artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Mila

Elena Arrese

2025eko Irailaren 04tik
2025eko Azaroaren 04ra

mila

Diziplina anitzeko euskal artista da, Geografian eta Historian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Askotariko ekoizpen artistiko esperimentalean aritu izan da bizitza osoa.

Marrazkiak, pinturak, ilustrazioak eta eskultura birziklatuak egiten ditu. Sormenprozesu

biziaren bitartez eta materiaz, bolumenez eta kolorez betetako pintura ia eskultorikoa baliatuta, bere emozioak eta sentimenduak adierazten ditu, eta elkarrizketa bilatu. Zenbait proiektutan kolaboratu du Euskal Herriko artearen artista adierazgarrienekin, eta hainbat liburutan parte hartu du askotariko azterlanekin. Bere obra proba-, entsegu- eta esperientzia-lan irmoarekin lotzen da, eta teknika mistoak baliatzen ditu adierazi nahi duena ondoen adierazteko.

Arlo profesionalean, 1998tik 2015era, bi marka hauek sortu zituen: "Mitxoleta", haurrentzako artisau-album eta-koadernoena, eta "Art-Panel" dekoratzeko mural artistiko handiena. Bada, bi marka horien zuzendari artistiko, sortzaile eta diseinatzailea izan zen, eta, horien originaltasunagatik eta kalitateagatik, sariak jaso zituen.

Foto-Ventas saria (Bartzelona, 2003).

Urteko Produktu Berritzailearen Saria (Varsovia, 2009).

Paraleloan, 1985az geroztik eta, batez ere, azken urteetan, hainbat erakusketa egin ditu, bai banakakoak bai kolektiboak. Bere muralak eta pinturak hainbat herrialdetan ikus daitezke; Korean, AEBn, Mexikon, Grezian, Turkian eta Frantzian, besteak beste.

Bere sormen-lan eta -ekoizpenaren ardatza bere barnerako espedizio berezia da: etengabe berrikusten ditu bere emozioak eta sentimenduak eta askotariko gaien bitartez erakusten ditu; horretarako, natura, giza irudia, bere ingurua eta bere oroitzapen eta ametsak baliatzen ditu.

"Nire kartoi eta oihalen bidez, bidean agertzen zaizkidan eta hausnartzeko bide ematen didaten isla iheskorren kontakizun bisualak erakusten ditut: keinu edo xehetasun soil eta iragankorren edertasunak hunkitu egiten nau eta horiek goratzera animatzen nau.

Nire eguneroko zeregin etiko eta estetikoak dira.

Bizitzaren iragankortasunean sakontzen dut eta gure existentzia definitzen duten inperfekzioak goraipatzen ditut. Orbainak esploratzen ditut; gure izatearen ikuspegi sakon eta argia osatu ahal izateko behar dugun argia leiho horietatik sartzen da, bada. Horietan, gure historiaren eta gizatasunaren edertasuna aurkitzen dugu. —

— Elena Arrese

Mila (pdf)
mila

Okendo Kultur Etxea | Nafarroa Hiribidea, 7 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30 | Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00 (larunbatetan eta zubietan areto zaharra itxita egongo da) | Igandeak eta jaiegunak: itxita


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.