artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Toulouse-Lautrec-en obra bat, Orsay museotik egindako aparteko maileguan, Bonnat-Helleu museoan aurkeztua.

Pariseko Orsay museoak antolatutako "Lanaz hitz egiten duten 100 obrak" ekimenaren baitan, Henri de Toulouse-Lautrec-ek (1864-1901) 1894an egindako 'Emazte bat galtzerdi luzeari tiraka' obra Bonnat-Helleu museoan erakutsiko da 2026ko apirilaren 1etik aurrera. Museoak bere bildumetan emakumezko gorputzen irudikapenari buruz hasitako hausnarketari jarraipena emango dio.

toulouse-lautrec-en-obra-bat-orsay-museotik-egindako-aparteko-maileguan-bonnat-helleu-museoan-aurkeztua
Henri-de-Toulouse-Lautrec, Emazte bat galtzerdi luzeari tiraka, c. 1894 ©RMN-GRAND PALAIS (Musée d'Orsay) _ Patrice Schmidt.jpg

| 2 de Abril 2026

Aparteko mailegu honek bi erakundeen arteko lankidetza sendotzen du, beren bildumen izaeragatik estuki lotuak baitira. Léon Bonnat-en ia 20 obra daude Orsay museoko bildumetan; museoa, gainera, Louvre museoa bezala, artistak Baionari egindako ondarearen zati baten gordailuzaina da.

Toulouse-Lautrec-en kartoi gaineko olio honek ia biluzik dagoen sexu-langile bat erakusten du, zapi berde batez soilik apaindua, bere galtzerdia tiratzen, agian berriz janzteko. Bigarren emakume batek, ziurrenik bere nagusiak, begiratzen dio. Ikuspegi estu batean kokatutako gorputz honek, perspektibarik gabe, burdel-etxeen itxiera eta itomena iradokitzen ditu. Toulouse-Lautrec-ek hemen establezimendu horien intimitatea erakusten du: bertan emakumeak zainduta eta ekonomikoki menpean, modu arautuan prostituzioan aritzen dira. Erotismorik eta pornografiarik gabe, emakumezko biluziaren irudikapena ez da moralizazioz epaitzen.

Toulouse-Lautrec-ek egindako emakume langileen erretratuek begirada arraro eta sakonki gizatiarra eskaintzen dute garaiko jendarteak ikusezin bihurtzen zituen eta sarritan bazter uzten zituen emakumeei buruz. Pintzelkada bizi eta adierazkor baten bidez, artistak emakume hauen nekea, etsipena eta konplexutasuna harrapatzen ditu: garbitzaileak, dantzariak, sexu-langileak edo bestelako langileak. Gorputz idealizatuetatik urrun, baina inoiz gehiegikerian erori gabe, artistak anonimotasunean dauden pertsona hauei nolabaiteko duintasuna itzultzen die.

Baionako Bonnat-Helleu museoko Gorputzen Galerian — gorputzaren eta haren irudikapenen gaia aztertzen duen espazioa — 2026ko azaroaren 9ra arte erantsia, Femme tirant son bas (Emazte bat galtzerdi luzeari tiraka) lanak emakume-gorputzaren irudikapenari buruzko hausnarketa luzatzen du. Emakume langile honen silueta eta azal kolore artifizialki zurbilak gelako beste emakume indartsuenekin kontraparte gisa jartzen dira, Beccafumi-ren Kleopatra eta Sofonisba antzera edota Antzinako Venus Ezpataduna lanekin.

Olio-pintura honek lanean dagoen emakumezko gorputzaren irudikapenaren kodeak zalantzan jartzen ditu. Lan egiten duen emakumezko gorputz bat irudikatuz, biluzik baina erabat izan gabe, lanak kontrapuntu nabarmena eskaintzen du inguruko hormetan agertzen diren gorputz maskulino sendo eta birilen aurrean, eta idealismoaren eta errealismoaren nozioei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hala ere, antzinako eta modernoko zenbait eredu gogorarazten ditu; horren lekuko da aurrez aurre dagoen Charles Le Brun-en Herkules-ekin duen antzekotasun formala. Emakume gorputz hau ez al da gorputz heroiko bat izaten ahal ere bai? Ausardia, ohorea edo duintasuna bezalako balio moralen adierazteko euskarri izan al daiteke horrela?

2025eko udazkenean berriro ireki ondoren, museoak emozioaren eta topaketaren bidetik bildumetara hurbiltzeko proposamena luzatzen du. Toulouse-Lautrec-en Femme tirant son bas lanaren presentziak esplorazio ireki hori luzatzen du, non bakoitzak bere ibilbidea egin dezakeen eta piezen artean lotura pertsonalak eraiki, diskurtso bakar eta hierarkia zurrunetatik urrun. Obraren erakusketak bitartekaritza-jarduerak izango ditu lagun: besteak beste, obra nagusi bati buruzko kartel berezi bat —marrazkiaren bidez obra aztertzen duena—, eta bisita gidatuak, museoan emakumeen lekua eta, bereziki, male gaze-aren auzia aztertzeko. Hitzaldiak ere antolatuko dira.

Egitaraua

  • "Emakume izatea: itzalaren eta argiaren artean, emakumeen lekua artearen historian" bisita tematikoen hasiera publikoarentzat. Hilean behin, 2026ko apirilaren 16tik aurrera.
  • Stéphane Guégan arte-historialari eta kritikariaren hitzaldia, XIX. mendeko gorputzen irudikapenari buruz.
  • Fanny Girard-ek, Albi-ko Toulouse-Lautrec museoko zuzendariak, emango duen hitzaldia.

Toulouse-Lautrec

Henri de Toulouse-Lautrec 1864ko azaroaren 24an jaio zen, Albin (Okzitania), familia noble batean. Hezur-gaixotasun batek jota, hilabete luzez egon zen geldirik. Marrazketan hasita, egunak zirriborroak egiten eta margotzen ematen zituen. Haurtzarotik agertutako zaletasun hori benetako bokazio bihurtu zen. 1882tik aurrera, bere prestakuntza osatu zuen Parisko Léon Bonnat-en tailerrean, besteak beste. Han ezagutu zuen Montmartre muinoko bizitza eta giro bohemioa, bere inspirazio-iturri nagusia bihurtu zena. Parisko gaueko izarren figurak ere irudikatu zituen. Artistak bere sorkuntzaren erritmoan bizi izan zuen bere bizitza. Lan nekaezinak, baina baita plazerek eta alkoholaren gehiegikeriak ere, pixkanaka bere osasuna ahuldu zuten. 1901eko irailaren 9an hil zen, Girondako Malromé jauregian.

irudi galeria


amule-o

Amule++o

Patxi Zapirain

Arteko Gallery (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 10 de Noviembre 2026
Al 10 de Diciembre 2026

nork-nola-barre

Nork-Nola Barre

Oier Iruretagoiena

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 13 de Noviembre 2026
Al 17 de Enero 2027

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).