artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hormek hitz egingo balute...

Euskal Memoria fundazioak bere hamahirugarren lan monografikoa eman du argitara: 'Euskal Herriko horma biziak'. Azken lau hamarkaden kronika bat da, pareten mintzoa lagun.

hormek-hitz-egingo-balute
4. Tortura. Jon Arretxe eta Idoia Aierbe oroitzeko irudia, Donostiako Altza auzoan. XABIER PEÀƒÂ‘ALVER

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 5 Janvier 2023

Hipotesia errealitate bihurtu da. Dute esan liteke balute esan beharrean: hormek hitz egiten dute, eta gauza asko kontatzen dituzte. Badirelako lekuko, badirelako aldarri eta badirelako garai jakinen kronika bizi ere. Ahotsik ematen ez zaienen ahotsak pintatuz, zentsura margotuz, eta adierazpen askatasuna marraztuz egin dituzte. Horma mortua bizi, zurruna mugimendu, eta zaharraren gainean berri. Euskal Memoria fundazioak mila horma irudi baino gehiago jaso ditu Euskal Herriko horma biziak lan monografikoan.

Xabier Peñalver arkeologo eta idazlearena izan da inurri lana. 4.000 baino gehiago dauzka izatez bilduta, eta aukeraketa bat egin du libururako, memoriari eta ondareari buruzko kezkatik abiatuta. "Horma irudiak ere badirelako memoria horren beste alderdi bat, baina oso hauskorra. Izan ere, indusketetan-eta lortzen dugun materiala kontserbatu egiten da, baina horma irudiak ezabatu egiten dira, izan zentsurarengatik, izan denboraren joanarengatik", azaldu du egileak berak.

Ez da lan akademiko bat. Bilketa lan mardul bat da, eta gaika antolatuta dago, modu kronologikoan: adierazpen askatasuna, poliziaren jarduera, tortura, presoak, iheslari eta deportatuak, borroka armatua, independentzia, auzoa, langileen mugimendua, gazteen bultzada, emakumeen borroka, euskara, ekologismoa, gerra, intsumisioa, 36ko gerra, eta munduko beste borrokak. Peñalverrek 1981ean ekin zion horma irudiei argazkiak ateratzeari. Telesforo Monzon buruzagi nazionalista hil zen urte hartan. Eta haren hiletara etorritako Irlandako kazetari batzuen gidari lanetan aritu zen Peñalver egun haietan. "Bergaran egon ginen, Arrasaten... eta irlandar batek, horma irudiei buruz duten mentalitate horrekin, esan zidan: 'Zein horma irudi ederrak dituzuen hemen!'. Orduan piztu zitzaidan argitxoa", gogoratu du Peñalverrek. Izan ere, garai hartan ez zen horren ohikoa halakoei argazkiak ateratzea. "Orain denari ateratzen zaizkio argazkiak, baina orduan, ez. Orain ohartu da jendea irudi batzuk galdu egin direla, bere garaian inork argazkirik atera ez zielako. Begiratzen zitzaien, ikusten ziren, zirrara eragiten zuten... baina, parean pasatu, eta aurrera egiten zenuen".

Horma irudiena ez da kultura guztietan agertzen den fenomeno bat, baina badira guztietan errepikatzen diren elementuak. "Une politiko jakin batzuen adierazpen moduak dira. Herri mugimenduek egindakoak izaten dira askotan, hedabide orokor eta handietan ez dutelako ahotsik izaten. Zentsuratuta edo estalita dagoen hori argitara ateratzen dute", nabarmendu du Peñalverrek.

Gaitegian ere izan da bilakaerarik, eta jasota dago bilakaera hori liburuan. Peñalverrek dio badaudela gai "konstante" batzuk: euskal presoak, tortura, poliziaren ekintzak...; badaudela "koiunturalak" diren beste batzuk: NATOri ezezkoa, Lemoizko zentralaren kontrako mugimendua...; eta badaudela azken urteotan "indarra" hartu dutenak: borroka feminista... "Agian horiei zentsurak ez die horrenbeste eragiten, baina horma irudi bati begiratzean, garaia hartu behar da kontuan. Ez da berdina abortatzeko eskubidea orain eskatzea, edo duela berrogei urte. Sekulako balioa dute halako irudiek".

Horma irudiei buruzko definizio baten bila hasita, egileak liburuan ematen duena aproposa da: "Une historiko bakoitzeko herri sentimenduaren adierazpen zuzenak dira". Eta horregatik egin diete tokia Euskal Memoria fundazioaren lan monografiko batean: oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko tresnak sortzea delako fundazioaren helburua. Euskal Herriko horma irudiekin egin dute orain, eta Euskal Herriko pegatinekin egin zuten lehen, besteak beste. Peñalverrek dio pegatinetan ia gai guztiek dutela lekua, baina horma irudietan batzuk kanpora gelditzen direla. Zergatik? "Ezin izan direlako margotu, edo ez duelako denborarik ematen horiek dokumentatzeko. Adibidez, langileen borrokarekin lotuta, gehiago margotzen dira grafitiak —azkarragoak dira—, edo borroka armatuaren inguruan, gutxiago daude jasota, zentsurak ezabatu egiten zituelako, eta egileek hartzen zuten arriskua ere handia zelako. Apenas dagoen horma irudi landurik arlo horretan. Askotan, paperean lantzen zituzten, eta gero hormetan itsatsi, azkar batean".

Egiten dira, eta egingo dira

Euskal Herriko horma biziak liburuaren egileak dio "helduleku asko" dituztela horma irudiek: "Baina garrantzitsuena da gure historiaren parte direla, eta, tarte aproposean argazkien bidez jaso ezean, ez dagoela indusketarik hori berreskuratuko duenik. Dokumentatu ezean, desagertu egiten dira, eta badirudi ez direla existitu ere egin".

Baina egiten dira, eta egingo dira. Zumaiako (Gipuzkoa) Adierazpen Askatasunaren Txokoan 98 horma irudi margotu zituzten 2016tik 2019ra, Oier Korta alkatearen (EAJ) zentsura salatzeko. "Espazio publikoa aldarrikatzeko modua ere bada horma irudia. Aldarrikapen asko baztertu, estali eta zapaldu direlako. Hormek hitz egiten dute horrelakoetan", nabarmendu du Peñalverrek. "Horma irudiak existitzen dira oraindik, eta zer aldarrikatu dagoen bitartean existituko dira. Eta beti egongo denez zer aldarrikatu, beti egongo dira horma irudiak. Oso gauza ederrak egiten dira orain. Dena aldatuz doa, baina mezua da inporta duena".


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Du 23 Octobre 2026
Au 29 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).