artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Xabier salaberriak oteizaren 'aita donostiaren omenez' berrinterpretatu du tabakalerako esku-hartze batean

Frisoa esku-hartze artistikoaren abiapuntua Jorge Oteiza eskultoreak Donostiako Banco Guipuzcoanorentzat egindako harrizko friso bat da. Erakusketa Tabakalerak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak antolatu dute eta Sabadell Bankuaren eta Artingenium arte garaikideko agentziaren lankidetzari esker ekoitzi da.

xabier-salaberriak-oteizaren-aita-donostiaren-omenez-berrinterpretatu-du-tabakalerako-esku-hartze-batean

Tabakalerak komunikatua
| 18 Novembre 2022

Tabakalerak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Sabadell Bankuarekin eta Artingeniumekin elkarlanean, Frisoa aurkeztu dute, Xabier Salaberria artistak (Donostia, 1969) sortutako esku-hartze artistikoa. Erakusketa gaurtik eta urtarrilaren 8ra bitartean egongo da ikusgai Tabakalerako bigarren solairuan (Medialaben kanpoaldean), eta Homenaje al padre Donosti, Suite con el paisaje de Agiña (1959) hartzen du abiapuntutzat. Jorge Oteiza eskultoreak (1908-2003) Donostiako Banco Guipuzcoanorentzat (egungo Banco Sabadell Guipuzcoano) egindako harrizko frisoa da. Sortu baino urte batzuk lehenago, Luis Vallet arkitektoak eta Jorge Oteizak enkargu bat jaso zuten Jose Gonzalo Zulaika eta Arregi Aita Donostiari omenaldia egiteko, eta kapera bat eta hilarri bana sortu zituzten Agiña mendian (Nafarroa). Testuinguru horretan sortu zen gaur egun erakunde finantzario horretan dagoen frisoa (Askatasunaren Hiribidea, 21, Donostia), Agiñako monumentu-multzoaren ezaugarrietako batzuk biltzen dituena. Dirudienez, suite izena ez da kasualitatea, musika ekartzen baitu gogora, eta, horrela, frisoak pentagrama bat bezala funtzionatzen du, eta hortik igarotzen da melodia, aldez alde.

Salaberriak proiektu honekin Oteizaren lan pedagogikoetan jarri nahi izan du azpimarra, baita eskultorearen alderdi ludikoenean ere, bere ibilbide artistikoan nahiko ezezagunak diren alderdiak.

Frisoa instalazioa da Tabakalerako ping-pong mahaia egon ohi den guneko protagonista. Artista donostiarrak jatorrizko frisoaren berrirakurketa egin du haren proportzio berdinak mantenduz. Aukeratu duen hondo berdeak eta honi gainjartzen zaizkion objektuen konposaketak, Ben Nicholsonen billar-jokoak ekartzen dizkigute gogora. Nicholsoni erreferentzia Oteizaren frisoko erliebe abstraktuetan aurki daiteke batez ere, izan ere, artista ingelesaren obrak eragin nabarmena izan zuen Oteizaren lanean. Bestalde, Oteizak pedagogiari eskaini zion arreta Salaberriak lan-tresnekiko agertzen duen interesean islatuta aurki dezakegu, baita espazioaren ulermen eta jolasarekiko atxikimenduan ere. Artelan honekin batera ezohiko ping-pong mahaia sortu du artistak. Tabakalerako espazio horretan dagoen mahaiaren erreplika izan daitekeen eskulturak Oteizaren -eta Nicholsonen- alderdi ludikoena iradokitzen digu. Azkenik, altzairuz eta egurrez egindako hirugarren eskultura batek osatzen du instalazioa.

2023ko apirilaren 14tik 2023ko irailaren 10era Oteiza Museoak erakusketa honen aldaera zabalagoa hartuko du.

Xabier Salaberria

Xabier Salaberria Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. Artistaren prestakuntza Arteleku arte-zentroari lotuta egon da. Bertan parte hartu zuen Txomin Badiolak eta ÀƒÂngel Badosek emandako tailerretan 1998an, baita, urte berean, Peio Irazuk emandako beste batean ere. Topaketarako eta eztabaidarako espazio hori langune eta erreferentzia gisa erabili ditu denboran zehar. Hainbat egonaldi-programatan parte hartu du, eta horren ondorioz, denboraldi luzeak igaro ditu atzerrian; faktore horrek ikusgarritasun handia eman dio bere lanari. Halaber, besteak beste Peio Agirre, Chus Martínez, Lars Bang Larsen eta Catalina Lozanoren komisariotzapeko erakusketak aurkeztu ditu. Honako hauek izan dira artistaren azkenaldiko erakusketa nabarmenenak: Una exposición sin Arquitectura, Gasteizko Artium Museoa (2021); r de radio, CarrerasMugica, Bilbo (2020); Ganar Perdiendo, Centro, Madril (2019); Restos materiales, obstáculos y herramientas, Sao Paulo Biurtekoaren 32. edizioa (2016); Can-ni-faire, CarrerasMugica (2016); Proceso y Método (A.T.M.O.T.W.) Xabier Salaberria, Bilboko Guggenheim Museoa (2013); The Society Without Qualities, Tensta Konsthall. Stockholm (2013) eta Inkontziente-Kontziente (Scenario1 about Europe). GFZK, Leipzig (2011).

Xabier Salaberriak objektuak eta materialak erabiltzen ditu, baina horien irakurketa predeterminatua baztertu eta testuinguruarekiko beste konfigurazio batean zentzu berria aurkitzeko ikuspuntu batetik. Obra ez da eskultura bat edo irudi bat, baizik eta horiek normalean ikusten ez dugun espazio batean, edukitzaile soiltzat jotzen dugun horretan, lekua hartzen duten modua. Askotan, Salaberria desnaturalizazioaz aritzen da; hau da, gauzak berriro begiratzeko borondateaz, eraikuntza kultural eta ideologikoak direla ulertzeko, eta horien unibertsaltasuna zalantzan jartzeko. Espazioari eusten dioten eta hura antolatzen duten mekanismoak etengabe eta sotilki agerian jartzean datza, mekanismo horiek ikasitako eta sortutako ideiara murriztutako munduaren irudiaren eraikuntzaren parte baitira, zeina errealitate gisa ere naturalizatzen dugun.

Frisoetara bisita

Frisoa erakusketaren baitan, datorren abenduaren 3an (12:00) Jorge Oteizaren eta Xabier Salaberriaren frisoak bisitatzeko aukera izango da artista donostiarraren eskutik. Bisitaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea Tabakaleraren webgunean.

Bestalde, Oteiza Museoan erakusketa inauguratu ondoren, bigarren bisita bat egingo da 2023ko maiatzaren 20an Agiñako (Nafarroa) Aita Donostiaren Omenezko Monumentura.

Informazio praktikoa

FRISOA, Xabier Salaberria |2022ko azaroaren 17a - 2023ko urtarrilaren 08a, Tabakaleraren irekiera ordutegian. 2. solairua (Tabakalera).


espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 07 Mai 2026
Au 30 Aout 2026

tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposition collective

Galerie Georges Pompidou (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Juin 2026
Au 19 Septembre 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).