artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak

Nestor Basterretxea

2024ko Urriaren 04tik
2025eko Urtarrilaren 26ra

nestor-basterretxea-eta-san-telmo-museoa-bilduma-baten-loturak

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena (1924-2014) betetzen den urtean, San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskaintzen du, nere inguruko ezagutza aberastuko duen begirada beri bat eskainiz.

Ibilbidea osatzen duten piezak

1- Argizaiola, 1973

Bere arbasoen historiarekiko zeukan interesak hileta-errituek eta euskal tradizioek gordetzen dituzten misterioak argitzera eraman zuen Nestor Basterretxea, herri-objektu liturgikoen birsorkuntzaren bidez, argizaioletan oinarrituz adibidez. Pieza honetan, egilearen interes abangoardista ikus dezakegu, jatorrizko funtzionaltasuna eta erlijio-erabilera ahaztuz, eta izaera guztiz eskultoriko eta estetikoa duen zentzu bolumetrikoko obra bat sortuz.

Kokapena: Espiritualtasun zeinuak.

2- Laugarren hilarria, 1975

70eko hamarkadako Disko Formako Hilarrien Serieko pieza honek agerian uzten du Basterretxearen nahia, hau da, hala gaian nahiz bere espiritualtasunean, nola bere garaiko lengoaietan birsortzen dituen formetan, bere erritu eta hileta-ohituratzat hartzen dituen zeinu moderno eta abstraktuekin berrinterpretatzeko nahia.

Kokapena erakusketan: Espiritualtasun zeinuak.

3- Amalur, 1968 (min. 51.08 – 1.03.00)

Historiaurretik hirurogeiko hamarkadara bitarteko Euskal Herriko historiari buruz Nestor Basterretxeak Fernando Larruquertekin batera egindako dokumental izaerako lehen film luzeko fotogramak. Euskal Herriaren emoziozko erretratu bat eskaintzen du irudi eta soinuen bidez. Euskal Herriko paisaiak, sinesmenak, ohiturak eta bizimoduak azaltzen ditu, jasandako errepresioaren aurrean kultura propio baten baieztapenezko interes erreibindikatzaile batekin.

Kokapena: Aztarnak oroimenean.

4- Akelarre, 1972

Euskal Serie Kosmogonikoaren lehen eskultura. Serie horren bidez euskal Haritz-zurez egina, sorgin-bilera bat adierazten du indar dinamiko handia duten forma organikodun adierazkorrekin. Gaia mitologian oinarrituta imajinatutako bizipenekin lotzen da, baina baita sorginkeriaz akusatutako emakumeen aurkako epaiketekin eta Inkisizioaren errealitatearekin ere.

Kokapena: Aztarnak oroimenean.

5- Hiri zuria, 1957. Hiri-paisaia, 1957

1957ko bi lan hauek etapa espresionista eta figuratiboago baten ondoren artistak izan zuen izaera ikertzailea eta bultzada analitiko eta modernoa erakusten dute. Material berrien inkorporazio abangoardistarekin, Basterretxeak paisaia utopiko eta abstraktu berriak sortu zituen, hirietako mundu aldakorra irudikatuz. Horri esker aurrera egin zuen espazioaren problematikan eta azalera piktorikoan sortutako tentsioetan, ondoren eskulturara igaro ahal izateko.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Jendartean bizi.

6- Mural baterako proiektua Forondako aireportuan, Vitoria-Gasteiz,1980

Forondako aireporturako eskultura publiko baten maketa. Bertan ikus daiteke, garapenaren eta modernitatearen kontrapuntu gisa, egileak artistak lanabesak esanahiz betetako elementuak izango balira bezala zizelkatzen eta kokatzen ditu, iraun behar duen jakintza bat biltzen dutenak, gerta daitekeen galera posible baten aurrean goraipatzeko ahaleginean.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Jendartean bizi.

