artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ondarearen zaintzaileak

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

ondarearen-zaintzaileak
Guernica Reina Sofia museoan Madrilen © Isabella Del Peschio. CC BY-NC-ND 2.0

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 15 de Abril 2026

Argi dago koadro baten zaintzarako gauzarik egokiena ez mugitzea dela, eta seguru asko, ez erakustea. Baina, artelanak etengabe mugitzen ditugu eta erakusten ditugu. Gaur egun txosten tekniko batek Gernika ez erakustea gomendatuko balu, Reina Sofiatik kenduko litzateke, biltegi goxo batean eta baldintza egokietan gordetzeko?

Teknikarien iritzia kontuan izatearen aldekoa naiz, baina zorrotz jarraituko bagenitu ez lirateke behin-behineko erakusketak egingo, edo ez genuke museorik izango. Azken erabaki hau hartu behar badugu, har dezagun txosten teknikoen iritziei jarraituta. Baina ez da hori gaur egun daukagun egoera. Artelanak toki batetik bestera garraiatzen ditugu, eta erakusketa aretoetan zintzilika dauzkagu ikusgai. Gustatuko litzaidake orain azaldu diren ondarearen zaintzaileak hain zorrotzak izatea beti txosten teknikoekin. Politikari askok ondarearekin egin dituzten astakeriak ikusita, harrituta geratu naiz zer-nolako sinesgarritasuna eta erabakitzeko ahalmena ematen dieten orain txosten teknikoei.

Ez dakit Picassok pintatutako Gernika-k non egon behar duen, baina badakit non egon behar ez duen. Egilearen nahiaren kontra lekualdatu zuten New Yorketik Madrilera, Espainia errepublika izan arte ez eramatea eskatu baitzuen, eta gainera Reina Sofia izeneko museo batera sartu zuten; monarkia ustel baten izena daraman museora. Beste edozein tokitan hobeto egongo litzatekeela iruditzen zait. Gernika ez litzateke toki txarra izango; bonbardaketak artelanari gaia eskaini zion, eta bortxakeriaren kontrako sinbolo unibertsalbihurtu zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak bere gain hartu nahi ez dituen arduren zorrak kitatzeko balioko luke. Koadroa mugitzeak kalteak eragin diezazkiokeenez, eraman dezagun Gernikara eta betiko bertan utz dezagun, horrela ez ditu bueltako bidaiaren nekeak sufrituko.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).