artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zuzenketa artikulua

Orain dela hamabost eguneko artikulua akats txiki batekin argitaratu zen. Landa giroko paisaia izan beharrean, Lan giroko paisaia jarri nion izenburutzat. Hiztripu horrek zer pentsatua eman zidan, eta lan giroko paisaia zer ote litekeen galdetu nion neure buruari.

zuzenketa-artikulua
Adolfo Guiard eta Aurelio Artetaren artelanak.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 13 Mai 2026

Bitarte horretan, Onintza Enbeitak Maiatzaren Lehenean idatzitako artikulua irakurri nuen, eta bertan baserriko lanaren inguruan esandakoak eta buruan nerabiltzan pentsamenduek bat egin zuten. Berehala gogoratu nituen XX. mendearen hasieran Euskal Herriko pinturan (pinturan, batez ere) azaltzen diren baserri eta arrantza giroko lanen irudikapenak. Sarritan, eta modu arin batean, esaten dugu koadro horiek folklorikoak eta etnologikoak direla, nahiz eta baserriko giro gogorra edo arrantza lanen arriskuak irudikatu. Har dezagun, adibidez, Adolfo Guiardek 1892an pintatutako Sega izeneko koadro handia. Bi metro pasatxogaraieta metro eta erdizabal den olio lanak baserritarrak belarra mozten eta jasotzen azaltzen dizkigu. Landa giroko lanen goraipamena izan daitekeen mural moduko koadroak ez du jaso pintura sozialaren etiketarik. Aldiz, Aurelio Artetarenak,kea botatzen ari den fabrika baten aurrean lanera doazen bi gizonezko eta emakumezko baten irudikapenak, pintura sozialaren izendapena merezi izan du.

Beraz, mende oso batean eraiki dugun imajinarioan fabrikak lan giroko paisaia iradokitzen du, eta baserriak, berriz, landa giroko paisaia. Sarritan, irudiek buruan ditugun ideiak islatzen dituzte, eta ez da batere erraza ondorioztatzea euskaldunok baserriko bizimodua (ez hainbeste arrantza girokoa) idealizatu egin dugula, eta fabrikakoa, berriz, madarikatu. Hala ere, Artetak berak Madrilgo Bilboko Bankuan pintatu zituen hormetan lan ezberdinak maila berean aurkeztu zituen: meategietakoak, zamaketarienak, ontzioletakoak, labe garaietakoak, uzta jasotzekoak, ereitekoak, arrantzaleenak eta artekoak. Hain zuzen, beste lan klase batzuk ere erraz ahazten zaizkigu langileei buruz hitz egiten dugunean: lan intelektualak.

Horregatik, langileen borrokari buruz hitz egiten dugunean ikuspegi kaletarregia ez ote dugun garatu galdetzen diot neure buruari, kontuan izan gabe denok desio dugun etorkizuneko gizarte berdinzaleago horretan zer jango dugun eta zeinek ekoiztuko duen.

galerie d'images

aurelio-arteta

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).