artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Formatu handiko klarionak

Rafael Ruiz Balerdi

2022ko Irailaren 22tik
2022ko Abenduaren 02ra

formatu-handiko-klarionak

Nire burua ezagutzeko egiten dut pintaketa lana, beldurraz jabetzeko eta, behar bada, beldurra gainditzeko. 1

CarrerasMugicak atsegin handiz aurkeztu nahi du galerian, irailaren 22tik aurrera, Tizas gran formato, Rafael Ruiz Balerdiren (Donostia, 1934-Altea, Alacant, 1992) hirugarren erakusketa.

Bertan, formatu handiko hamaika lan izango dira ikusgai. Okre koloreko zatar-paper gainean eginda daude pastel eta argizariekin, baina "klariona" izenez ezagutzen dira. Ruiz Balerdi teknika hori erabiltzen hasi zen Paisaje imaginario (1978) lanean, Txinara bidaia bat egin ondoren. 1980tik 1985era, "sormenezko irakite-garaian", teknika hori erabili zuen gehienbat, eta erakusketa ugari egin zituen Espainian, Frantzian eta Alemanian.

Balerdi jaunak ez zuen margotzen lehendik izatasuna zuen zerbait. Formak eta koloreak antolatzen zituen. Trantze-egoeran bailegoen mugitzen zen bere eskua eta kolorezko lineak eta mantxak egiten zituen. Lantzen zituenak ez ziren "majina erreferentzialak", baina, emaitza kontutan hartuz gero, deskripzio naturalista batek dituen elementuak topa zitezkeen, hau da, aparientzien elaborazio plastikoan ikusi ohi direnak alegia: distantziak, sakonguneak, dentsitateak, klaruguneak, islatzeko gaitasuna duten eremuak, zona opakoak. Psikograma informalista eta mundu sentsorialeko aparientzekiko zaletasunaren arteko topaguneak.

Aldi berean bi gauza lortzeko bide eman zioten pastelek eta argizariek: Kolorean dizdirakortasuna eta arintasun harrigarriz eskua higitzea. Aurkikuntzaren alde bat (ez hain garrantzi handikoa) zen papera, merkea, arina eta erabilgarria bazen ere. Balerdi jaunaren modus operandi deskribatzeko, Calvo Serraller jaunak erabili zuen imajina, esanguratsua izan zen: Sismografoaren antzera egiten zuela lan alegia. Honek, eskua etenik Gabe mugitzearen deskribapena eskaintzen digu, lan egiteko modu askea eta miloimetrikoa metikulosotasunduna edo trazu lodikoa, soportearen etenik gabeko higikortasuna, paper garbia mila aldiz ordezkatzea, berriro ekin ahal izatea behin eta berriro edo jarraitu ahal izatea. Izan ere, koadro honek aditzera ematen duen sentsaziorik bortitzenetarikoa, kontinuotasuna da.

[...] haren obraren garbitasunari eta bertan funtzio esanguratsu eta patetikorik ez izateari buruzko erreferentziek ez dute pentsarazi behar adimen aldetik lotutasunik gabe ari dela, ekintza fisiko soil bat edo automatismo adimengabe bat dela. Aitzitik, pasteletan oso nabarmena da, lehenbiziko itxura kaotikoaren azpitik, pintorearen ahalmen mentala, ordenatzeko zuen gaitasun zorrotza, espazioa menderatzen zuela [...]. 2

Rafael Ruiz Balerdiren lana hainbat bilduma eta museotan dago ikusgai, hala nola Bilboko Arte Ederren Museoan, San Telmo Museoan eta MNCARSen.

1 Diario Vasco, 1982ko otsailaren 12a

2 Javier Viar: Balerdi. La experiencia infinita, Rekalde erakusketa-aretoa (Bilbo) eta Koldo Mitxelena (Donostia-San Sebastián) (ed.)

formatu-handiko-klarionak

CarrerasMugica | Heros Kalea, 2 - Bilbo (Bizkaia)


balerdiren-lagunen-etsipena
Argazkia: Ander Sagastiberri

Balerdiren lagunen etsipena

Urr. 05 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Rafael Ruiz Balerdi artistak 1980. eta 1985. urteen artean sortutako paper gaineko 11 margolan jarri ditu ikusgai Bilboko Carreras Mugica galeriak. Obrak salgai ere badaude

irudi galeria


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.