artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako
Irati Gorostidi, In situ (Encounters) egitasmoaren irudia.

| 9 de Junio 2026

Edizio honetan, Nafarroako edo tokiko testuinguruari lotutako artisten bederatzi proiektu hautatu dituzte. Ekoizpen modalitatean hautatutako artistak Mayte Vélaz Sancha, Andrea Ganuza, Irati Gorostidi, Ione Atenea eta Iosune Sarasate dira. Argitalpen modalitatean, berriz, David Pérez Villanueva, Xabier Erkizia, Ane Aramendia eta Elba Martínezen proposamenak aukeratu dituzte.

Programa hau Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren, Museoen Zerbitzuaren bitartez, artean sinatutako hitzarmenaren emaitza da, eta 2026an hamargarren aldiz jarraian berrituko da. Bi erakundeen arteko lankidetzari esker, urtero ekoizpen eta argitalpen proiektuak laguntzen dira, Nafarroako testuinguruko artisten ikerketa, ekoizpena, argitalpena eta finkatze profesionala bultzatzeko helburuarekin, baliabide ekonomikoak, laguntza eta lan-espazioak eskainiz.

Deialdiaren esparruan, 85.500 euroko zuzenduko dira guztira hautatutako proiektuetara. Artistek 2027ko martxoaren 17ra arteko epea izanen dute lanerako, eta Uharte Zentroaren laguntza izanen dute, bere baliabide tekniko zein giza baliabideak haien eskura jarriko baititu. Proiektuak amaitutakoan, jendaurrean aurkezteko erakusketa bat eginen da.

Hautaketa balorazio-batzorde honek egin du: Bea Espejo, arte-kritikari eta komisarioa; Leire San Martín, hedapen eta kultur programazioko profesionala; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe.

Ekoizpen modalitatean hautatutako proiektuak

Entremapa eta psikodelia – Mayte Vélaz Sancha

Lacanek aipatzen duen mitra... hiru dimentsioko espazioan murgiltzean bere burua ebakitzen duen gainazal hori... barruan dagoena kanpoan ere badagoenean... Adentro del suelo lanean, lerro zuzen ia ikusezinak marrazten nituen etxea inguratzen zuen lorategiko harri txikiekin. Hacer visible la línea blanca egiteko, paper-orriak erditik ahalik eta gehien taitzea zen, ondoren zabaldu eta eraikitzeko. Beste espazio batzuetan lan egitea (baserria, hilerria, ospitalea, Uharte Zentroa, Zitadela) mitraren antzera, urte hauetan lantokian garatutako ikaskuntza eta esperimentazioa bertara eramateko.

Superficies de placer – Andrea Ganuza

Fikziozko dokumental proiektu honek lurpeko Iruñeko narrazioak jorratzen ditu, artxibo-marrazki hedatuaren bidez. Dokumentuzko zein fikziozko inprimatutako materiala eskala handiko marrazkiekin uztartuz, artxibo honek hutsune historikoei buruzko galderak azaleratzen ditu, memoriaren, desioaren eta iskanbilaren arteko loturak arakatuz. Proposamenak ekoizpen independentean inprimatutako formatuaren garrantzi artistiko eta politiko-soziala azpimarratzen du, lurralde baten legatu disidentera sartzeko bide gisa.

In situ (Encounters) – Irati Gorostidi

Proiektu honek bideo sail bat ekoiztea proposatzen du, Tripak talde eszenikoaren sormen-prozesutik abiatuta. Entseguen filmaketaren bidez, taldearekin daukadan lankidetza-ibilbidean sakontzen du eta mugimendu eszenikoaren zein begirada zinematografikoaren arteko harremana ikertzen du.

Silencio Suena – Ione Atenea

Éxtasiaren ideia hainbat ikuspegitatik arakatu nahi dudan ikerketa artistikoa. Hainbat pertsonarekiko elkarrizketak dokumentatu eta gertatutakotik abiatuta irudi berriak sortu. Ikus-entzunezkoen bidez extasia ikertu hainbat egoeratan: dantza, harreman pertsonalak, amatasuna, sormen artistikoa, naturaren behaketa, sexu-praktikak edota mistika. Materialen muntaketak koral-erretratu bat osatuko du, munduan bizitzeko moduak erakusteko, logika produktiboetatik haratago.

