artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Gerra zantzuak

Jesus Mari Arruabarrena

2024ko Martxoaren 21etik
2024ko Maiatzaren 05era

gerra-zantzuak

Gerediaga Elkarteak antolatutako erakusketa honen helburua izan da 1936ko gerrak Durangaldean utzi dituen arrastoen bilduma egitea. Triskantza hura gertatu zenetik urte asko igaro diren arren eta irabazleek hura begien aurretik nahiz memoriatik ezabatzen saiatu ziren arren, gaur egun uste baino lorratz gehiago ikus ditzakegu gure inguruan.

Laburbilduz, bisitariak honako irudi hauek ikusiko ditu: gerrari zuzen loturikoak (azpiegiturak, armak eta paisaiak), bonbardaketek utzitako aztarnak (metraila eta bonba-zuloak), hildakoen presentzia (oroigarriak eta gorpuzkiak) eta oroimen-ekitaldiak.

Erakusketa hau aitzakia paregabea da iraganeko atal ilun hura gogoratzeko eta gai latz hari, beti bezala historiaren disziplinatik begiratu beharrean, behaketa zuzena egiteko.

— Jesus Mari Arruabarrena


gerra-zantzuak

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.