artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bidea, ibilbide

Adolfo Lacunza

2023ko Urriaren 13tik
2023ko Abenduaren 10era

bidea-ibilbide
  • ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA.
  • Asteartetik larunbatera: 11:30 — 13:30 / 18:00 — 20:30. Igandeak: 11:30 — 13:30.

"Betidanik nahiago izan dut ibilbide hitza bide baino. Akaso Machado edo Serrat dira errudun, baina momento honetan ibilbide hitza hartuko dut nire jarduera profesionalari buruz hitzegiteko. Urrats, pauso, aztarna… egindako ibilbidea deskribatzeko erabili izan dira poesian beti, eta hemen erakusten ditudan argazkiak zer diren azaltzeko balio didate hitz horiek orain. Agian aztarna horiek irudi moduan antzemateko saio bat da hau, zinema eta kuriositatez betetako ibilbidean utzitako aztarna analogiko eta digitalak. Ez nekien argazki artxibo hauek nire barnean aztarna berbera utzi izan duten, edo nire bizitza profesionalan bildutako ehun mila irudiak bizipenak edo garrantzirik gabeko klik mekanikoak diren soilik… Eta erakusketa honek zalantza guztiak kendu dizkit.

Ziur nago orain artxibategian nire urratsak geratu direla, jarraitu dudan ibilbidea plasmatzen dela, historia apurrek ukituta.

Kulturaz mintzatzen ari gara orain, eta egin ditudan argazki gehienek aztarna intimo bat utzi badidate ere, batez ere "kultur jendearen erretratuekin" sentitu naiz eroso.

Elkarrekintza horien aztarnek markatu dute nire bizitza, nire ibilbidea.

Jakintza, ikasteko gogoak, sentikortasuna eta irudimena nik erretratatutako pertsona askotan aurkitzen dira, eta haiek niri emandako denbora motz horrek, segundu baten 1/125a gutxi gorabehera, haien barnean sartzeko baimena eman dit. Denbora motza, jakina, baina aztarna erraldoia."

— Adolfo Lacunza

bidea-ibilbide

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.