artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Victoria & Albert Museumak amore eman du Txinako zentsuraren aurrean

The Guardian egunkariaren ikerketa batek agerian utzi du Londresko museoak mapa bat eta beste hainbat eduki kendu dituela bere katalogoetatik, Txinako inprimategiaren ukoaren ondorioz.

victoria-albert-museumak-amore-eman-du-txinako-zentsuraren-aurrean
Victoria & Albert Museoa Londonen. Arg/ V&A

| 7 Mai 2026

The Guardian egunkari britainiarrak argitaratutako informazioaren arabera, Victoria & Albert Museumak (V&A) Britainiar Inperioko merkataritza-bideak irudikatzen zituen 1930eko hamarkadako mapa bat kendu du. Mapa hori "Music Is Black" erakusketako katalogoan argitaratzekoa zen, baina C&C Offset Printing inprimategi txinatarrak ohartarazi zuen Txinako Prentsa eta Argitalpen Administrazio Orokorrak (GAPP) irudia baztertzea agindu zuela.

Maparen gai nagusia ez zen Txina, baina Txinako lurraldea eta mugak agertzen ziren bertan. Hori nahikoa izan da Txinako zentsurak esku hartzeko, Pekinek balioztatutako mapak erabiltzea behartzen baitu. Beste katalogo batean ere, 2021eko "Fabergé: Romance to Revolution" erakusketakoan, museoak beste mapa bat eta Vladimir Leninen argazki bat kentzea onartu zuen. Egunkariak argitu duenez, V&A museoko barne-posta elektronikoek erakusten dute lan-taldeek etengabe aldatzen ari den murrizketa-zerrenda bati buruz hitz egiten dutela, Txinako "lerro gorrien" ezustekotasuna eta hedapen progresiboa azpimarratuz.

Inprimategiak museoari bidalitako mezuan zioen 10. orrialdeko mapak Txina ukitzen zuela eta "Txinako Gobernuaren mapa estandarrak erabili behar direla"; ondorioz, GAPPek baztertu egin zuela eta irudia kentzea edo beste batengatik ordezkatzea iradoki zuen. Londresko erakundeak, azkenean, mapa kendu eta Antilletatik Southamptonera iristen ari diren migranteen argazki bat jarri zuen haren ordez.

Museoak garrantzia kendu die moldaketa horiei, eta adierazi du aldaketek ez dutela katalogoen edukiaren zentzu zientifikoa aldatu. Erakundeak gehitu du arazotsutzat jotzen dituen eskaerei uko egiteko aukera mantentzen duela.

Victoria & Albert Museumak, Britainia Handiko beste erakunde handi batzuek bezala (British Museum, Tate, British Library), Txinan kokatutako inprimategiak erabiltzen ditu, batez ere kostuengatik; izan ere, katalogoak Erresuma Batuan edo Europan baino erdi merkeago ekoitzi daitezke bertan. Hautu horrek, ordea, inprimategi horiek GAPPen arau zorrotzen mende egotea dakar. Erakunde horrek arreta bereziz zaindu eta mugatzen ditu gai sentikorrak ukitzen dituzten mapak eta irudiak: Txinako mugak, Tibet, Taiwan, Tian'anmen edo Hong Kongeko mugimendu pro-demokratikoak.

Naoned-eko (Bretainia) "Genghis Khan" erakusketak ere agerian utzi zuen Txinako zentsura nola sartzen den Mendebaldeko museoen kontakizunetan. Historiako Museoa urteak zeramatzan erakusketa bat prestatzen, Hohhoteko (Barne Mongolia) museoarekin elkarlanean. 2020an, Txinako Ondarearen Bulego Nazionalak "Genghis Khan", "inperio" eta "mongoliar" bezalako hitzak kentzea exijitu zuen, eta edukien gaineko gainbegiratze osoa eskatu zuen, mongoliar historia Txinako batasun lurraldearen kontakizunaren barruan sartzen zuen sinopsi alternatibo bat proposatuz. Naoned-eko museoak bertan behera utzi zuen jatorrizko proiektua 2020ko udazkenean. Azkenik, 2023an aurkeztu zen erakusketa, baztertutako hitzak berreskuratuz eta bazkide berriekin osatuta, Mongoliako Genghis Khan museoa tarteko.

— JdA-tik ekarria


bitartean-donde-mentras

Bitartean | Donde mentras

Alan Sastre, Xavi Ceerre

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 29 Octobre 2026
Au 04 Décembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

noumeno

Noúmeno

Nori Ushijima

Arteko Gallery (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 31 Décembre 2026

amule-o

Amule++o

Patxi Zapirain

Arteko Gallery (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Novembre 2026
Au 10 Décembre 2026

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 Novembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).