuan parte hartu zuen, gonbidatu gisa. Proiektu horrek balioa eman zion adineko bederatzi emakumek hainbat lanbide-eremutan egindako lanari.

Gaur egun Bartzelonan bizi da.

--

Arg/ ezkerretatik hasita eskuinera: Miguel Zugaza, zuzendaria; Adelina Moya Valgañón, historialaria, ikertzailea eta irakaslea, eta Aimar Arriola, ikertzailea eta editorea.

irudi galeria

liburuaren-azala

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).