artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko Patronatua bildu da

Aurtengo datuak emateaz gain datorren urteko programazioa ere aurkeztu dute.

guggenheim-bilbao-museoaren-fundazioko-patronatua-bildu-da
Patronatuaren bileraren argazkia. Arg/ Guggenheim Bilbo Museoa

| 25 de Junio 2026

Bilera hasteko, Museoak aurtengo ekitaldian zehar izandako jarduera aztertu dute bertan bildutako ordezkariek: gaur arte 516.734 bisitari hartu ditu, urte-tarte honetarako aurreikusitakoa baino % 12 (55.451) gehiago, 2025ean data bererako metatutako kopurua baino % 3 (13.500 inguru) gutxiago.

Enpresa-munduak Museoarekiko duen engaiamenduari dagokionez, Kide Korporatiboen Programak aurreko ekitaldiaren amaieran izandako kide kopuru berbera mantendu du urteko lehen hilabeteotan, guztira 140. Artearen eta kulturaren inguruan ardaztutako Community kolektiboak ere hazten jarraitu du lehen hilabeteetan: besteak beste Lagunak, Jarraitzaileak eta ERDU programaren onuradunak biltzen dituen komunitate horrek 456.901 kide dauzka guztira, 2025 amaieran baino ia 30.000 gehiago. Ekitaldi honetan Museoaren Lagun moduan izena eman dutenen ia %11 Communityko Jarraitzaile izandakoak dira, erakundearekiko konpromisoa indartu duten kideak, alegia; hartara, prentsa-oharra idatzi duten momentuan 23.770 ziren Museoaren Lagunak. Era berean, Patronatuaren bileran Fundazioaren 2025 ekitaldiko kontuak onartu dituzte.

2027ko programazioa

Erakusketen egutegiari dagokionez, Museoa 2027rako lantzen ari den Programazio artistikoko zenbait proiektu aurkeztu dituzte.

Horien artean, aipatzekoa da 1990eko hamarkadako arte garaikidearen bilakaera ulertzeko funtsezkoa den Philippe Parreno artista frantsesari espainiar estatuan eskainitako lehen monografikoa. Martxoaren erdialdera inauguratuko den erakusketa horrek zubi-lanak egingo ditu Parrenoren obraren eta haren sustrai mediterranearren artean, eta bizi dugun ingurumen-krisiaren baitan haren lanak paisaiarekin eta ekosistemekin ezartzen dituen harremanak jorratuko ditu halaber.

Apiriletik aurrera Museoak atzerabegirako handia eskainiko dio Carmen Herrera artista kubatar-amerikarrari. Abstrakzioaren aitzindaria izan zen, baita figura garrantzitsua ere XX. mendearen bigarren erdiko artegintzan. Erakusketa honek 1937 eta 2021 urteen artean sortutako 200 bat lan biltzen ditu, tartean pinturak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak.

Urriaren hasieran zabalduko denKaihō 解放: Japoniar emakume artistak 1945 ondotik erakusketak gerraosteko eszena globalean emakume artista japoniarrek eta japoniar diasporakoek —Asian, Europan, AEBn nahiz Brasilen— bete zuten funtsezko papera sakonetik aztertuko du. Museoak panorama artistikoan marka iraunkor eta nabarmena utzi duten emakume artista aitzindariei eskainitako monografikoen artean sailka daiteke erakusketa hori.

in situ zikloaren barruan ere, beste bi erakusketa aurkeztuko dituzte aurten. Lehenengoa maiatzean inauguratuko dute eta Londonen bizi den Do-Ho Suh artista korearrari eskainiko zaio. Artistari espazioaren moldagarritasuna interesatzen zaio, bai forma fisikoetan, bai metaforikoetan, eta gorputzak espazio horrekin bizitzeko, erlazionatzeko eta elkarreragiteko duen modua aztertzen du. in situ sailaren 2027ko bigarren aurkezpena abenduan inauguratzea aurreikusten dute eta Itziar Barrio artistaren diziplina arteko jardunari lotzen zaio. Artistaren lana ibilbide luzeko proiektuen bidez hezurmamitzen da; ikerlanak bultzatutako proiektuak dira, kolaboratzaile ezberdinekin batera garatuak. Gure gizarteak, identitateak eta errealitateak taxutzen dituzten narratiba nagusiak berridatziz, Barrioren obrak etorkizun berriei ematen die bide.

