artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Espazio propio bat

'Jostatuz, kontatu egiten dut ' | Artista: Mertxe Sueskun. | Non: Nafarroako Museoan (Iruñea). | Noiz arte: 2025eko irailaren 14ra arte.

espazio-propio-bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 5 Juin 2025

Artista guztiek ez dute ibilbide bera. Batzuek berandu jasotzen dute errekonozimendua; beste batzuek, aldiz, hasieratik dute babes instituzionala. Badira inoiz halakorik lortzen ez dutenak ere, nahiz eta haien lanek etengabe gogorarazten diguten artista horien existentziaren garrantzia.

Asko dira prozesu horietan erabakigarriak diren faktoreak: klasea, arraza, generoa… Ez da kasualitatea artisten atzera begirakoak planteatzen dituzten erakusketa gehienetan dagoen aniztasun falta. Adibidez, galdetu beharra dago: instituzio artistikoekzenbat atzera begirako antolatu dizkiete aurten jada kontsakratuak diren Euskal Herriko artista gizonezkoei(eta zenbatgarrenez)? Eta zenbat emakumezkoei?

Ukaezina da homogeneotasun hori saihesten duten proposamenak ere badirela, eta salbuespen horien artean dagoJostatuz, kontatu egiten dut mostra, Mertxe Sueskun (1946) artistaren lana aurkezten baitu. Sueskunek 1980ko hamarkadan ekin zion bere ibilbide artistikoari, eta hau dulehenengo atzera begirakoa, Nafarroako Museoan kokatzen dena, zehazki.

Atzera begirakoa den heinean, mostrak hamarkada bat baino gehiagotako piezak aurkezten ditu, eta artistaren sormen prozesuaren heterogeneotasunaz ohartarazten. Hala ere, Txaro Fontalba komisarioak azaltzen duenez, erakusketa ez dago kronologia zorrotz baten arabera antolatuta. Horren ordez, antolaketa artistaren obrari egindako keinutzat ulertzen da;izan ere, Sueskunek hainbat teknika eta euskarri erabili ditu bere ibilbidean: alabastroa, ehungintza, ready-made-ak, burdina…

Horrenbestez, erakusketaren egitura faktore horren arabera osatzen da. Komisarioaksail ezberdinak proposatzen baititu materialen aniztasunarekin bat egiten duten tituluen pean: jolas eremuak, poema materialak, ehungintza gramatikak…

Alabaina, sailakbaldin badaude ere, mostraren instalazioak pieza guztien arteko elkarrizketa ahalbidetzen du, espazio bakarrean kokatzen baitira. Horrela, museoaren lehenengo solairuan dagoen erakusketa aretoan sartzean Sueskunen lanaren askotariko perspektibakeskuratuko ditugu. Etahorman eskegita eta espazioan zehar kokatuta dauden eskulturek erritmoak sortzen dituzte.

Erakusketarekin lehenengo kontaktua dudan momentuan, horman eskegita dauden piezek erakartzen naute, lehenakbereziki. Mihisearen gainean koloretakokanilak modu estrategikoan gainjartzen dira. Gainjartze horretan lauki bat ehuntzen dute, eta, hein batean, objektu bihurtutako pintzelkadaz osatutako pintura abstraktu bat ekartzen didate gogora. Hariek eutsitakotutuek beren jatorrizko funtzioa galtzen dute, eta haien ezaugarri plastikoak aztertzeko gonbita egiten du artistak. Gonbithori espazioan zehar hedatzen da, eta hedatze horretan figurak objektutikeskulturarakotrantsizioan kokatzen dira.

Aurrera egin ahala, bestelako piezekin egiten dugu topo. Pieza horiek, nolabait, landa eremuko eszenekin lotzen dira, lastozko egiturak irudikatzen baitituzte: bigunak, borobilean oinarrituak, horixkak edo laranjak. Hala ere, egitura horien malgutasuna burdinazko elementuek zeharkatzen dute, eta bi materialen arteko sinbiosia iradoki. Joko formalean pieza horien kokapenak ere funtsezko rola jokatzen du: instalazioaren erritmoa hausten dute, zenbait pieza hormaren goialdean eskegitzen baitira, eta beste batzuk, berriz, lurrean pausatzen dira.

Bada, espazioaren kontrako aldean, paisaia erabat bestelakoa da. Han, zenbait idulkitangoratutako eskulturak aurkitzen ditugu, bata bestearen ondoan. Ikuslearen gorputza piezetarantz gerturatzen den heinean, idulkien artean murgiltzeko bulkada sentitzen du, horiek xehetasun handiagoz aztertzeko. Izan ere, konposizioak askotarikoak dira: alabastroa, burdina, egurra... Materialen aniztasunaz gain, deigarria da eskulturen eskala ere. Euskal testuinguruaren kanon hegemonikoak markatzen dituen eskultura handiekin kontrastean, Sueskunen piezek artistaren gorputzaren neurriaz ohartarazten digute, eskalan eta presentzian intimitatea lehenetsita. Izan ere, mostrak ez du soilik haren ibilbide artistiko oparoa ikusarazten:espazio propioa irudikatzen du. Artelanek pairatutako isiltasunaren oihartzun sotil bezain irmoa.


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).