artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Arketipoak

Jenni Alvarado

2024ko Agorrilaren 31etik
2024ko Urriaren 17ra

arketipoak

Jenni Alvarado objektu eskultorikotik abiatzen da, eta geroago hortik pinturak sortzen ditu.Pieza eskultorikoek, askotan, egunero erabiltzen diren elementu erabilgarrien formekin osatzen ditu, esperimentatuz ideiak sustatuz, haien funtzio praktikoa desagertu eta objektu artistiko bihurtzeraino. Maskara, txapela edo erretratu sail bateko soineko gisa funtzionatzen dute. Eskulturek eta pertsonaiek ezaugarri folkloriko zerbait dute. Horregatik, arketipoak direla pentsatzea gustatzen zaio, eta, beraz, kultura ezberdinetako pertsonaien arteko lotura irudikatzen dutela, besteak beste, gurearen artekoa.

Jenni Alvarado

Jenni Alvarado (Durango, 1981), gaur egun Araban bizi dena, Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta orduz geroztik pinturaren eta ikus-entzunezko ingurunearen inguruan garatu ditu bere proiektuak, bi hizkuntzen arteko elkarrizketa sortuz. Prozedura plastikoarekin eta bisualarekin duen esperientzian, ideien lotura bat dago artearen eta onirikoaren artean. Haren sorkuntza prozesuak inguratzen gaituzten objektuekiko harremanari buruzko bilaketa bisual eta piktoriko bati erantzuten dio. Bilaketa horrek objektuari, espazioari eta denborari buruzko hainbat gai planteatzen ditu; izan ere, bere praktika artistikoan espazioa objektuaren beraren parte izan daiteke, eta denbora, berriz, sormen-prozesuaren pertzepziorako kualitate bihurtzen da, eta aldi berean objektu artistikoarekin kohesionatzen da. Adierazpen plastikoko eta bisualeko hainbat elementuren arteko atzeraelikaduratik abiatzen da. Horrela, objektu eskultorikoaren eraikuntzaren eta ikus-entzunezko ingurunean objektu hori erabiltzearen arteko lotura sortzen da, material, kolore eta formei berez dagokien sinbologia emanez; eta fotograma horietako batzuen irudikapen piktorikoa, irudia natura hil bihurtuz eta eduki sinbolikoa bere baitatik askatuz, materia huts bihurtzeko.

arketipoak

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)

Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.


berezkotik-jalgitzen-den-beste-hori
Jenni Alavardo Uztaritzeko Ttok arte galerian. Arg/ tTok

Berezkotik jalgitzen den beste hori

Ira. 13 | Leire Casamajou Elkegarai [BERRIA.eus]

Jenni Alvaradoren ‘Arketipoak' erakusketa Uztaritzera iritsi da, Ttok arte gunera. Urrira arte egonen dira han azken lau urteetan sortu dituen zenbait eskultura eta pintura.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.