artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Berezkotik jalgitzen den beste hori

Jenni Alvaradoren ‘Arketipoak' erakusketa Uztaritzera iritsi da, Ttok arte gunera. Urrira arte egonen dira han azken lau urteetan sortu dituen zenbait eskultura eta pintura.

berezkotik-jalgitzen-den-beste-hori
Jenni Alavardo Uztaritzeko Ttok arte galerian. Arg/ tTok

Leire Casamajou Elkegarai [BERRIA.eus]
| 2024ko Irailaren 13a

Arketipoa: primitiboa edo ideala, eredu gisa balio duen jatorrizkoa. "Zerbaiten moldea egin, eta errepikatzen den gauza hori ez dakit zenbat bider egiten dudan; gero, horrekin lanean hasten naiz. Beste material batzuk nahasten dizkiot eta, sortzen dira, adibidez, maskara antzeko batzuk". Maskara antzeko batzuk, aurpegiak irudikatzen dituzten pinturak, kolore alaiak, ezinegona eragiten duen giroa... Horiek denak ikus daitezke Jenni Alvaradoren Arketipoak erakusketan; agorrilaren 31zgeroz dago Uztaritzeko (Lapurdi) Ttok arte gunean ikusgai, eta urriaren 17 arte egonen da bertan.

Prozesu berezi bati jarraiki dio erakusketa osatzen duten obren sortzeko tenorean, eta bi motatako sorkuntzak agertu ditu: eskulturak eta pinturak. Bainaelkarri loturik ulertu behar dira biak, hein batean bederen. Hasieran, eskultura da pinturarako abiapuntua, baina, pauso hori emanda, eskultura ere autonomo bilakatzen da, eta banakako gisa ulerdaiteke. "Materialak aberastuz doazpixkanaka-pixkanaka, eta geroz eta landuagoak dira; beraz, orain, eskulturek ez dituzte gehiago pinturak behar", azaldu du artistak. Eta, funtsean, pinturak behin bukaturik, nahiz eskulturatik abiatu zituen, independenteki ere uler daitezke.

Dena den, lan prozesu horretatik pinturan gehien atera zaiona aurpegiak dira: "Ez dira ezer zehazki, ez naiz ari pertsonaia baten bila, baina agertzen dira eskultura batekin abiatzen naizelako, eta horietarik erretratuak ateratzen direlako". Berriz ere, eskulturatik pinturarako prozesu horren aipamena egiten du, prozesu horretatik zaizkiolako, hain zuzen, erretratu horiek eskuetara heltzen, eta margolanera iristen.

Arketipoen bertsioak

Zerbait arketipo deitzeko, nonbait, bertsioak behar ditu, bestenaz ez baitu definizio hori merezi. Berezkoa eta berezko horretatik abiatutakoak desberdindu beharrekoak dira, batek besteari egin dion ekarpena ulertzeko; hain zuzen, Alvaradoren lana ulertzeko,kontuan izan behar dira arketipoaren eta bertsioaren arteko lotura eta desberdintasun horiek. Kontzeptu horren ulertzeko, adibide ona dira, besteak beste, duela bost bat urte egiten zituen eskultura handiak —honako erakusketako obrak azken bost urteetan egin lanaren emaitza dira—: "Pinturarekin, eskulturetatik bat zatitzen nuen". Horrela, eskultura handi batetik, arketipotik, hainbat pintura sortu zituen: deklinazioak; horrek modua eman zion berezko eskulturaren atal anitz pinturan zehazkiago agertzeko.

Eta, deklinazio horiek sortzeko inspirazioa heldu zitzaiola, erretratuak atera zitzaizkion, potretak. "Azkenean, beti ateratzen zaizkit pertsonaiak. Aurpegiak pixka bat ezkutatzen dizkiedanez, bi bide irekitzen dira: aurpegia estaltzean, ezaugarri inkietante bat jartzen da, eta, bestalde, estaltzeak aurpegiari beste espresio forma batzuk ere azaleratzen dizkio". Erran du bi ezaugarri horiek direla, izatekotan, erakusketako obra guztiak lotzen dituen hari gorria. Horrez gain, aipatu du zenbait sorkuntzak kutsu folklorikoa ere badutela, eskulturak sortzeko erabiltzen dituen materialengatik: lazoak, kordelak, oihalak...

Ororen buru, batez ere entseatu da saihesten figuratiboegi atera zitekeena: "Beste gauza baten sortzeko, eta ez bakarrik berez ikusten dena agertzeko, nahi nituen gauza batzuk ezkutatu, ingurunean desagerrarazi, eta uste dut erakusketa honetan ikus daitekeela nola egin dudan lan hori".

arketipoak

Arketipoak

Jenni Alvarado

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

2024ko Agorrilaren 31etik
2024ko Urriaren 17ra


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.