artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Rosalind Nashashibiren 'Get Me A Stone' erakusketa jarri dute Artium Museoan

Erakusketan azken bost urteetan ekoiztutako margolan batzuk daude ikusgai, eta horrekin batera Occupation of The Inner Life (2026) filma. Artistak Gazako egungo egoerarekin duen inplikazio afektibo eta politikoa islatzen dute Get Me A Stone erakusketan bildutako lanek. Aita palestinarraren alaba, Nashashibik hainbat lan eskaini dizkio historian zehar era guztietako indarkeria jasan duen lurralde bati.

rosalind-nashashibiren-get-me-a-stone-erakusketa-jarri-dute-artium-museoan
Rosalind Nashashibi erakusketaren aurkezpenean. Arg/ Quintas Fotógrafos. Artium Museoaren adeitasunez

| 15 de Junio 2026

Get Me A Stone erakusketak Rosalind Nashashibiren (Londres, 1973) margolan batzuk aurkezten ditu, 2021 eta 2026 bitartean ekoitziak, eta Occupation of The Inner Life (2026) pelikula. Lan horiek Gazako Zerrendaren egungo egoerarekiko artistaren inplikazio afektiboa eta politikoa islatzen dute.

Nashashibik bere lanean darabiltzan bi bitarteko nagusiak —zinema eta pintura— elkarrekin oso loturik daudela agerikoa izan arren, aipatutako sailaren kasuan bada zerbait pinturak indar bereziarekin azaleratzen duena eta azken bi urte eta erdian ikusi ditugun irudien basakeria indargabetzen duena, indarkeria horren beharrezko aitorpenari bizkarra eman gabe.

Bada ekintza piktorikoan sortzen den espazio bat irudikapena gainditzen duena. Espazio horretan sinbolikoa adierazpen hutsa gainditzeko modu gisa agertzen da, baina baita afektuak —kokalekuak— aktibatzeko modu gisa ere. Nashashibiren ustez, pinturaren historiak konposizioari buruzko etengabeko hausnarketa eskaintzen du, obra jakin batzuk agertzen diren une historikoei dagokienez. Baina pintura, agian, distantzian irauten duenarekin harremanetan jartzeko modu bat ere bada, erbesteak ezartzen duen distantzia lantzeko modu bat.

Izenburuan aipatzen diren harriak erresistentzia-sinboloak dira. Margolan batzuetan eskuak ageri dira harriei eusten, menderatzaileari aurre egiteko lehenengo keinu gisa. Harriek, mineralek, bizitza egiten den arkitektura bat eraikitzen dute, baina okupazioaren zapalkuntzaren aurrean matxinatzeko espazio bat ere ematen dute.

Historiak eta oroimenak materialtasun batzuk ehuntzen dituzte Nashashibiren obran, jarraitutasunaren ideia bat berresten duten mamuzko uneak eraikitzen dituen egunerokotasuna, determinismoei aurre egiten dien denborazkotasunarena, etorkizun baten baieztapenari eusteko beharrezkoa dena. Oheek, arropak, UNRWAren siglek, ehundura lausoz egindako paisaia urrun eta etengabe bat osatzen dute.

Get Me A Stone erakusketan Occupation of The Inner Life (2026) pelikula ere agertzen da margolaritzaren jarduna —bai ekoizpen-prozesuan, bai ikusgai jartzean—, familia-egoerekin lotzen duena eta, azken batean, zeregin artistikoaren eta konpromiso politikoen azpian dauden afektuak aipatzen dituena.

Rosalind Nashashibik 2021ean bere filmografiako bi pieza erakutsi zituen Artium Museoan, Z Aretoa programaren esparruan, erakusketa prestatzeko egonaldian egindako A Wider Kind of Love margolanarekin batera. Lan hori 2023an sartu zen museoaren funtsetan. Duela gutxi erositako Nashashibiren Electrical Gaza (2015) filma ere bildumaren parte da. Bi lan horiek museoko A2 Aretoan daude ikusgai gaur egun, Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean talde-erakusketan.

Get Me A Stone erakusketa dela-eta, Artium Museoak #Hitzak sailaren 30. alea argitaratu du, Rosalind Nashashibiren lanaren inguruan. Komisarioen ekarpenez gain, argitalpenak Elena Narbutaitè (Vilna, Lituania, 1984) artistaren bi testu jasotzen ditu, bat oraingoa eta bestea lehen aldiz 2025eko azaroan Londresko Royal College of Art-en draught aldizkari digitalaren 1. zenbakian argitaratua.

Erakusketaren inaugurazioan, Rosalind Nashashibiren eta Mahmoud Alshaer editore, komisario eta poeta gazatarraren arteko elkarrizketa izango da gaur, 18:00etan, museoan, AMA Ikasketa Zentroaren bosgarren mintegiaren barruan. Programa honen parte ere bada gaur goizean gertatzen ari den Un límite a la fuerza lantegia, Amador Fernández-Savater (Madril, 1974) filosofoak gidatuta.

Bigen Zupiriak aurkezpenetik alde egin behar izan du

Hala Bedi hedabideak jakinarazi duenez Bingen Zupiri Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua aurkezpen ekitaldira joan zen. Horrek bertan zeudenen artean ezinegona eragin zuen (bereziki eta are gehiago artistaren familia eta lanaren ardatza ezagututa).

Arabako hedabideak bertan zegoen baten lekukotasuna ekarri du: "Ekitaldia hasteko artistaren bideo bat eman dute. Ondoren, (…)solasaldia hasi aurretik, publikoko emakume bat aurreratu eta bere ezinegona adierazi du egoera horretan". Ikusleak argiki erran zuen "ezin dela han egon Bingen Zupiria Segurtasun sailburua bertan ikusita; eta Flotillako kideen kontrako indarkeriaren arduradun nagusia han lasai eserita nolatan egon zitekeen galdetu zuen, guztion aurrean", Loiuko gertakariei erreferentzia eginez.

Aretotik alde egiteko egin zuen proposamenari kontra-proposamena bota zuen beste ikusle batek: "norbaitek alde egitekotan sailburuak egin behar duela alde, ez beste guztiok". Orduan altxatu eta alde egin zuen sailburuak.

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).