artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artiumek Alejandro Garmendiaren 'El ingenio revolucionario' margolana eskuratu du

Julian Schnabelek eta Gill Gonnonek eman diote artelana museoari. Alegiazko espazio arkitektoniko bat irudikatzen duen pieza handi bat da. Artelanarekin, artistaren bilduma "modu koherentean" osatu du Artiumek.

artiumek-alejandro-garmendiaren-el-ingenio-revolucionario-margolana-eskuratu-du
Alejandro Garmendiaren 'El ingenio revolucionario' margolana eta eskultura, Artium museoan. RAUL BOGAJO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 18 de Abril 2024

Diziplina ugariren artean jauzika ibili zen Alejandro Garmendia artista (Donostia, 1960-2017), collagekin, marrazkiekin,argazkiekineta grabatuekin esperimentatzen eta asmatzen. Paisaiaren eta arkitekturaren egitura estetikora eta alderdi formaletara hurbildu zen, eta alegiazko espazio arkitektonikoak sortu zituen, batez ere 90eko hamarkadatik aurrera. El ingenio revolucionario margolana da praktika artistiko horren adibide argienetakoa. 1994tik 1998ra bitartean margotu zuen neurri handiko pieza dohaitzan jaso du Gasteizko Artium museoak, Julian Schnabel artistak eta Garmendiaren bikote izandako Gill Connonek emanda.

Artistak leku batetik bestera mugitu behar izan zuen. Frankismoaren azkeneko urteetan erbestean bizi izan zen familiarekin, eta, ostean, Bilbon, Donostian, Madrilen eta New Yorken. 2005ean Hendaian (Lapurdi) ezarri zuen bizilekua, baina, Beatriz Herraez Artium museoeko zuzendariaren hitzetan, bidaia horiek guztiek eragina izan zuten artistarengan: "Etengabe joan-etorrian egote horrek arrastoa utzi zuen haren obran".

Arkitekto izan nahi zuen Garmendiak, eta amets hori artelanetan islatu zuen. 80ko hamarkadaren amaieran, artistak vintage arkitekturako aldizkari batzuk lapurtu zituen festa batean, eta argitalpen horietan ikusitakoak eta ikasitakoak argazki emultsiozko koadroen inspirazio iturri bilakatu zituen. 90eko hamarkadan hasi zen esperimentatzen argazki emultsioarekin eta kamera ilunarekin, formatu handiko lanak ekoizteko. El ingenio revolucionario teknika horrekin eginda dago: berniza, erretxina eta argazki emultsioa mihisearen gainean uztartu zituen artistak. Giro berezia duen gela bat margotu zuen: baranda bat eta eskailera bat ageri dira, eta baita itsaslabar irregular baten gisara proiektatzen den sabai zati bat ere.

Garmendiak eskala eta planoa nahastu egin zituen grabitatea desagertu arte, eskala txikiko fotomuntaketan lan egin zuen zuri-beltzean, barruko irudien ebakinetatik abiatuta. Collage horietako batzuk obra handietara eraman zituen, hainbat teknikarekin esperimentatuz: pintura fotoerrealista, irudi digitala, eskultura... Esperimentazio tekniko horrekin "ezohiko munduen arteko korrelazioa" irudikatu nahi izan zuen, Cy Schnabel Donostiako Villa Magdalena galeriaren zuzendariak eta Julian Schnabelen semeak azaldu dutenez.

Hala egin zuen El ingenio revolucionario margolanean ere. "Leku ezezagun bat da, eta ez du mundu errealean ezeren antzik. Erresuma misteriotsua da, desagertua edo aspaldi ahaztua". Margolanaren gainazala hori kolorezko berniz batekin estalita dago, denbora betikotzen laguntzeko: "Izan zitekeenaren ezaugarri edo denbora igaro izanaren ebidentzia da".

Bilduma, osatuagoa

Izen bereko eskultura 2023an erosi zuen Artium museoak bere ondare funtserako. Bere eskuekin egindako artelan hartan inspiratuta egin zuen Garmendiak margolana: irudiaren lehen planoan ageri den objektuaren irudikapen bat da, mahai baten eta argiarmiarma baten arteko hibrido bat, Herraezek zehaztu duenez: "Objektu funtzional bat da, lapurtutako errealitate horietakoren batekoa".

Donostiako artistaren lau obra izango ditu aurrerantzean Artiumeko bildumak:El ingenio revolucionario eskuratu berria, Paris-Mayo (1991), Descubrimientos de Bertho Mao (1987) eta Inundacion (1989). Gainera, formatu txikiko bi fotomuntaketa erosi zituen iaz, biak 1995ekoak. Artelanarekin, Garmendiari buruzko bilduma "modu koherentean" osatu du Artiumek, museoko zuzendariaren hitzetan.

Connonek hunkituta eskertu dio museoari margolana hartzeko agertutako prestutasuna: "Alejandro pozik eta harro egongo litzateke bere obra hain leku garrantzitsuan ikusteagatik".


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).