artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Muga bigunen testurak

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

muga-bigunen-testurak
Maider Garaioren erakusketan ikusgai dagoen pieza bat. IÑIGO URIZ / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 5 de Marzo 2026

Maider Garaioren Dear Deer erakusketa biltzen duen Bolborategiko ateak zeharkatzean, Leonardo DiCaprioren begiradak egin dit harrera. Annie Leibovitz argazkilariak 1997an ateratako argazki baten detaile bat da dirudienez. Bertan, beltxarga zuri baten lepoak aktorearena inguratzen du, bi gorputzen arteko adaptazioa irudikatuz, nolabait. Aktoreak animaliaren gorputza eskuen artean sostengatzen duen bitartean, hegaztiak bere lepoa aktorearen anatomiara moldatzen baitu.

Kontrara, adaptazio horretaz beste, irudiaren euskarriak beste zerbait esaten duela sumatzen dut; izan ere, argazkia aparrezko gainazal batean inprimatuta dago, baina haren biguntasunaz ohartarazten gaituzten iltze batzuek argazkia zeharkatzen dute.

Begirada bertatik kendu, eta sarreran dagoen eskulibururantz zuzendu dut. Hura ireki, eta testua irakurtzen dudanean, artistak Takoneran egiten dituen paseoei buruzko aipamenarekin identifikatuta sentitzen naiz. Garaiok bertako animaliak behatzean sentitzen duen hura neure egiten dut orduan, maiz egon bainaiz posizio berean: begiratzen duenaren eta begiratuaren arteko muga lauso horretan.

950 metroko distantzia fisikoak bereizten ditu Ziudadela eta Takonera, eta haien funtsa bi espazioen arteko distantzia bezain laburra da. Batak artelanak biltzen ditu; besteak, berriz, landare eta animalia exotikoak pilatzen ditu. Batean kulturaren domestikazioa islatzen da; bestean, naturarena.

Dikotomia hori da, hain zuzen, artistak gainditu nahi duena. Oreinen bistaratzeak eta espazioaren kontentzioak euren askatasuna mugatzen duen bitartean, naturaren eta gizakien arteko muga zurrunak eraikitzen dituzte. Alabaina, logika horiek guztiak lausotu egiten dira erakusketan barneratzean. Horretaz ohartzeko, nahikoa da DiCaprioren argazkia atzean utzi eta aretoaren sakonean murgiltzea.

Behin barruan, Takonerako oreinen presentzian jarri behar da arreta. Bideoak eskala handian ikusteak haien artean gaudela sentiarazten digu, erreprodukzioa dela une batez ahazteraino. Irudi horiek aparrezko gainazaletan biderkatzen dira gero. Piezek eta eraikinak bat egiten dute hemen, haien arteko muga fisikoa lausotuz.

Giro horretan, oreinen erreprodukzio bigunak itxuragabetu eta tolestu egiten dira, burdinazko egiturek zeharkatzen edota sostengatzen dituzten bitartean. Horrela gauzatzen da irmotasunaren eta malgutasunaren arteko egokitzapena.

Egokitzapen horretan, eraikinaren eta pieza artistikoen arteko muga desagertu egiten da, moduren batean edo bestean guztiek elkarri heltzen diotelako. Eraikinak erakusketan bere lekua hartzen du, eta piezak, alderantziz, harrizko hormen sostengu bihurtzen dira. Eta, bilakatze horretan, materialtasunaren eta irudiaren arteko elkarrizketa agerikoa da; bertan sortzen diren hartu-emanak aretoan arnasten den tentsioa bezainbeste sumatzen baitira.

Gerturatzean, arrastoak aurkitzen ditugu: materialetan geratutako markak, higadurak edo norbait hor egon izanaren seinaleak. Horien artean ageri dira hormari begira dauden zapatak, norbaiten absentziaren lekuko gisa. Gainazaletan, berriz, hurbiletik irakurri daitezkeen ohar konfidentzialak ditugu, nolabaiteko aitormenak balira bezala: "I've tried my best" (Nire onena ematen saiatu naiz).

Modu horretan, ondorioztatzen dut erakusketak dikotomiak desegin egiten dituela. Hasierako irudietatik abiatuta, forma berriak sortzen dira aretoan zehar, domestikazioaren marko zurrun horretatik ihes egitea lortzen dutenak. Piezen arteko harremanak, mugen lausotzeak eta materialen arteko tentsioek ordena hori hautsi eta beste espazio bat zabaltzen dute. Halatan, "I've tried my best" oharra ez da ahalegin soil bat, domestikazio horretatik kanpo geratzen den arrasto zintzoa baizik.

dear-deer

Dear Deer

Maider Garayo

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 06 de Febrero 2026
Al 12 de Abril 2026


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).