artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artiumek ikusgai jarri ditu bere bildumara gehitu dituen artelanetako batzuk

'Bilduma, ikusgai' lelopean, azken urteotan eskuratu dituen obren lagin bat ikus daiteke apirilaren 27ra arte. Museoak 120 artelan eskuratu ditu bi urtean.

artiumek-ikusgai-jarri-ditu-bere-bildumara-gehitu-dituen-artelanetako-batzuk
María Franciska Dapenaren 'Agurra kartzelan' artelana ikus daiteke Artiumen. ARTIUM MUSEOA

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 28 Février 2025

Gasteizko Artium museoak ikusgai jarri du azken bost urteetan eskuratutako obren sorta bat apirilaren 27ra arte. Besteak beste, eskulturak, margolanak, marrazkiak, argazkiak eta bideoak ikus daitezke Bilduma, ikusgai izeneko erakusketan. Museoaren programazioaren parte izan direneta museoan bakarkako erakusketak izan dituzten artisten lanek osatzen dute erakusketa, baita Bilduma partekatua izeneko programako obrek ere. Gainera, azken urteetan museoaren fundazioari egindako dohaintzak eta gordailuak ere biltzen ditu erakusketak. Museoko hainbat aretotan ikus daitezke piezak.

Erakusketak A1 aretoan du abiapuntua. 2021ean museoaren erakusketa programan parte hartu zuen Rosalind Nashashibi Palestinako artistaren A Winder Kind of Love margolana da aretora sartzean ikus daitekeen lehen pieza. Gasteizen egon zen denboran, Nashashibikhiru margolan autobiografiko egin zituen erakusketarako. Haietako batean sandia baten irudikapenarekin lotzen ditu Palestinako banderaren koloreak.

Nashashibiren lanak dauden aretoberean, Maria Franciska Dapena artistaren Agurra kartzelankoadroa dago, diktadura garaian egileaespetxeratu zutenekoarekin lotutako irudi txiki bat. Erlea Maneros Zabalaren The New York Times izeneko akuarela ere paratu dute bilduman; hain zuzen ere, 2001ean AEBetako egunkarian argitaratutako argazkien interpretazio bat da.

Patricia Dauderren Gaueko txandaeskultura ere ikusgai jarri dute, eta baita Arabako Foru Aldundiaren bildumatik museoak erositako Oscar Dominguezen Arbalete [Balezta] margolana ere.

Erakusketak museoaren lehen solairuan jarraitzen du, Oscar Tuazonen Olioa eta ura lanarekin; artistak 2016tik Ur eskolaizenburupean garatutako proiektuaren parte den marmolezko iturri bat da. Museoaren barruko plazan, Lorategian, June Cresporen Core eskultura taldea ikus daiteke.

Bigarren aretoan, berriz, bi film proiektatuko dira: Moyra Davey artistaren (Toronto, Kanada, 1958) I confess, eta Maddi Barberren (Lakabe, Nafarroa, 1988) eta Marina Lameiroren (Iruñea, 1986) Paraíso. Eta hanbertan ikusgai egongo dira Kimia Kamvariren Gâv argazki saila, eta Raul Dominguezen formatu handiko marrazki bat (izenbururik gabea).

Bilduma, gero eta zabalagoa

Gasteizko Artium museoaren bilduma handitu egin da azken bi urteotan. Museoak jakinarazi duenez, 2023 eta 2024 bitartean120 artelan eskuratu ditu. Artium fundazioak erositakoak dira batzuk,eta artista eta bildumagile pribatuek dohaintzan emandakoak beste batzuk. Zehazki, museoko erakusketa egitarauaren parte izandako hamabost artistaren 34 pieza eskuratu ditu fundazioak. Artelan bilduma horren barruan, margolanak, eskulturak, instalazioak, argazkiak eta bideoak daude, besteak beste. Carolina Caycedo, Alejandro Cesarco, Rafael Lafuente, Rosalind Nashashibi, Julia Spinola eta Isidro Valcarcel Medina artistak dira obren egileetako batzuk.

Bestalde, partikularrek 31 obra eman dizkiote dohaintzan museoaren fundazioari; tartean, Txaro Arrazola, June Crespo, Alejandro Garmendia, Agustin Ibarrola eta Nerea Lekuona artistenak. Gainera, beste 55 obra eskuratu ditu Bilduma Partekatua programaren bidez —Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta Artiumek, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak lankidetzan koordinatu—.


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 30 Aout 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

66-urtez-ikasten

66 urtez ikasten

Javier Sueskun

Muñoz Sola (Tutera, Nafarroa)

Du 11 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).