artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Tremor substantiboaz, dardara aditzaz

Ariana Rac

2025eko Irailaren 11etik
2025eko Urriaren 30era

tremor-substantiboaz-dardara-aditzaz

Ariana RAC dardarara hurbiltzen da "testuinguru gisa, non ez duen beldurra esan nahi, aldaketa baizik. Berehalako gertaeren aurrean ustekabeko erreakzioaren sinonimoa". Erakusketa honetan aretoa tremor-aren hartzaile bilakatzen da, "material gogorrak eta bigunak" biltzen dituelarik, eta "inguratzen gaituena dardarka jartzera eta dena dardarka dagoela onartzera, eta, ondorioz, dardarka egitean norberaren eta besteen testuingurua osotasunean ulertzeko" gonbita luzatzen du.

Artistak eskulturak, hormako esku-hartzeak eta pieza mestizoak aurkezten ditu, non metalak garrantzi berezia hartzen duen. Bere lanak irregularra eta erritmikoa, bat-bateko eta hauskorra uztartzen ditu, dardara pizgarri gisa proposatuz, astindu eta aukerak zabaltzeko gai den mugimendu gisa. Haren hitzetan: "Gorputzak dar-dar egiten du, gizarteak dar-dar, magmak dar-dar, politikak dar-dar, itsasoak dar-dar, erraiek dar-dar, zeruak dar-dar, lurrak dar-dar, dena da tremor".

Materialetan zein testuinguru geografikoetan nomada den artista gisa, Ariana RACek bere praktika Turku (Finlandia), Atenas (Grezia), Menorca eta Brno (Txekiar Errepublika) bezalako erresidentzietan garatu du, baita tokiko espazioetan ere, hala nola Gaztearen Txokoan (Gasteiz). Bere proiektuak erakusketa kolektibo, jaialdi eta espazio independenteetatik igaro dira, besteak beste, Pobreza estructural Montehermoso Kultur Zentroan, banakako Gerizpearen hutsunea Debako Santa Maria elizaren klaustroan, edo aurten Tabakaleran (Donostia) egingo duen erresidentzian garatuko duen Siluetas de algo que creo es materia proiektuarekin lotutako Chillida Lekuko eskultura-aktibazioan.

"Hartzen dudan objektua gorputz gisa kontenplatzen dut. Bere hegemonia ulertuz eta kontraesanezko posizio horretatik onartuz. Gorputza/objektua begiratzen dut logika berrietatik zeharkatzeko beharrarekin, koherentziarik eza, masa, identitatea eta hibridazioa kontuan hartuta. Azken hiru urteetan, nagusiki instalazio-lanarekin identifikatu naiz, non baliabide anitz erabiltzen ditudan hierarkiarik gabe, esperimentazioa eta baliabideen aniztasuna metodologia gisa planteatuz. Prozesuaren hasiera gisa abandonatutako edo baztertutako objektuak berreskuratzen ditut, eta kristalarekin, metalarekin, igeltsuarekin, tintarekin, disolbatzailearekin edo biomaterialekin batera existiarazten ditut. Hauek guztiak berezko indibidualitatetik kolektibo bihurtzen dira. Elkarren artean nahasten dira, hibrido ez-binarioak eta tentsiozko saiakerak utziz".

tremor-substantiboaz-dardara-aditzaz

ZAS kultur aretoa | San Anton Plaza, 2 - Gasteiz (Araba)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.