Bestetik, 30. urteurrena duela eta, Guggenheim Bilbao Museoa bere Bildumaren aurkezpen berri bat prestatzen ari da, erakundearen ibilbidearen eta, ireki zenetik, arte garaikidearekin eta bertoko gizartearekin izan duen konpromisoaren ospakizun gisa. Aurkezpen hori 2027ko udazkenerako gauzatzea aurreikusten dute.

Azkenik, Patronatuari jakinarazi zaio Museoa datorren 2027–2030 Plan Estrategikoa taxutzeko hausnarketa-prozesuan lanean diharduela eta prozesu horretan Museoko langileak nahiz interes-taldeetako kideek parte hartzen dutela. Asmoa da Plan Estrategikoa urte amaieran aurkeztea.

Patronatuaren osaketa

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren batzarkideak: Imanol Pradales EAEko Lehendakaria; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua; Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua; Juan Mª Aburto, Bilboko Alkatea; Mariët Westermann, Solomon R. Guggenheim Foundationen Zuzendaria; Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; Fundazioaren gobernu-organo gorena osatzen duten enpresen eta erakundeen ordezkariak; Jon Azua, euskal instituzioen ordezkaria Solomon R. Guggenheim Foundationen Patronatuan; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Emeritua; eta Pilar Aresti,Museoaren Ohorezko Kideen Batzordearen Presidentea;


ekoiztu-2025-ii

Ekoiztu 2025.II

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Desde el 17 de Abril 2026
Al 26 de Junio 2026

urban-morphologies

Urban Morphologies

Jon Gorospe

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 27 de Marzo 2026
Al 28 de Junio 2026

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Abril 2026
Al 28 de Junio 2026

artea-eta-erlijioa

Artea eta erlijioa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 25 de Junio 2026

Aita santuak Espainiara eta Kataluniara egin berri duen bisitaldia dela-eta Arantza Santestebanek idatzitako Begirada altxa izenburuko artikuluan irakurri nuen erlijioaren zeregina ez dela ikusezina denaren gaineko informazioa ematea, pertzepzioa eraldatzea baizik.

lorategi-bertikalak

Lorategi bertikalak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 25 de Junio 2026

HIRUGARREN PAISAIA | Artista: Maria Azkarate. | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: 2027ko apirilaren 4ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoak-bihotz-berria-du

Bilboko Arte Ederren Museoak bihotz berria du

Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
| 23 de Junio 2026

Museoaren handitze planaren barruan egindako ataria aurkeztu dute: Arriaga ataria. Egungo bi eraikinak lotzen ditu, eta haren gainean egongo da hirugarrena. Etzi egingo dituzte ate irekiak.

zeharkako-estetikak-2026-egonaldia-abian-da-dagoeneko

Zeharkako Estetikak 2026 egonaldia abian da dagoeneko

| 22 de Junio 2026

Idensitat-en hilabetez lanean aritu ondoren, hautatutako proiektuak, AzkonaTolazaren 'Ibaiko irakurketa kluba' eta Raquel Meyers-en 'Munstroen garaia', Uharte Zentrora iritsi dira bertako testuingurutik ekainean zehar euren garapenarekin jarraitzeko.

marrazkia-san-telmo-museoko-erakusketa-berriaren-protagonista

Marrazkia, San Telmo Museoko erakusketa berriaren protagonista

| 19 de Junio 2026

San Telmo Museoak eta Fundación Mapfre-k Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoaren bildumetan erakusketa aurkezten dute, Leyre Bozal Chamorrok komisariatua. 160 artelan inguru biltzen ditu eta aurretik beste egoitza batzuetan aurkeztu zen La mano con lápiz erakusketaren egokitzapena da, San Telmo bildumako piezak gehituz. 2026ko ekainaren 20tik irailaren 27ra bisita daiteke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).