artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Leopoldoren porrotak

Artearen apasionatu moduan aurkeztu behar dugu hil berri den eta 2020an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea saria jaso zuen Leopoldo Zugaza. 1960ko hamarkadako arte berrikuntzak bete-betean ezagutu zituen, eta bere kezketako bat gertatzen ari ziren aldaketak gizarteratzea izan zen.

leopoldoren-porrotak
Leopoldo Zugaza, artxiboko argazki batean. Imanol Otegi

16 Novembre 2022 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Aurreko egun horietako batean, "zein da zure pasioa?" galderari erantzuteko eskatu zuten irratian. Erantzun batzuek jendearen zaletasuna eta gustuekin harremana zutela pentsatu nuen, benetako pasioekin baino gehiago. Nola azaldu zer den norbaitentzat pasioa? Leopoldo Zugazaren heriotzaren berri jakin nuenean etorri zen erantzuna. Liburuak ziren Leopoldoren pasioa. Ez zen gustu kontu bat, ez zen denbora-pasa bat, hori guztia eta gehiago zen Zugazak sentitzen zuena liburuen aurrean: gogoa, grina, pasioa.

Aurretik ezagutzen banuen ere, batez ere Zarautzen antolatutako hainbat ekitaldi bereziri esker, elkarrizketa luze bat egiteko aukera izan nuen orain dela urte gutxi. Gizon apasionatua zen Leopoldo, kulturaren alor guztien aurrean gogoz eta indarrez hitz egiten zuen 80 urte pasa izan arren. Zahartzaroak ez zion apaldu hitz egiteko, iritzia emateko edo alde batetik bestera mugitzeko gogo bizia. Aktibitate handiko gizona zen, nahiz eta adinean aurrera egin.

Kultur eragile moduan ezaguna zen Durangon Gederiaga elkartearen fundatzaile izateagatik eta liburu azoka famatua antolatzeagatik. Baina alderdi ezezagun gehiago zituen: liburu argitaratzaile, kultur zuzendari garai bateko Bizkaiko Aurrezki kutxan, Bilboko Arte Ederren Museoaren berrikuntzaren, Arteder arte azokaren eta Durangoko Arte eta Historia museoaren bultzatzaile, Zarauzko Photomuseumeko fundatzaile Ramon Serrasekin batera, Zarauzko poesia etxearen eta poesia esperimentalaren jaialdien antolatzaile, Manuel Larramendi institutu bibliografikoko fundatzaile, etab.

Leopoldorekin hitz eginez gero, kultura alorreko alderdi guztiak interesatzen zitzaizkiola zirudien. Lehen aipatu dudan moduan, liburuari buruz pasioz hitz egiten zuen, eta, 1975. urtetik 1980ra argitaratzaile moduan egin zuen epealdiaz galdetuta, bi kontu azpimarratzen zituen: bat, porrota (bere iritziz, argitaratzaile on baten ezaugarria), eta bi, nahi zuena argitaratzeko askatasuna.

Baina gure atal honetan interesatzen zaiguna artea denez, artearen apasionatu moduan aurkeztu behar dugu hil berri den eta 2020an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea saria jaso zuen Leopoldo Zugaza. 1960ko hamarkadako arte berrikuntzak bete-betean ezagutu zituen, eta bere kezketako bat gertatzen ari ziren aldaketak gizarteratzea izan zen. Horretarako, eta Gerediaga elkartearen babesean, erakusketak antolatzen hasi zen 1965. urtetik aurrera. Gero, Durangoko Ezkurdi plaza berritu ondoren, erakusketa aretoa zabaldu zen 1970ean Zugazaren zuzendaritzapean. Garai hartako artista berritzaileenak erakutsi zituen han: Marta Cardenas, Carlos Sanz, Vicente Ameztoi, Nestor Basterretxea, Agustin Ibarrola, Rafael Ruiz Balerdi, Vicente Larrea, Ortiz de Elgea, Genoveva Gastaminza, Juan Luis Goenaga, Jose Luis Zumeta, Ramos Uranga, Eduardo Txillida, Andres Nagel, Remigio Mendiburu, Ricardo Ugarte, Jose Ramon Morquillas...

Hala ere, nire oroitzapenik indartsuenak Zarauzko Interolerti jaialdiari lotuta daude. Zarauzko Olerti Etxea Leopoldok pasioz bultzatutako beste proiektu harrigarria izan zen; bertatik antolatu zuen poesia esperimentaleko lehen jaialdia 1999an. Han entzun nituen lehen aldiz Bernardo Atxagaren hitz hiptonikoak edo han ikusi nuen poesia esperimentalari buruzko nire lehen erakusketa. Jarraipena izan bazuen ere 2003. urtean, ez zen gehiago ospatu nazioarteko erreferentzia izan zitekeen ekimena. Baliteke hau ere Leopoldoren beste porrot bat izatea, eta, hala ere, nik Leopoldoren porrotak arrakastatsu moduan saldutako beste proiektu asko baino gehiago estimatzen ditut.


hiria-kalea-etxea

Hiria. Kalea. Etxea.

Denise Scott Brown

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Février 2026
Au 31 Mai 2026

zirrikituak-uretan

Zirrikituak uretan

Aitor Renteria

Desio Artspace (Bilbo, Bizkaia)

Du 16 Janvier 2026 | 19:00
Au 27 Février 2026

ame-de-cruche

Âme de cruche

Alberto Peral

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 12 Décembre 2025
Au 14 Février 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 Fév. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 Janv. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 Janv. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 Janv. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).