
Pedro Berrugueteren "Deikundea" berreskuratu du Arte Ederren Bilboko Museoak
| 21 de Mayo 2025
Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritze Programaren 2024ko kanpainako jarduera nagusietako bat Espainiar erresumako Errenazimentuko maisulan baten tratamendua izan da: Pedro Berrugueteren Deikundea (c. 1485-1490); garai horretako margolari garrantzitsuenetako bat da egilea, jatorriz Enkarterriko (Bizkaia) kapare-familia batekoa.