7- Eguzki Lore Laugarrena, 1974

Haritz-zurez egindako taillaren bitartez egindako euskal tradizio eta kondairen interpretazio berri bat. Forma biribila berreskuratzen du, forma horrek daukan zentzu babesleagatik, eta azalerari tratamendu testurala ematen dio, balio plastiko handia duten erliebeekin. Horiek, gainera, euskal tradizioko objektu funtzional diren kutxen zurezko dekorazioak gogora ekartzen dizkigute.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Tradizioak bizirik dirau (sarreran).

8- Heriotza zerutik etorri jakun, 2011

Gerra Zibilean hiribilduak jasan zuen bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko asmoz Basterretxeak Otxandioko Andikona plazan 2011n instalatu zuen eskultura publikoaren maketa. Hala erabilitako materialak nola forma geometriko abstraktuek eta zerurantz zuzendutako lerro diagonalek zera nabarmentzen dute espresiboki, gatazka belikoan gizarte zibilak jasandako indarkeria eta sentitutako sumindura suntsipenaren aurrean.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Jendartean bizi.

9- Biok errotulua, 1966-1968

Biok altzari-enpresarentzat diseinatutako logotipoa daukan publizitate-errotulua. Artistak beste bi bazkiderekin sortu zuen Gipuzkoan enpresa hori eta hirurogeiko hamarkadatik aurrera altzarien diseinuan aritu zen bertan nagusiki. Xumetasunean eta forma modernoetan oinarritutako altzariak sortzeko interesa bat zetorren funtzionalismoa diseinuaren mundura eramateko nahiarekin eta euskal etxeetan hedatzeko gogoarekin.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Industrializazioa, aldaketaren eragile.

10- Operación H, 1963

Film labur esperimentala, Basterretxearen eremu zinematografikorako lehen saiakera izan zena, bere enpresak sustatzeko Huarte familiak eskatuta. Pieza industrialen plano eta perspektiba desberdinak erabiltzeko modu abangoardista eta Luis de Pabloren musikaren ezohiko erritmoa uztartzen ditu artistak, 60ko hamarkadako industrializazioaren interpretazio moderno bat emanez.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Industrializazioa, aldaketaren eragile.

11- Kartelak: Ondarrabian, 1972; Intxixu, 1972; Alderdi eguna, 1975; Bai Euskarari, 1978; Gernikako Estatutoa Bai, 1979; Cincuentenario Fiestas Euskaras, Fuenterrabia, 1975

Hainbat kanpaina eta erakusketetarako Basterretxeak diseinatutako kartel hautaketa. Argi erakusten dute Trantsizioan bizi izan ziren arazo sozio-kultural eta politikoekin artistak izan zuen inplikazioa eta konpromisoa. Tratamendu desberdinekin, baina beti bere lengoaia kreatiboa biltzen eta laburtzen duen indar bisual handi batekin, kasu batzuetan oso hedapen nabarmena lortu zuten, garai bateko sinbolo bihurtzera iritsi arte.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Jendartean bizi.

12- Izaro proiektuaren faksimilea, 1982. Izaroren maketa, 1982-83

Eusko Legebiltzarrean kokatzeko deitu zen sinbolo-lehiaketarako Basterretxeak landutako diseinuaren proiektua eta maketa. Haritz-zurezko forma abstraktu geometriko eta irmoak dira, Gernikako arbola gogorarazten dutenak eta, 1983an Gasteizko egoitzan jarri zirenetik, ikur bihurtu direnak, laurogeiko hamarkadako hasieran sortutako euskal kulturaren eta politikaren pixkanakako instituzionalizazioaren erakusgarri.

Kokapena: Modernitatearen hasiera. Jendartean bizi.

nestor-basterretxea-eta-san-telmo-museoa-bilduma-baten-loturak

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


nestor-basterretxea-eta-san-telmo-museoa-bilduma-baten-loturak-izeneko-erakusketa-aurkeztu-dute
Erakusketaren aurkezpena. Arg/ Iker Azurmendi. STM

"Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak" izeneko erakusketa aurkeztu dute

| Urr. 07

Nestor Basterretxearen jaiotzaren ehungarren urtemuga (1924-2014) betetzen den honetan, San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskaintzen du.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.