Frangere – Iosune Sarasate

Proiektu honek ingurune digitaletan arretak jasaten duen gero eta zatiketa handiagoa ikertzen du, eta espaziora eramatea proposatzen du, esperientzia hautemangarri gisa. Hainbat formatu, denbora eta espaziotan zatituta eta banatuta dauden objektu eta artxiboen bidez, proposamenak osotasunean hautematea ezinezkoa den multzo bat eraikitzen du; hala, ikuslea mugitzera eta informazioa gogoz berrantolatzera behartzen du, arreta modu jarraituan mantentzearen zailtasuna agerian utziz.

Argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak

Todo está muriendo todo el tiempo – David Pérez Villanueva

Staying Alive - Colaboraciones posibles para un encuentro, las bailarinas eta dpvillanuevako saturbo-barra-bás sormen-prozesuak dokumentatzen dituen argitalpena da. Argitalpen batean prozesu bera dena eta hertsiki koreografia ez dena biltzea da motibazio nagusia. Bertan jasotzen dira Lo que un cuerpo, Una fotografía imperfecta eta Parecer Ser testuak, baita Madriz/ maybe zein Paisajes del Antropobsceno argazki-sortak, poesia eta aurkitutako irudiak ere.

Mono – Xabier Erkizia

Sormen-tresna gisa balioko duen argitalpen modular bat sortzea helburu duen Brainstorming kolektiboa. Argitalpen-formatutik haratago, arte-artefaktu bat izan nahi du, batez ere soinuzkoa, aktibatzen edo kontsultatzen den bakoitzean bere burua berrantolatzeko gai dena. Jarraibideak eta kasete batzuk dituen kutxa bat da, eta, elkarrekin konbinatuta, entzunaldi bakoitzean lan berriak sortzeko aukera ematen dute.

One Woman Show – Ane Aramendia

Nire lanean, idazketak arlo plastikoak batzuetan ezin dituen irudiak ahalbidetzen ditu. "Ni" hori inguratzen nauen paisaiarentzat gidari huts bat besterik ez den lekuak arakatzen ditu. Azken urteotan, testuek irudiarekin bat egin dute zuzenketen bidez. Oharrak eta ezabaketak irudi gisa azaldu dira pixkanaka; hau da, testuaren paisaiaren parte gisa elkarreragiten hasi dira. Hala, eta beste elementu batzuen bidez (tipografia, maiuskulak eta/edo testuari adierazle berriak artikulatzeko metroak), idazketarekin marrazten eta haren esanahia osatzen hasi naiz.

Arder y no ser fuego – Elba Martínez

Urrian, azaroan eta abenduan idatzitako poema laburrez osatutako poema luze baten izenburua da. Nire aitari egindako omenaldiarekin amaitu dut (mi padre La alondra), eta berriki igarotako udaberri honetako poema solteak gehitu dizkiot. Azken batean, artista-liburu bat da. Hemen, poesia eta argazkilaritza formatu txiki eta sinple batean bizi dira elkarrekin, egiturari dagokionez apala. Lan heldua eta funtsezkoa arlo pertsonalean.

Halaber, 2025eko edizioko laguntzen erakusketa jendearentzat zabalik egongo dela irailaren 30ra arte Zitadelako Arma Aretoan. Bertan, Maider Garayo Urabayen, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Andrea Muniáin, Maite Redondo Gaztelu eta Jaime Remírez de Ganuza Garridoren ekoizpen modalitateko proposamenak ikusi ahal izango dira. Hurrengo hilabeteetan, argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak aurkeztuko dira; zehazki, Taxio Ardanazen irudi bakar bat, Oihane Mcguinness Armendarizen Shakaur eta Fermín Jiménez Landaren O todo brilla o nada brilla.

irudi galeria

andreas-ganuza
ane-aramendia
david-perez-villanueva
elba-martinez
ione-atenea
iosune-sarasate
mayte-velaz-sancha
xabier-erkizia
irati-gorostidi

fragmentua-lotura

Fragmentua & lotura

Francesca Poza, Tatiana Blanqué

Ormulu (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 04 de Junio 2026
Al 03 de Julio 2026

azkenean-hondartza

Azkenean hondartza!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 19 de Julio 2026

tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposición colectiva

Georges Pompidou galeria (Angelu, Lapurdi)

Desde el 13 de Junio 2026
Al 19 de Septiembre 2026

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).